Noticias

Frantziako elkartrukea 2018-2019

Frantziako elkartrukeko lehen ekintzak

Frantziako elkartrukea larunbatean hasi zen. Gure espedizioa Bretainian dago. Igandea familiekin pasatu ondoren, gaur lehenengo bisitak eta ekintzak egin dituzte: Mont Saint Michele bisitatu dute eta gero char a voile egin dute. Badirudi oso ondo pasatzen ari direla.

 

Bisitak Frantzian

Frantzian dauden gure ikasle eta irakasleak euren bisitekin jarraitzen dute. Gaur Saint Malo-n egon dira eta eguraldi lagun izan dute.


Hiriak bisitatzen

Frantziako elkartrukea aurrera doa.

Gure taldea gaur egon da Rennes-en, hiria bisitatzen.

 

18-19 Azken ospakizunak

Frantziako elkartrukea azken txanpan sartzen ari da. Ikasle guztiek jai bat izan zuten eta familia argazkia atera zuten.

 

Elkartrukeak martxan

Gure elkartrukeak martxan daude. Ikasle frantsesak ostiralean iritsi ziren, italiarrak igandean eta astelehen eguerdian poloniarrak iritsiko dira.

Frantsesak eta italiarrak Zumaira joan dira gaur eta gero kostaldetik buelta bat eman dute.

 

Frantziako elkartrukea 2017-2018

Frantziakko elkartrukea

Elkartruke programa barruan Sant-Malo hiria bisitatu dugu. Kasu honetan gure ikasle eta frantziar ikasleak elkarrekin joan dira.

Zoritxarrez eguraldi lagun ez dute izan eta zaila izan da bisita egitea baina hau ez da oztopoa izan hiri zoragarria dela ikusteko.

 

Frantziako elkartrukea

 

Elkartrukeko programa barruan puntu garrantzitsuenetariko bat Mont Saint Micheleko bisita zen.

Gure ikasleak bertan egon dira eta aukera ikusi dute abatetxea ikusteko, harresietatik ibiltzeko eta kaleetan zehar galtzeko. Batzuk hondarrarekin esperimentatu dute gaurko eguraldiarekin zaila izan bada ere.

Frantziako elkartrukea

 

Elkartrukeko ekintzak jarraitzen dira. Gaurko programak eraman ditu gure ikasleak Arturo Erregearen leiendarekin lotutako lurretatik, Broceliande basoa hain zuzen.

Bidean herri desberdinak bisitatzeko aukera izan dute eta baita Trecesson-eko gaztelua.

Arratsaldea libre izan dute euren lagunekin Rennes-era joateko.

Franziako elkartrukea

  Gure elkartrukea bere amaierara iristen ari da. Gaur ikasleak institutuan egon dira klase batzuk jasotzen. Ondoren, ikastetxeko jangelan bazkaldu dute. Arratsaldean Rennes-era joan dira hiria ezagutzeko. Eguna bukatzeko jai bat izango dute institutuan eta bihar goizean bueltako bidaiari ekingo diote.

Frantziako elkartrukea

 

Gaur bukatu da elkartrukea. Goizean gure ikasle eta euren lagun frantzesen agurra izan dugu eta bidean jarri gara.

Nantes-en geratu dira, hiriko ikuspegi bat ikusteko eta katedrala eta gaztelua bisitatu dute. Ondoren, bidean jarri dira eta iluntzean Beasainera iritsi dira.

Esperientzia polit honen ondoren, orain euren lagunen zain egongo dira.

$info.Titulo.getData()

  • ยป

Frantziako elkartrukea

  Larunbatean ikasle frantsesak iritsi ziren Beasainera. Asteburua familiekin pasa dute.

Gaur, elkartrukeko lehenengo bisita egin dute. Gure ikasleekin  Lazkaora eta Olaberrira joan dira
.

Frantziako elkartrukearen amaiera

 

Frantziako elkartrukea gaur amaitu da.

Ikasle frantsesaz gure ikastetxera etorri dira goizean. Batzuk klasesen batetara joan dira eta, ondoren, herri kirolak egiten aritu dira. Benetan dibertigarria izan da.

Ondoren, Igartzako bisita egin dute eta, bukatzeko, partaide guztiek elkarrekin bazkaldu dute Loinazpen frantsesak bueltako bidaia hasi aurretik.

Agurra hunkigarria izan da eta badirudi harreman onak izan dituztela.

Etorkizuneko kooperazio baten hasiera izatea espero dugu.