AURREMATRIKULA DBHn 24-25

2024-2025 ikasturteko aurrematrikula otsailaren 7tik 23ra izango da.

 

                                            

Erasmus+ ikastaroa Islandian

Txindokiko irakasle diren Saioa eta Itsaso Reykjaviken, Islandian, daude "Mindfulness and Meditation: well-being at school and life" ikastaroa egiten. Europak 2024. urtea Ongizatearen Urte izendatu du eta Beasain BHIn ere egitasmo horrekin bat egin nahi izan dugu.

 

INAUTERIAK LOINAZPEN

Inauterietako asteburuaren bueltan DBH1 eta DBH2ko ikasleek, bizikidetza ordezkariek bultzatuta, eskolara mozorrotuta etortzeko proposamena egin dute aurtegoan. Talde argazkia ateratzeko aukera izan dute eskola sarreran eta guztiok elkarrekin giro paregabean azken saioan patioan musikaz eta dantzaz gozatzeko tartea ere izan dugu. Gozatu Inauteri asteburuaz!

ATEAK ZABALIK

GOIERRI EZAGUTUZ proiektuaren barnean ATEAK ZABALIK ekimena burutu dute aste honetan DBH1eko ikasleek. Beraien jatorrizko ikastetxeetara joan dira LH 6. mailako ikasleei Loinazpe aurkeztera.

ARGAZKIAK IKUSI

 

DBH2ko ikasleak Gasteizen

Aurreko astean DBH2ko ikasleekin, giro ezin hobean, Gasteizko Erdi Aroko alde zaharra eta katedral gotikoa bisitatzera joan ginen. Erdi Aroko harresiak, jauregiak eta katedrala aztertzeko aukera ederraz gozatu genuen. 

Erasmus+ mugikortasun luzea Irlandan!

Gure ikasle den Soraya Lima Cork-en (Irlanda) dago jada. Astelehenean izan zuen bere lehenengo klase eguna Nagle Community College-en eta bertan egingo ditu ikasketak martxora arte Erasmus+ akreditazioari esker.

 

IRTEERAK: DBH1 eta DBH2

Abenduaren 22an, urteari amaiera emateko, DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek irteerak egin zituzten. Goiza ederki igaro zuten!!!!

 
 
DBH 1ekoak BILBOko PINean            DBH2koak KUTXA ESPAZION

BIGARREN ESKUKO AZOKA eta MUSIKA EMANALDIA

Santo Tomas egunean DBH4ko ikasleek azoka solidarioa, bigarren eskuko azoka eta musika emanaldia burutu dituzte frontoian.

Azoka abenduan zehar ikasgai ezberdinetatik landu dugun diziplinarteko ikas egoeraren azken emaitza izan da. Lanketa honen helburua kontsumoaren inguruko hausnarketa egitea eta kontsumo arduratsua bultzatzea da eta horretarako moda, jasangarritasuna eta birziklatzea izan ditugu hizpide gelan. 

Azokan salgai jarri diren produktuak gelan bertan egindakoak (pultserak eta ilea biltzeko apaingarriak) eta bigarren eskuko arropa, jostailu eta liburuak izan dira. 

Lortutako diruaren erdia ongizate elkarteren bati emango zaio eta, gainontzekoa, ikasleen ikasbidaia ordaintzeko izango da.  

Zorionak ikasle nahiz irakasleei egindako lanagatik!

                                               

ARGAZKIAK

 

AZOKAKO BIDEOA

 

MUSIKA EMANALDIA

GABONETAKO Postal Lehiaketa

Urtero bezala, aurten ere Loinazpe ikastetxean Gabonak zoriontzeko postal  lehiaketa  antolatu dugu eta abenduaren 14an sari banaketa egin dugu. 

Bertan DBH 1. eta 2. mailako ikasle guztiek parte hartu dezakete. Sarituak aukeratzeko, gabonetako gaiarekin zerikusia izatea, euskal kulturarekin lotura izatea, irudimena eta originaltasuna izan dira kontuan.

Hona aurtengo sarituak:

 

1. Mailako saritua: Maren Barreros Imaz

2. Mailako saritua: Haizea Artola Arrondo

 

ZORIONAK !!!

 

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEKO KAHOOT LEHIAKETA

Dakizuen moduan, Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 5ean ospatu genuen. Txindoki egoitzan DBHko ikasleek Kahoot lehiaketa egin zuten eta irabazleak honako hauek ditugu: MADDI GEZALAGA (4H) eta XABAT SARASA (3F). 

 

BEJONDEIZUELA!!!

Ikastaroa Firenzen. Erasmus +

Erasmus + programaren barne, Igor Aguirregomezkorta, institutuko Historiako irakaslea Firenzen ( Italian) egon da formakuntza jasotzen. 2023ko abenduaren 11tik 15era bitartean “Tablets and Smartphones: using Mobile Devices as Educational tools” ikastaroa egin du. Aipatutako ikastaroak gure institutua osatzen dugun eragile guztiontzat aberasgarria izango delakoan gaude. 

