ZUMAIAKO FLYSCH-EAN BATXI 1-EKO IKASLEAK
ZUMAIKO FLYSCH-A IKUSTERA IRTEERA, 1. Batxilergokoak.
Martxoaren 9an 1. Batxilergoko Biologia-Geologiako ikasleekin irteera egin genuen Zumaiako fllysch-a ikusi eta marea arteko zabalgunearen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzera.
Bertako harrien historia ezagutu eta dinosauroak desagerrarazi zituen meteoritoren hautsak utzitako geruza ikusi genuen.
Bestalde, itsasbehera zegoenean izan ginenez, marea arteko zabalgune handia agerian zegoen. Horri esker, plataformako bizidun asko ikusi eta identifikatzeko aukera izan genuen, hala nola, itsas izarrak, aktiniak, anemonak, karramarroak, izkirak, ofiurak…
Irteera oso interesgarria izan zen eta ikasleen jakin mina pizteko eta ikasgelan ikasitakoa barneratzeko balio izan zuen.
Batxilergoa 2. mailako ikasleen podcastak irratietan
2. Batxilergoko IRUDIetaSOINUA irakasgaian ikasleek hainbat programa grabatu dituzte irratirako "PODCAST" formatuan:
Segura irratian honako egunotan emitituko dituzte: Egunero 13:30etan
- Martxoak 9 => "Agirin Berdintasuna..."
- Martxoak 16 => "Bidaiatzea"
- Martxoak 23 => "Dekosocial"
- Martxoak 30 => "Haur Esplotazioa..."
- Apirilak 6 => "Kannabisa Munduan"
- Apirilak 20 => "Atez Atez"
Ataun irratian atxikituta dagon dokumentuan dago egitaraua(Zuzeneko emisioa HEMEN sakatuz entzuteko aukera dago):
Zumarragako ospitalera bisita
Urtarrilaren 17 eta 21ean 1. Batxilergoko Anatomiako ikasleak Zumarragako ospitalera joan ginen. Han, Anatomia Patologiko sailan, gaixotasunen diagnostikoak burutzeko laborategiko teknika ezberdinak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen, baita organoak identifikatzekoa ere . Oso interesgarria izan zen, ikasleak gustora aritu ziren eta beraien inguruko etorkizunaz galderak ere egin zituzten.
19/20 Plaiaundiko parke ekologikora
Irteera Plaiaundiko parke ekologikora
Abenduaren 17, 18 eta 19an 4DBHko Biologia-Geologiako ikasle eta irakasleek irteera egin dugu Irungo Plaiaundiko parke ekologikora. Bertan aukera izan dugu hezeguneko ekosistema ezagutzeko eta hegaztiak behatzeko.
19/20 ZURIÑE HIDALGO - HITZALDIA
LANBIDEAK ETA EUSKARA
Abenduaren 19an, Hesian taldeko abeslaria, irakaslea eta telebista-aurkezle euskalduna den Zuriñe Hidalgok hitzaldia eskaini zien DBH4ko ikasleei. Giro atseginean eman zuen bere ibilbidearen berri euskaldun eta emakume ikuspegitik.
19/20 IKASLEAK BIODONOSTIAN
Azaroaren 27an Batxilerreko 2. mailako Biologiako ikasleek BIODONOSTIAra bisita egin zuten.
BioDonostia ikerketa sanitarioan nazio-mailan zein nazioartean ereduzko zentroa da. Ikasleek ikerketa zentroa ezagutu eta abian diren ikerketen berri izan zuten: gaixotasun hepatiko eta gastrointestinalak, zahartzaroa, esklerosi anizkoitza, infekzioak, minbizia, bioingenieritza… eta askoz ere gehiago. Departamentu bakoitzeko laborategiak ikusteko aukera ere izan zuten; hain zuzen, genomikan, zelulen hazkuntzan eta birologian ikertzeko erabiltzen dituzten teknikak eta tresnak ikusi ahal izan zituzten. Oso interesgarria izan zen, ikasle batzuek haien burua etorkizunean han ikertzaile gisa ikusten baitute.
FILOSOFIAREN HISTORIA-KOAK DONOSTIARA
Batxilergoko 2. mailako Filosofiaren Historia ikasleok azaroaren 22an Donostiara joan eta Pentsatu! Jaialdian parte hartu genuen. Goizean zehar EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean filosofiaren inguruko tailerrak egin genituen, gai ezberdinez hausnartzeko, ikertzeko, pentsatzeko, ezagutzeko... Goiz ederra pasa genuen filosofo gazteok!
19/20 DIBER3-KONTSUMOBIDE 2019
Diberreko DBH3-ko ikasleak Donostiako Kontsumobide Zentrora joan dira Dieta Orekatuari buruz bi tailer egitera: "Elikadura gurpila" eta "Nutrienteak". Beste gauzen artean pizza orekatuak prestatu ditugu.
19/20-DIBERTSIFIAZIOKOAK GERNIKAN ETA BILBON
Urriaren 10ean, DBH3 eta DBH4ko Dibertsifikazio taldeetako ikasleak Gernikan izan ziren Juntetxea eta Gernikako Arbola ikusten. Ondoren Mundaka, Gaztelugatxe eta Bilbao ezagutzeko aukera izan zuten. Guztira 21 ikasle eta lau irakasle izan ziren. Giro ederra eta eguraldi paregabea izan zuten.
Industria eguna 2019
Atzo DBH 4.mailako ekintzailetzako ikasleekin irteera egin genuen, lehenengo HINE bisitatu genuen eta ondoren Kursalera joan ginen, Industriaren eguna antolatu zuen ADEGIK. Gipuzkoako 20 ikastetxeetako ikasleak elkartu ginen. Etorkizunean industrian dagoen beharra, emakumeen presentzia industrian, talde lanaren garrantzia... aipatu ziren besteak beste.