Seguridad e Higiene
IKASTETXEAREN HUSTUKETA PLANA
1.- Larrialdia dagoela ohartzean, zuzendaritzako norbaiti jakinarazi.
2.- Larrialdietarako buruak (Zuzendariak edo Zuzendaritza taldeko kide batek) esku-hartze taldea izendatuko du larrialdia dagoen tokira joateko eta balorazioa egiteko.
3.- Larrialdia txikia bada, esku-hartze taldea ahaleginduko da aurre egiten, beharrezko ez diren arriskuetan sartu gabe.
4.- Larrialdia handia bada, Larrialdietarako buruak ordezkari bati aginduko dio SOS DEIAK (112) erakundera deitzeko.
5.- Ondoren, Segurtasunerako buruak edota Larrialdietarako buruak hustuketa prestatuko du: ate guztiak zabaldu, elektrizitate eta uraren giltza nagusiak itxi, hustuketa ondorengo elkargunea zehaztu, eta koordinatzaileak izendatu. Irteera-ate bakoitzeko koordinatzaile bat izendatuko da eta berau arduratuko da ate bakoitzeko hustuketaz. Koordinatzaileak, txalekoa jantzita joango dira ateetara.
6.- Ondoren, larrialdi-txirrinak joko du (...-...).
7.- Txirrina entzundakoan, libre dauden irakasleak Irakasle-gelara hurbilduko dira Larrialdietarako buruari laguntza eskainiz.
8.- Geletan dauden irakasleak honetaz arduratuko dira:
· Gelako leihoak itxi.
· Ikasleak ilaran jarri, eta zenbatu.
· Gelako atearen aurrean itxaron koordinatzaileak ateratzeko agindua eman bitartean.
· Ikasleak motxilak, zamarrak... hartu gabe irteten direla ziurtatu.
· Ateratzeko garaian irakaslea ikasleen aurretik joango da, eta denak pareta ondotik jaitsiko dira ilaran ordena mantenduz, koordinatzaileak adierazitako elkarguneraino. Han, ikasle guztiak daudela ziurtatuko du.
· Solairu horretako azkeneko irakaslea bere ikasleen atzetik joango da eta solairu guztiko gelak eta komunak errebisatuko ditu, inor barruan gera ez dadin ziurtatu arte.
9.- Koordinatzaileak hustuketaren antolamenduaz arduratuko dira:
· Lehenengo solairutik hasiko dira: gelak banan bana hustuko dira, eskaileretatik gertuen dagoen gelatik hasita
· Elkargunea zein izango den komunikatuko die irakasleei.
· Solairua hustutakoan hurrengora igoko da eraikin guztia hustu arte.
10.- Elkargunean irakasleak bere taldeko ikasleak ilaran jarriko ditu kontaketa egiteko. Ondoren, bere koordinatzaileari adieraziko dio eta horrek Larrialdietarako buruari. Hustuketa bukatu ondoren, zer egin behar den azalduko da.
11.- Ikastetxean arazo fisiko edo sentsorialak dituzten ikasleen kasuan gelako irakasleak aukeratuko du zein ikaskidek edota irakaslek emango dioten laguntza.