 

BATXI 1ekoak EITB egoitzan

Abenduaren 14ean, Batxi 1eko Argazkigintza eta Ikus Entzunezko Kultura ikasgaietatik, Miramongo EITB egoitza ezagutzen izan ginen.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

LOINAZPEN

          

 

TXINDOKIN

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Beasain BHIn abenduaren 5ean ospatuko dugu Euskararen Eguna. Hona hemen egitarauak:

 

LOINAZPEN

 

TXINDOKIN

AZAROAK 25: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA

IKER LAUROBA BATXI1EKO MUSIKA TAILERREKO IKASLEEKIN

Batxi 1eko Musika Tailerreko ikasleek IKER LAUROBA musikariarekin egoteko aukera izan dute "Musikariak Ikastetxean" programari esker. Bere ibilbide musikala eta esperientziak kontatu dizkie eta bera zuzenean jotzen eta abesten entzuteko aukera izan dute. Azkenik, berarekin kanta bat jotzeko aukera ere eman die! Plazer handia izan da horrelako saioa gurean izatea!

 

 

Beasaingo Institutoak Europako kalitatearen zigilua jaso du “Mi futuro lo creo contigo” Erasmus+ proiektuarentzat

Europako kalitatearen zigilua jaso dugu gure iazko proiektu europar bategatik. Iazko ikasturtean, Beasaingo institutuko batxilergoko 1. mailako 13 ikaslek “Mi futuro lo creo contigo” deritzon proiektuan parte hartu zuten, ingurumenaren eta jasangarritasunaren inguruan ardaztutako proiektuan. Beasaingo institutuak ez ezik, beste lau herrialdetako lau ikastetxek ere elkarkidetza eta elkarreraginean garatu zuten proiektua, Portugalgo Chaves hiriko institutuak, Estoniako Tallinn hiriburuko ikastetxeak, Espainiako Jaca hiriko ikastetxeak eta Frantziako Arroxelako Lizeoak hain zuzen ere. 

Iaz, Erasmus+ akreditazioari esker, Arroxelako Lycee St Exupery institutuan astebete pasatzeko aukera izan zuten, eta esperientzia benetan aberasgarria izan zen. Han gauzatutako ekintzen artean, ikasleek txorientzako etxolak egin zituzten eta handik bi ekarri zituzten hona. Txindokiko patioan jarri berri ditugu. 

Kalitatearen zigilua Sébastien Boulnois irakaslearen izenean dago, koordinaketan nahiz bestela egindako lanagatik. Baina saritu, talde-lana saritu da. 

Aurten ere, proiektuak indarrean jarraitzen du, eta indartsu. Arroxelako ikasleak martxoan etorriko dira Beasaina eta gure ikasleak ekainean joango dira Tallinera.

Argitu zalantzak!!!!

DBH3ko ikasleek Lahia 3.0koen laguntzaz ikastetxean sexua, sexologia, identitatea, hilerokoa, antisorgailu, STG... inguruan sortutako zalantzak argitu dituzte. Ondoren erantzunak ikasetxeko komunitatearen ekura jarriko dira. 

 

Lehenengo batxilergoko Tenkologia eta ingeniaritza 1 ikasgaiko ikasleak Biele enpresan

Aurreko Urriaren 17an Biele enpresa bisitatzen izan ginen Teknologia eta ingeniaritza ikasgaiko lehen mailako batxilergoko ikasleak. Bertan ingeniaritzara zuzendutako enpresa baten funtzionamendua bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten. Sail desberdinak ezagutu eta bezero desberdinentzat diseinatu eta eraikitzen ari diren proiektu desberdinak ikusi eta aztertu ahal izan genituen.

 

 

Batxilergo 2.mailako Jarduera Fisikoa, aisia eta osasuna ikasgaiko ikasleak Urdaibain

Joan den asteazkenean, urriaren 25ean, batxilergo 2.mailako Jarduera Fisikoa, aisia eta osasuna ikasgaiko ikasleak Urdaibaira joan ziren. Bertan, Urdaibaiko biosfera erreserbaren inguruko hainbat ezagutza barneratzeaz gain, uretako zenbait ekintza  praktikatzeko aukera izan zuten; zehazki, bigsup eta kanoa zeharkaldia. Laidako hondartzatik abiatu, Mundakako hondartzan atseden aktiboa hartu eta berriro hasiera puntura itzuli ziren. Eguraldia lagun, egun polita pasatu zuten.

 

 

Atzerrian hizkuntzak ikasteko plazen deialdia 2024

Atzerrian hizkuntzak ikasteko plazen deialdia argitaratu da DBH3, DBH4 eta batxilergoko ikasleentzat. Guztira 390 plaza eskainiko dira bekadunentzat eta 142 bekadunak ez direnentzat. Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian eta Alemanian izango dira egonaldiak.

 

Eskabidea egiteko epea: 2023ko urriaren 24tik azaroaren 23ra

 

Informazio gehiago Hezkuntza webgunean aurkituko duzue,  esteka honetan .

