Historia del Instituto
Beasaingo institutua 1968an hasi zen bere zerbitzua eskaintzen Goierri bailarari. Urte bete lehenago, akademia antzera antolatua, gerora Alkartasuna Lizeoa izango zena, abiatua zen. Garai hartan, Oinarrizko eta Goi Mailako batxilergoa eskaintzen ziren eta geroxeago, hauekin batera, Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI-COU). Lehen urte haietan, irakasle aldaketa handiak ematen ziren institutuetan eta gehienak kanpokoak izan ohi ziren, hauetako asko nafarrak.
1983-84 ikasturtean D ereduaren ezarpena egin zen.
1993-94 ikasturtetik aurrera, LOGSE legearekin batera, aldakuntza nabarmenak ezagutuko ditu institutuak. Hauen artean, aipagarrienak ondokoak dira:
- Bigarren Hezkuntza osoa birrantolatu zen, bi etapa sortuz: DBH eta Batxilergoak.
- DBH eskaintzeko LOINAZPE BHI sortu zen.
- Hasiera batean, LOGSEk ematen zituen batxilergo aukeretatik, ezarpen aurreratua egin zen 95-96 ikasturtean, bi eskainiko dituelarik institutuak:
- Osasun eta Natur Zientzien batxilergoa
- Giza eta Gizarte Zientzien batxilergoa
- 1996-97 ikasturtean Batxilergo Teknologikoa ezarriko da.
- 2001-02 ikasturtean Batxilergo Artistikoa, modu honetara batxilergo guztien eskaintza eginaz.
1997-98 Txindoki institutuak eta Alkartasuna Lizeoak, azken hau publifikatu ondoren, bat egingo dute TXINDOKI-ALKARTASUNA BHI sortuz, bailaran batxilergo eskaintza zabala eman asmoz. Bide batez, Alkartasuna BHI sortuko da, Loinazpe BHIrekin batera DBHko ikasketak eskainiko dituena.
Urte honetan bertan, Goi Mailako Lanbide Heziketaren eskaintza ematen hasten da:
· 1997-98, Ingurumen Kimika
· 1999-00, Informatika Sistemen Administrazioa
2002ko urtarrilean ISO 14001 ziurtagiria, ingurumen kudeaketa sistemarena, AENORek emana, lortzen du institutuak.
2003-04 ikasturtean, ekainean, SGC sistema (irakaskuntza-ikaskuntza sisteman kalitatea ziurtatzen duena) ezartzen da eta 2004ko ekainean sistema honen ziurtagiria lortzen da.
Era berean, 2003-04 ikasturtean Batxilergo eleanitzaren proiektua jartzen da indarrean; une honetatik aurrera, hainbat ikasgai ingelesez ikas daitezke institutuan.
2006-07 ikasturtean ZIG gela ezartzen da institutuan.
2006ko abenduan, AENOR elkarteak Ingurumen Deklarazioa ontzat ematen du. 2007ko apirilean EMAS erregistroan sartzea lortzen da.
2002-03 ikasturtetik aurrera, Beasaingo ikastetxe publikoek ordura arte mantendu zuten matrikula-oreka apurtzean, etorkizunari buruzko hausnarketari hasiera ematen zaio.
Bilera eta elkarrizketa ugariren ondoren, 2008ko uztailean Hezkuntza Sailak Beasainen ikastetxe publiko bakarra sortzeko erabakia hartzen du.
2008-09 ikasturtean, eskola maparen dekretua argitaratu ondoren, ikastetxe berriaren plan estrategikoaren zirriborroa egiten da.
2010eko maiatzean, HUISek (EHAA, maiatzaren 2koa) Beasaingo hiru institutuak bat egiteko dekretua argitaratzen du, uztailaren 1etik aurrera BEASAIN BHI sortuz.
50. URTEURRENA