This year's trip
Gure ikasleen bidaia
Frantziako elkartrukea
Gure elkartruke berria martxan dago jadanik. Goizean goiz gure taldea 38 ikasle eta 2 irakaslez osatuta, Bretainarako bidean jarri da. Han emango dituzte egun batzuk, euren lagunekin, eta aukera izango dute ingurune zoragarri hau bisitatzeko. Esperientzia polita izango delakoan gaude. |
Frantziakko elkartrukea
Gure expeidizioa Bretainara iritsi zen arratsaldean. Bertan, René Cassin institutuan familia frantsesak zain zeuden eta ikasle bakoitza berarekin joan zen. Igandea familiekin pasatuko dute eta ikasle taldeen planen bat omen dago ere. |
Frantziakko elkartrukea
Elkartruke programa barruan Sant-Malo hiria bisitatu dugu. Kasu honetan gure ikasle eta frantziar ikasleak elkarrekin joan dira. Zoritxarrez eguraldi lagun ez dute izan eta zaila izan da bisita egitea baina hau ez da oztopoa izan hiri zoragarria dela ikusteko. |
Frantziako elkartrukea
Elkartrukeko programa barruan puntu garrantzitsuenetariko bat Mont Saint Micheleko bisita zen. Gure ikasleak bertan egon dira eta aukera ikusi dute abatetxea ikusteko, harresietatik ibiltzeko eta kaleetan zehar galtzeko. Batzuk hondarrarekin esperimentatu dute gaurko eguraldiarekin zaila izan bada ere. |
Frantziako elkartrukea
Elkartrukeko ekintzak jarraitzen dira. Gaurko programak eraman ditu gure ikasleak Arturo Erregearen leiendarekin lotutako lurretatik, Broceliande basoa hain zuzen. Bidean herri desberdinak bisitatzeko aukera izan dute eta baita Trecesson-eko gaztelua. Arratsaldea libre izan dute euren lagunekin Rennes-era joateko. |
Frantziako elkartrukea
Gaur bukatu da elkartrukea. Goizean gure ikasle eta euren lagun frantzesen agurra izan dugu eta bidean jarri gara. Nantes-en geratu dira, hiriko ikuspegi bat ikusteko eta katedrala eta gaztelua bisitatu dute. Ondoren, bidean jarri dira eta iluntzean Beasainera iritsi dira. Esperientzia polit honen ondoren, orain euren lagunen zain egongo dira. |
Ikasle Frantzesen bisita
Frantziako elkartrukea
Larunbatean ikasle frantsesak iritsi ziren Beasainera. Asteburua familiekin pasa dute. Gaur, elkartrukeko lehenengo bisita egin dute. Gure ikasleekin Lazkaora eta Olaberrira joan dira. |
Frantziako elkartrukearen amaiera
Frantziako elkartrukea gaur amaitu da. Ikasle frantsesaz gure ikastetxera etorri dira goizean. Batzuk klasesen batetara joan dira eta, ondoren, herri kirolak egiten aritu dira. Benetan dibertigarria izan da. Ondoren, Igartzako bisita egin dute eta, bukatzeko, partaide guztiek elkarrekin bazkaldu dute Loinazpen frantsesak bueltako bidaia hasi aurretik. Agurra hunkigarria izan da eta badirudi harreman onak izan dituztela. Etorkizuneko kooperazio baten hasiera izatea espero dugu. |