Batxi 2ko ikasle batzuk “Passion for knowledg”en

Joan zen ostiralean, urriaren 6an, Donostiako Victoria Eugenian izan ginen DIPC-ek antolatutako “Passion for knowledge” zientziari eskainitako nazioarteko jaialdian.

Ekintza honen helburua zientzia sustatzea da eta beste hainbat jardueren artean ikasleekin topaketak izaten dira , gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzeko helburuarekin.

Topaketa hauetan parte hartu genuen eta zientzialari batzuekin, Nobel sariak batzuk, egoteko aukera izan genuen: Maria Vallet-Regí, Jack Szostak, Jean-Marie Lehnekin eta Pedro Miguel Etxenikek moderatzaile lana burutu zuen.

 

Gazteria eta klima aldaketa, Tolosa Topic

Badira hainbat urte Tolosan Amalur jardunaldiak antolatzen direla, bidaia eta ingurumena ardatz duten hitzaldi sorta barne hartzen dituen jardunaldiak. Herritar ororentzat ez ezik, azken urteetan ikastetxeko gazteentzat ere antolatu dituzte solasaldiak eta aurtengoan Beasain BHIko gazteak bertan izateko gonbitea jaso dute. 

 

Ostiralean, hilaren 29an, Biologia, Geologia eta Giza anatomia eta fisiologian ari diren ikasleak Izaskun Suberbiolak (Mater itsasontzi ekoaktiboko sortzailea), Asier Hilariok (Euskal Kostaldeko UNESCOren Geoparke Mundialeko koordinatzaile zientifikoa) eta Fernando Valladaresek (Madrileko Rey Juan Carlos Unibertsitateko irakaslea) “Gazteria eta klima aldaketa” aitzakiatzat hartuz eskainitako hitzaldiak entzuteko parada izan zuten. 

 

Europako Hizkuntzen eguna

Aurten ere, irailaren 26an, Europako Hizkuntzen eguna ospatu dugu. Beasain Institutuak bat egin du ekimen berezi honekin. Arrazoi hau dela eta, Europako aniztasun linguistiko eta kulturalaren ospakizunean parte hartzeko gonbita zabaldu da, hizkuntzek ikasteengan duten garrantzia azpimarratzeko, hizkuntzen balioaren ezagutza areagotzeko, hizkuntzek duten aukera handiez kontzientziatzeko eta hizkuntzak bizitza osoan zehar etengabe ikas daitezen motibatzeko.

“Hitz egiten dugun hizkuntza bakoitzak bizimodu berria biziarazten digu. Hizkuntza bakarra dakiena behin bakarrik bizi da”. Txekiar esaera zaharra. 

ORIENTAZIO ZERBITZUA

 

Nerea Arancegui Beasain BHIko ikaslea Hungariara joan da Erasmus+ Programari esker

Beasaingo institutuko ikaslea den Nerea Arancegui Milan SZEGED-era (Hungaria) joan da Erasmus+ akreditazioaren barne. Europar Batasunaren finantziazio honi esker, beasaindarrak Deak Ferenc Bilingual High School eskolan egingo du DBH 4ko lehenengo hiruhilabetea. Han dagoen bitartean, bertako hezkuntza sistema eta kultura ezagutzeko aukera paregabea izango du.

                                         

 

ONGI ETORRI PLANA

Ikasturte hasierako lehen egunetan “Ongi Etorri Plana” abian izango da gure ikastetxean, ikasleek ikasturteari goxo hel diezaioten.

 

2023-24 IKASTURTEA-TESTULIBURUAK (paper formatuan)

IKASTURTE EMAIERAKO KONTZERTUA

DBH 3ko eta 4ko ikasleek bi kontzertu eskiani zituzten ikasturte bukaeran bertako ikasle eta irakasleentzat.

                           
 

2022-2023 IKASTURTE AMAIERAKO PROIEKTUAK DBH1 ETA DBH2

Ikasturteko azken astean ondorengo proiektuak landu dituzte gure ikasleek:

 

 

Escape room: eurek sortutako escape roometatik ihesi aritu dira. Hemen irabazle desberdinak, zein azkar lortu duzuen ihes egitea!

                     Ondo jan dezagun: errezeta osasuntsuen liburu digitala prestatu dute, Beasaingo azokara joan dira, taloak prestatu dituzte...                           Abestirik kuttunena: euskal abesti desberdinekin gorputza dantzan jarri dute. Irabazleak 1I eta 2D geletakoak izan dira! Zorionak!
     
           

 

ERASMUS +

Aste honetan, ekainaren 26tik ekainaren 27ra, Ikastetxeko irakasle bat, Maider Insausti, Erasmus+ akreditazioaren barne, “Jornadas iniciales de proyectos de movilidad Erasmus+” jardunaldian dugu Santiago de Compostelan.

