Taller de teatro

Gure antzerki taldearen historia

Fran Garcia-k Lengua eta Literaturako irakasleak, antzerkirako  zaletasuna sortu zuen ikasleengan eta 99-2000 tik 2004-05 ikasturtera bitartean berak zuzendutako taldeak urtero  aurkezten zuen antzezlan bat. Ikastetxeko ikasleek, ikasle ohiek eta irakasleek osatutako taldeak ziren.

 

 

 

 2005-06 ikasturtean, Frani esker  antzerkirako zaletasun handia zuen ikasle talde bat, bere kabuz,  ausartu zen bere antzezlana aurkezten.

 

2008-09 ikasturtean,  Rosa Rojo-ren laguntzaz eta  berriro ikasleen adoreari esker, ANTZERKI proiektua martxan jarri zen beste etapa berri bat hasiz.

 

“Laztanak”  antzezlana euskaraz egindako  lehenengo antzezlana izan zen, 2009-10 ikasturtean, Gorka Zubeldiaren zuzendaritzapean,.

 

Proiektuaren ezaugarrietako bat antzezlan osoa lankidetzan antolatzea da: obra euskaratu, jantziak , dekoratuak , musika, argiteria…

 

 Askoren kolaborazioa eskatzen duen proiektua da: gurasoak, Beasaingo udala, ikastetxeko zuzendaritza,  ikasleak, irakasleak eta irakasleak ez diren  langileak,…

 

 

Urte hauetan zehar antzezlan asko aurkeztu dira:

 

 -         “Aspirina para dos” ( Woddy Allen)

-          “Bajarse al moro” ( Alonso de Santos)

-          “La doble historia del doctor Valmy” ( Buero Vallejo)

-          “Tres sombreros de copa” ( Mihura)

-          “Cuatro corazones con freno y marcha atrás” (Poncela)

-          “Las bicicletas son para verano” ( Fernan Gómez)

-          “Maribel y la extraña familia” ( Mihura)

-          “Auto” (Caballero)

-          “Laztanak” ( Sergi Belbel)

-          “Bodas de sangre” ( Federico Garcia Lorca)

-          “Uda gau bateko ametsa” ( William Shakespeare)

-         "¡Qué lío de puertas y calzas verdes!" (Calderón y Tirso de Molina)

-          Txirulariaren erretaula

-          Jojo, pailazo baten historia (M. Ende)

-          Stralurtar stories

-          Bernarda Albaren Etxea

-          On Egin!

 Azpimarratzekoa da azkeneko antzezlanek  Gazte Antzerkiaren Buero Saria lortu dutela eta  erkidegoko txapeldunak izan direla..