IKT Ikastetxe Eredua Proiektua: 2011-2012

 

 

Proiektua geldirik egon ondoren, aurten berriro ere, proiektua martxan jarri da eta gai honen inguruan sortzen den informazioa ikastetxeko web orriko atal honetan jarriko dugu.

 

Proiektu honen bidez, ikastetxeen gaitasun teknologikoa bermatu nahi da eta hiru atal ezberdin ditu:

 

1.- Irakas-prozesuak: irakasleen irakas-jarduerari lotutako prozesuak dira, bai ikasgelan ematen direnak, bai ikasgelatik kanpokoak.

2.- Administrazio prozesuak: ikastetxean era sistematiko eta zentralizatuan gauzatzen diren prozesuen multzoa, irakasleen irakas-jarduerarekin erlazio zuzenik ez duena.

3.- Informazio eta komunikazio prozesua: ikatetxearen eta hezkuntza-komnitatearen arteko komunikaziarekin zerikusia duten prozesuak dira.

 

Eredua hiru mailatan egituratuta dago, eta pixkanaka gora egiten du ikastetxeko prozesuen digitalizatze-mailak, baita irakasleen inplikazioak ere, IKT-en erabilerari erreparatuta:

 

1.-Oinarrizko maila: trebatzea eta erabiltzea.

2.-Maila ertaina: ikasgela digitalizatzea.

3.-Maila aurreratua: ikasgela eta ikastetxea birtualizatzea.

 

Irakasleriaren mailari dagokionez, perfil hauek bereizten dira:

 

1.-Hasierako perfila: ikasgelan IKTak erabiltzen dituzten irakasleak

2.-Perfil ertaina: irakasle telematikoa, web 2.0 munduan

3.-Goi-mailako perfila: tutoretzan eta edukiak sortzen diharduten irakasleak

4.-Dinamizatzaile perfila: IKTak dinamizatzen dituzten irakasleak

 

Gure ikastetxean, ereduak eskatzen dituen lan asko aurreratuta daude, baina zenbait atal sendotzea falta zaigu. Hauetako batzuek irakasleria guztiaren inplikazioa eskatzen dute. Beraz, proiektuak aurrera egiteko, denon artean lan hauek egin behar dira:

 

1.-Mintegi bakoitzak, eskolako edukien errepositoria, Diigo, osatzen parte hartu.

2.-Mintegi bakoitzak, eskolako moodle plataforman ikastaroak sortu eta osatu.

3.-Programazioetan IKT gaitasunak txertatu.

4.-Programazioetan IKT baliabideak jarri.

5.-Koaderno digitala erabili.

 

Beste eskaera batzuk aldiz, zuzendaritza eta IKT batzordeak kudeatuko ditu. Ondoren hauetako batzuk aipatuko ditugu:

 

1.-Informatika gela ikastorduetatik kanpo ikasleentzat ireki (100-160 h). Asteazken arratsaldetan izango da, bai Txindokin eta baita Loinazpen ere.

2.-LibreOffice ofimatika paketea eskolako ordenagailu guztietan jarri.

3.-Inika erabili.

4.-Web orria ikasturteko informazioarekin hornitu. Ikastetxeko ekintzak web orrian islatu.

5.-Inikak ematen dituen aukera berriak aztertu eta zein erabiliko diren erabaki: arau hausteak, asteko plangintza, baliabideen egutegia.

6.-DBHko eta Batxilergoko Gida digitala egin eta irakasleen eskura jarri.

7.-Irakasleriaren eskaeraren arabera, gai jakin batekiko formakuntza eskaini.

8.-Irakasleen artean Web 2.0 oinarrizko aplikazioen ezagutza sustatu ikasleak lan kolaboratiboak egiten hasteko (google docs, picasa… ).

9.-Intraneta martxan jarri, egitura egokia eman, ikastetxeko dokumentazioa ongi antolatzeko.

10.-Dinamizatzaileak, Berritzeguneko formakuntza saioetan parte hartu.

11.-Administrazio eta komunikazio prozesu batzuk egokitu:

- ordutegia eta zaintzak ikusgai jarri

- inbentarioaren kudeaketa web aplikazio baten bidez egin

- segurtasun kopiak ikastetxean nola egingo diren zehaztu

- mantentze lanen kudeaketa on-line

- liburutegia