 
                   

 

IRTEERAK DBH1 ETA DBH2

Ikasturteko azken egunaz ederki gozatu eta disfrutatu zuten DBH1ekoek VIANAko igerilekuan eta DBH2koek LOGROÑOko igerilekuan.

DBH 4ko ikasleak IRUÑEAN

Atzo, azken eskola eguna izanik,  DBH4ko ikasle eta irakasleek Iruñeara irteeera egin zuten ikasturteari amaiera emateko. 

Txindoki gertuago!

Loinazpeko DBH 2ko ikasleek eta Txindokiko DBH 3ko ikasleek Txindoki gertuago! proiektuan parte hartu dute. Proiektuari amaiera emateko, DBH 3ko ikasle talde bat Loinazpera joan da. Bertan, Txindoki ikastetxearen inguruko aurkezpena burutu dute eta DBH 2ko ikasleekin batera zenbait jarduera burutu dituzte.

URRUZUNO LITERATUR LEHIAKETA 2022-23

BERRIRO ERE URRUZUNO LITERATUR LEHIAKETAN SARITUA

Aurten ere, bigarrenez, gure ikastetxeko June Aiestaran Iparragirrek Euskadi mailan antolatzen den "Urruzuno Literatur Lehiaketan" 20 sarietako bat lortu du. Gainontzeko beste sarituekin batera, hainbat idazlerekin idazketa lantzeaz gain, Arantzan izango duten egonaldiaz gozatzeko aukera izango du.

BEJONDEIZULA, JUNE!!

JARRAI EZAZU IDAZTEKO DUZUN TREBETASUNA LANTZEN ETA ALDI BEREAN GOZATZEN!

OLINPIADA MATEMATIKOETAKO SARI BANAKETA

Eduardo Chillida Matematika Olinpiadak amaitutzat eman du bere XIX. edizioa, ostiral eguerdian Gasteizen egindako sari-banaketarekin. Ekitaldian buru izan dira Jokin Bildarraitz Hezkuntza sailburua eta Amaia Agirre Ikaskuntzako eta Hezkuntza Berrikuntzako zuzendaria. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan egin da, eta bertan izan da Luis Chillida ere, Chillida Fundazioko presidentea eta lehiaketari izena ematen dion eskultorearen semea.

DBHko 2. mailako 141 ikasle inguruk parte hartu zuten lehiaketan eta lehen lau sarituek hiru asteko egonaldia jaso dute sari, Ingalaterran uda honetan, ingeles maila hobetu ahal izateko.

 

Argazkietan 4. sailkatua: Aiora Jauregi Pagalday. Irakaslea: Maialen Ormazabal.

Zorionak Aiora, bejondeizula!!

 

ERREZETA BIDEO LEHIAKETA

 

OINARRIAK

 

IZEN-EMATEA

 

KZPko MERKATU TXIKIA

BEASAIN BHIko DBH1. mailako ikasleek KZP ikasgaian, ZAPOREAK erakundeari laguntzeko, eskulanak egin dituzte. Eskulan bakoitza euro batean erosteko aukera izango duzue.  Erosketa egiteko, ondorengo estekan informazio gehiago.

Zuen laguntza asko eskertuko dugu!

PROIEKTU EUROPEARRAK BEASAIN BHI

Aste honetan, maiatzaren 29tik ekainaren 2ra, Hungariako Deak Ferenc institutuko ikasle eta irakasle taldea jaso dugu eskolan. Bost ikasle etorri dira “Inspiring Women” proiektuaren baitan eta gela barruan egongo dira hainbat ikasgaitako saiotan. Egitasmoaren barruan, Donostiako Emakumeen etxea bisitatu dute, institutuko Filosofiako DBH4ko ikasleekin batera.

Eva Mária Székácsné irakasleetako bat “job shadowing” edo irakasle itzala deritzona egitera etorri da, gure eskolako metodologia ikusi eta ikastera. Annamária Eva Dudik irakaslea laguntzera etorri da.

Aste hasieran, institutuko DBH4ko ikasleek aurreskua dantzatu diete.  Oso aste aberasgarria izan da, eta agur moduan Hungariako gastronomiako jaki batzuk probatzeko aukera ere izan dugu.

 
                         

OHOREZKO MATRIKULAK

Zorionak Batxilergo 2. maila amaitu eta ohorezko matrikula jaso dutenei. Zorionak, era berean, saiatu eta  beren helburuak lortu dituzten guztiei ere.

Animo azken ahalegina egin behar dutenei.

EZINA EKINEZ EGINA

EUSKADIKO XIX. OLIMPIADA MATEMATIKOA

Aurreko larunbatean, maiatzak 13, DBH 2. mailako ikasleentzako ospatzen den Euskadiko XIX. Olinpiada Matematikoaren bigarren frogan izan ginen Donostian. Bertan, gure ikastetxean egindako lehen frogatik sailkatutako hiru ikaslek hartu zuten parte.

 

Argazkian gure aurtengo irabazleak: Lorea Zabaleta De Benito, Lexuri Etxezarreta Larrañaga eta Aiora Jauregi Pagalday. Zorionak egindako lan bikainarengatik!

