Evaluación
IKASLEAREN EBALUAZIOA
Ikastetxean erabiltzen den ebaluazio sistema ez da oinarritzen azken momentuan egiten den froga edo azterketa batean.
Gure sisteman froga edo azterketa horiez gain, honakoak ere kontuan hartzen dira: gelan egindako zein etxerako agindutako
eguneroko lana, koadernoa antolatuta egotea emandako irizpideen arabera; epe luzerako agindutako lanak ( monografikoak,
txostenak, liburuen lanketa,....) epe barruan eta emandako irizpideen arabera entregatzea, gelan arloarekiko ikasleak azaltzen
duen interesa,....
Datu horiek guztiak bilduz, irakasleak bere balorazioa egiten du eta emaitza jartzen du. Jakintzagai ezberdinetako irakasleek
GIT eta ebaluazio bilkura egiten dute, ikasturtean sei aldiz.
GIT Datak (Aurrebaluazioak)
Urriak 19-20
Urtarrilak 25-26
Maiatzak 03-04
EBALUAZIO Datak
Azaroak 24-25
Martxoak 09-10
Ekainak 15-16
EZOHIKO Datak
Ekainak 22-23-24