Evaluación
BATXILERGOKO IKASLEGOAREN EBALUAZIOA
Ikastetxean erabiltzen den ebaluazio sistema ez da oinarritzen azken momentuan egiten den froga edo azterketa batean. Gure sisteman froga edo azterketa horiez gain, honakoak ere kontuan hartzen dira: gelan egindako zein etxerako agindutako eguneroko lana, emandako irizpideen arabera, koadernoan islatuta egotea; epe luzerako agindutako lanak ( monografikoak, txostenak, liburuen lanketa,....) epe barruan eta emandako irizpideen arabera entregatzea, gelan arloarekiko ikasleak azaltzen duen interesa,....
Datu horiek guztiak bilduz, irakasleak bere balorazioa egiten du eta emaitza jartzen du. Jakintzagai ezberdinetako irakasleek ebaluazio bilkura egiten dute, ikasturtean hiru aldiz.
EBALUAZIO Datak
BATXILLERGO 1 BATXILERGO 2
Azaroak 23 Azaroak 24
Otsailak 21 Otsailak 22
Maiatzak 25 (Ohikoak) Maiatzak 25 (Ohikoak)
Ekainak 19 (Ez ohikoak) Ekainak 19 (Ez ohikoak)