Udal Audientzia, maiatzak 9

Eskolako Agenda 30eko gure ikastetxeko ordezkariek maiatzaren 9ko Udal Audientzian parte hartu dute. Ikasturte honetan, Garapen Jasangarriko Helburu berri bat lantzen hasi gara: 7. GJH - Energia – Bizitzaren motorra gaiari heldu diogu eta energiaren gaia hainbat ikuspuntu ezberdinetatik jorratu dugu: energia kontsumoak, energia berriztagarriak, pobrezia energetikoa, klima aldaketa…

Audientziako akta hemen

EGUNEAN BEHIN LEHIAKETA

Batxi 1 eta Batxi 2ko hainbat ikaslek “Egunean Behin” lehiaketaren 11. denboraldian parte hartu dute. Saridunak ere baditugu: Nikolas Contreras Goikoetxea (Batxi 2) eta Ane Mendizabal Fuentes (Batxi 1).

Zorionak biei eta goza dezatela sariaz!

"HIRU AHIZPAK" antzezlana

Beasain BHIko antzerki taldeak Anton Txekhov-en "Hiru ahizpak" antzezlana aurkeztu zuen apirilaren 28an Usurbe antzokian, 13:00ean DBH4ko ikasleentzat eta 19:00etan ikusi nahi zuen edonorentzat.

Bikain aritu ziren gure antzerki taldeko kideak. ZORIONAK!

BRUSELAra bisita

ERASMUS+ akreditazioaren barne, ikastetxeko bi irakaslek, Garazi Argibek eta Maider Azkarraga-Urizarrek, Innovation Practices for Engaging STEM Teaching formakuntza ikastaroa jaso dute Bruselan, apirilaren 24tik 28ra. Zientziak, Teknologiak, Ingenieritza eta Matematikarekin lotutako edukiak modu berritzaile batean lantzeko tresnak ikusi dituzte. Esperientzia oso aberasgarria izan da.

                     

BEASAINGO XXXIII. IDAZLEHIAKETAN SARITUAK

Aurreko larunbatean, apirilaren 24an, Beasaingo XXXIII. Idazlehiaketan saritutako ikasleek euren sariak jaso zituzten Igartza Jauregian izan zen ekitaldian.

 

Argazkian Beasaingo alkate andrearekin, saria eman zienarekin, ageri dira; ezkerretik eskuinera: Eneko Altuna Egiguren, Axier Olano Zufiaurre Naroa Aramburu Azpiazu, Ixiar Barandiaran Errandonea eta June Aiestaran Iparragirre.

 

Zorionak bostei eta aurrerantzean ere jarrai dezatela idazten!

 

XIII. ORRI-GORDETZAILE LEHIAKETA

SARIDUNAK

Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko, urtero bezala, orri-gordetzaile lehiaketa egin da Ikastetxean eta ondorengo ikasleak dira saria jaso dutenak:

 

DBH 1:   HAIZEA ARTOLA

DBH 2:  AIORA JAUREGI

          

DBH 4ko irteera

Martxoaren 31n DBH 4ko ikasleek Getaria-Zumaia ibilaldia burutu zuten. Ondoren, Zarautzen pare bat ordu egoteko aukera izan zuten.

DBH 4ko bi ikasle HUNGARIAN

Nahikari Amenabar eta DBH 4ko bi ikasle ( Laia Apaolaza eta Oier Landa) Hungarian, Zseged-en,  daude. Bi astez egongo dira gure ikasleak bertako Deak Ferenc institutuan.  Beraiekin batera, Nahikari  job shadowing bat egitera joan da.

HOLANDAKO ELKARTRUKEA

1.go batxilergoko ikasle eta irakasle talde bat elkartrukean joan dira Holandara. Esperientzia paregabea ari dira bizitzen.

          

DBH1 eta DBH2ko TXANGOAK

                    
ARGAZKIAK IKUSI   ARGAZKIAK IKUSI

 

FILOSOFIA OLINPIADAK

Maiatzaren 24an, DBH laugarren mailako Filosofia Ikasgaiko 15 ikaslek Filosofia olinpikoen finalean parte hartu zuten Eibarren. Aurtengo gaia "mugak" zen. Ikasleetako bat, Oier Landa, "Dilemen· kategoriako 10 finalisten artean zegoen. Baina, azkenean, hirugarren postuan geratu zen eta sari berezi bat eman zioten, "Laratza saria", lan horretan euskararen erabilerarengatik..

Ikasle guztiak han aritu ziren beren ikaskidea animatzen eta Pello Sarasua eta Marta Garciaren hitzaldiak ere entzun zituzten.

Denek primeran pasatu zuten eguna.

                                             

ZUMAIKO FLYSCH-A IKUSTERA IRTEERA

Martxoaren 23an 1. batxilergoko Biologia-Geologiako ikasleekin irteera egin genuen Zumaiako fllysch-a ikusi eta marea arteko zabalgunearen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzera. Bertako harrien historia ezagutu eta dinosauroak desagerrarazi zituen meteoritoren hautsak utzitako geruza ikusi genuen. Bestalde, itsas behera zegoenean izan ginenez, marea arteko zabalgune handia agerian zegoen. Horri esker, marea arteko bizidun asko ikusi eta identifikatzeko aukera izan genuen, hala nola, ofiurak, aktiniak, anemonak, , karramarroak, izkirak… Irteera oso interesgarria izan zen eta ikasleen jakin mina pizteko eta ikasgelan ikasitakoa ikusteko balio izan zuen.

 
                             

PROIEKTU EUROPEARRAK

Erasmus+ akreditazioaren barne, Irlandan  Building Human Cities izeneko proiektu bat burutu dugu. Bertan, lehenik, Dublinen ekonomia zirkularrari eta iraunkortasunari buruzko The Rediscovery Centre bisitatu dugu. Ondoren, Corkeko Colaiste Pres Bandon eskolarekin Feminist Urbanism atala landuko dugu. 

Hau dena, Europear Batasuneko diru-laguntzari esker egin dugu. Bertan,  upcycling, recycling eta reusing kontzeptuak aztertu ditugu.

                     

"IKASLEEN ARTE ERAKUSKETA" IGARTZAN

Erakusketa honetan, 2022-23 ikasturtean, Beasain BHIko Artistikoko ikasleek burututako hainbat lan izango dira ikusgai. Bertan, proposamen ezberdinen harira, genero eta teknika anitzen bidez gauzatutako artelanekin egingo dugu topo, gure ikasleen askotariko begiraden erakusle.

 

Erakusketa, Igartzako Burdinolako erakusketa aretoan izango da martxoaren 18tik 26ra.

 
                 

"Job Shadowing" Finlandian

Txindoki egoitzako irakasle diren Saioa Andres eta Itsaso Perez Finlandiako Järvenperän Koulu institutuan  job shadowing bat egiten ari dira. Aste honetan zehar Erasmus+ mugikortasunari esker bertako hezkuntza sistema ezagutzeko aukera izan dute.

ISABEL MENDIZABAL BIOLOGO/GENETIKARIAREKIN SOLASEAN

Isabel Mendizabal Ikerbasque fundazioko ikerlariarekin solasaldia izan dugu Txindoki egoitzako areto nagusian.

Tolosar biologo eta genetikariak, bere ikasketak eta, orain arte, ikerketa munduan izandako bizipenak azaldu dizkigu. Atlantan hainbat urtez lanean aritu ostean, egun Zamudioko ikerketa-zentroan prostatako minbizia du aztergai. Indiatik duela 1500 urte ateratako ijituen migrazioa ere aztertu zuen doktorego tesian eta gai honen inguruan eginiko dibulgazio lanak Caf-Elhuyar saria jaso zuen 2013. urtean.

Ikasleak adi eta gustura egon dira eta Isabelek bidalitako mezua ongi jaso dute: egin ezazue gustuko duzuen hori!!! 

Mila esker, gurean izateagatik!

           

M8: EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Loinazpen, DBH1 eta DBH2ko ikasleekin  III. EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNEKO GUTUN LEHIAKETA egin da. Hauexek dira irabazleak.

BEJONDEIZUELA!

Hemen duzue gutuna entzungai: 

GUTUNA

Mila esker parte-hartzaile guztiei!

MARTXOAK 8, AMONEKIN KONTU-KONTARI IKASTETXEAN

Gaur, martxoaren 8an, zenbait ikasleren amonak etorri zaizkigu ikastetxera euren haurtzaroari, gaztaroari, sinesmenei eta beste bizipen batzuei buruz hitz egitera. Izugarri eskertu dugu guregana inguratzea eta beraiei ere esperientzia asko gustatu izana espero dugu. Mila esker gure ikasleei euren etxekoak gonbidatzeagatik eta, noski, amonei, gure ikastetxera etortzeagatik. 

                 

ARGAZKIAK IKUSI

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA GUTUN LEHIAKETA

VIII. JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETA

 

1. Ane Galparsoro

2. Mikel Garmendia

3. Aintzira Zabaleta

ZORIONAK!

Artium museora irteera

 

1.batxilergoko ikasleak Gasteizeko Artium museora joan dira gaur. Bertan "Filosofia, Artea... Bizitza!" bisita gidatua egin dute. 

                     

EL PICARRALera bisita

 

Ostegunean, Txindokiko hiru irakaslek, Ainhoa Arregik, Maia Mondragonek eta Maider Insaustik “Mira y Actua” programaren baitan, Zaragozako  "El Picarral"  Bigarren Hezkuntzako Ikastetxea bisitatu zuten. Komunitate horretako hainbat irakasleri esker, bertan gauzatzen diren proiektu eta esperientzien berri jaso zuten. Zein aberasgarria den beste errealitate batzuk aurrez aurre ezagutzea!

                                

OLATZ SALVADOR

Aste honetan Olatz Salvadorren bisita izan dugu gure ikastetxean Hezkuntza sailak antolatutako “Musikariak Ikastetxeetan” ekimenaren barruan. Ikasleek Olatzen lana, ibilbidea eta sortze prozesua hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute. Oso topaketa atsegina eta aberasgarria izan da.

Mila esker, Olatz, han bildu garen guztiekiko izan duzun jarrera eta hurbiltasunagatik!

                     

Maleni elkarrizketa

Malen Otaegi Cork-eko Nagle Community College-n egiten ari den mugikortasuna bere amaierara iristen ari da eta horren harira Goiberrin elkarrizketatu dute.

Irakurri elkarrizketa osoa hemen: ELKARRIZKETA

"Mi futuro lo creo contigo"

Batxilergoko ikasle talde bat Frantzian egon da "Mi futuro lo creo contigo" proiektua garatzen. Bordele eta Arroxela hirietan egon dira jasangarritasunari buruzko hainbat ekintza eta tailer egiten. Bertan, Arroxelako Lycee St Exupery institutuko ikasleekin batera aritu dira lanean. Esperientzia benetan aberasgarria Erasmus+ akreditazioari esker!

 
                       

 

STARTinnova

Administrazio eta Kudeaketa ikasgaiko ikasleek aurtengoan ere STARTinnovako proiektuan parte hartu dute. Otsailaren 24an, edizio honetako 5 proiektu onenen egileek beraien egitasmoak defendatu zituzten, enpresa mailan, hezkuntza mailan eta ekintzailetasun mailan onespen handia duten profesionalez osaturiko epaimahaiaren aurrean egitasmo ekintzaile baten defentsa nola egiten den ezagutzeko.

Batxi1eko ikasleak Biodonostia ikerketa zentruan

Emakumeak Zientzian ekimenaren barruan, otsailaren 17an, Biodonostia ikerketa zentrua bisitatzera joan ginen, Batxilergoko 1. mailako Laborategi Teknikak ikasgaiko ikasleekin. Oso ondo artatu gintuzten. Mila esker!

                

GEUZ eta ANIZTASUN PROGRAMAk

 

2023-24 AURREMATRIKULA DBHn

 

        

 

 

 

HEZKUNTZAKO INFORMAZIOA

ESKI IRTEERA DBH3

Urtarrilaren 27an DBH 3ko ikasleak Valdezcarayko eski estaziora irteera burutu zuten. Bertan primeran pasatu zuten. Zoriontzeko jarrera izan zuten.

 

 

LEHEN SOROSPENAK DBH1

Lehen mailako ikasleek azken bi aste hauetan, Lehen Sorospeneko oinarri teorikoak ezagutu eta taldeka praktikan jartzeko aukera izan dute espezialistak diren Mikel, Yeray eta Ireneri esker. Larrialdi egoera ezberdinen aurrean zein protokolo jarraitu behar duten ikasi dute eta aurrerantzean erabilgarri izango zaiela ziur gaude.

DBH1eko ikasleak ARRIARANGO araztegian

 

Erasmus+ taldeen elkarlana

Atzo Irungo Txingudi BHIko Erasmus+ taldearen bisita jaso genuen. Akreditazioari buruzko informazioa eta praktika onak elkarbanatu genituen. Zorte onena opa diegu  akreditazioaren lorpenean!

Bi hilabeteko egonaldia Irlandan!

Gure ikasle den Malen Otaegi Arizkorreta Cork-en (Irlanda) dago jada. Gaur izan da bere lehenengo eguna Nagle Community College-en eta bertan egingo ditu ikasketak martxora arte Erasmus+ akreditazioari esker.

EGUBERRI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

GABON KONTZERTUA

                

GABON KONTZERTUA

IKUSI BIDEOA

IRTEERAK: DBH 1 eta DBH 2

Abenduaren 23an, urteari amaiera emateko, DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek irteerak egin zituzten. Goiza ederki igaro zuten!!!!

DBH 1EKOAK TXURI URDINEN            DBH2KOAK KUTXA ESPAZION
 

GOIERRI EZAGUTUZ

GOIERRI EZAGUTUZ proiektua bukatzen ari gara eta gaurko patio orduan gela bakoitzeko irabazleekin  KAHOOT lehiaketaren finala  antolatu dugu. Hona hemen azken podioa  eta irabazlearen argazkia saria jasotzen.

1.- ENEKO ORMAZABAL 1H

2.- ONEKA  GOIBURU 1F

3.- NORA ELIZEGI 1G

          
 

LOGO LEHIAKETA

Raul-Daniel Laver-ek irabazi du liburutegiko logo lehiaketa eta Darel Ledesmak IKTeroena. Zorionak bioi!!!

                    

LEHIAKETA KULTURALA

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz LEHIAKETA KULTURALA antolatu zen DBHko 4 mailetan. Hala, hauek izan dira sarituak:

DBH 1 mailan: Ekaitz Bravo

DBH 2 mailan: Enaitz Argaiz

DBH 3 mailan: Elene Alberdi

DBH 4 mailan: Julen Iraola

ZORIONAK IRABAZLE GUZTIEI, BEJONDEIZUELA!

          
 

BEASAINGO ARANGOTI EGOITZAN eta EGUNEKO ZENTROETAN MUSIKA EMANALDIAK

Azken egunetan, gure ikastetxeko DBH 4 eta 2. Batxilergoko hainbat musika ikaslek Beasaingo Araingoiti Zaharren Egoitzan, eta Porteria eta Loinatzeko Eguneko Zentroetan kontzertuak eskaini dituzte bertan dauden aitona-amona eta langileentzat. A zer nolako esperientzia, bertakoentzat eta baita guretzat ere!

                       

Erasmus+ Jardunaldiak Madrilen

Aste honetan Proiektu Europear eta Elkartruke taldeko kide diren Tania Alonso eta Itsaso Perez Madrilen egon dira SEPIEk antolatutako "Jornadas Anuales de Difusión Erasmus+" eta "Jornadas Anuales Informativas Erasmus+ 2023" saioetan. Bertan Erasmus+ akreditazioari buruzko formakuntza jaso dute.

GABONETAKO Postal Lehiaketa

Urtero bezala, aurten ere Loinazpe ikastetxean Gabonak zoriontzeko postal  lehiaketa  antolatu dugu eta abenduaren 16an sari banaketa egin dugu.

Bertan, DBH 1. eta 2. mailako ikasle guztiek parte har dezakete. Sarituak aukeratzeko: gabonetako gaiarekin zerikusia izatea, euskal kulturarekin lotura izatea, irudimena eta originaltasuna izatea…  hartu dira kontuan.

 

Hona aurtengo sarituak:

 

1.   Saritua: Mikel Kortaberria Lopetegi

2.   Saritua: Lexuri Etxezarreta Larrañaga

ZORIONAK !!!

                     

Innovation in Education formakuntza ikastaroa

ERASMUS+ akreditazioaren barne, ikastetxeko  bi irakaslek, Itziar Aizpuruak eta  Maia Mondragonek, Innovation in Education formakuntza ikastaroa jaso dute Vienan, abenduaren 5etik 9ra.  Gainera, eskola bat ikusi dute eta bertako hezkuntza sistema gertutik ezagutzeko aukera ere izan dute. Espezientzia bikaina!

                     

HIKA-MIKA LEHIAKETA

Ikastetxeko bi ikasle Goierriko Hikaldian irabazle! 

Eukene Urrestarazu Gaztaminza idiazabaldarra eta Arene Perez Oiarbide mutiloarra.

Bejondeiela eta goza dezatela sariaz!

DBH1 eta DBH2ko MATEMATIKAKO ARAZO EGOERAK

          
IKUSI LANAK   IKUSI LANAK

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Bihar, ostirala, abenduak 2, ikastetxean Euskararen Eguna ospatuko da. Hori dela eta, gure ikasleek eguna musikarekin girotuz hasiko dute eta lehiaketa kulturalean parte hartuko dute. Txindokin, gainera, Euskara Batzordeko ikasleen ekimenez,  hainbat jarduera burutuko dituzte:  HITZALDIA, BERTSOAK,  MUSIKA EMANALDIA eta AULKI JOKOA. Hauxe Txindokiko egitaraua:

 

 

Atzerrian hizkuntzak ikasteko plazen deialdia 2023

Atzerrian hizkuntzak ikasteko plazen deialdia argitaratu da 3.DBH, 4.DBH eta batxilergoko ikasleentzat. Guztira 388 plaza eskainiko dira bekadunentzat eta 144 bekadunak ez direnentzat. Hiru asteko egonaldiak izango dira Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian eta Alemanian.

 
Eskabidea egiteko epea: azaroaren 15etik abenduaren 14ra
 
Informazio gehiago Hezkuntza webgunean aurkituko dute, esteka honetan

ERASMUS+

Beasain BHI-ko batxilergoko ikasle bat Irlandara joango da 6-8 astez Erasmus+ programaren barruan. Malen Otaegi Arizkorreta Cork-eko Nagle Community College-ra joango da urtarriletik aurrera. Aukeraketa prozesura hamaika ikasle aurkeztu ziren eta arlo guztietako bost irakaslez osatutako epaimahai batek emaitza baloratu zuen.

Zorionak parte hartu duzuen guztiei! Eta ondo pasa Malen!

 

BEASAINGO I. SORMEN LEHIAKETA

            

IKUSI BIDEOA

 

2022-2023 IKASTURTEAREN ONGI ETORRI PLANA

Pasa den asteko astelehen, astearte eta asteazkenean Loinazpeko DBH 1 eta 2-ko ikasleek ONGI ETORRI PLANeko jarduerak izan zituzten. Helburua, elkar ezagutu eta talde kohesioa bultzatzea izan zen. Irudietan asteazkenean egin zituzten erronkak ikus daitezke.