Albisteak

Beasain, 2016ko Apirila

Erasmus+: Iritsi dira!

Orain arte mugitzea tokatu zaigu gure ECO-EU programarekin baina iritsi da garaia gure lagunak jasotzeko.

Gaur goizean iritsi dira lehenengoak: Italiarrak eta Turkiarrak eta iluntzean Eslobeniarrak eta Poloniarrak iritsiko dira ere.

Oso irudi politak ikusi dugu gaur Beasaingo tren geltokira iristean ikasleak elkartu direnean. Gure artean ondo pasa dezatela espero dugu eta saiatuko gara gure programa martxan jartzen ahalik eta hoberen.

 

Erasmus+: Lehenengo ekintzak

Gaur gure bisitako lehenengo eguna izan dugu. Hasteko, denok elkartu gara institutuan lehenengo orduen berri jakiteko eta gure zuzendariaren aurkezpen bat izan dugu. Ondoren ikasleak lanean aritu dira apur bat, esperientzia honi buruzko poster batzuk prestatzen bihar irekiko den erakusketarako.

Eguerdian Loinazpeko jangelan jan dute denak elkarrekin eta arratsaldean Idiazabalera joan dira non Gazta Interpretazio Zentroa bisitatu dute eta bertan hasi aurretik herri horretako alkatearen agurra izan dute.

 

Erasmus+: Bisitak eta agurra instituzionala

Gaur goizean proiektuko partaideak paseo ederra ematen hasi dira: oinez abiatu dira Ordiziara eta bertan D’Elikatuz zentroa bisitatu dute. Oso interesgarria izan da. Ondoren minutu batzuk izan dituzte Ordiziatik ibiltzeko Beasaingo bidea hartu aurretik Loinazpera bazkaltzera joateko.

Arratsaldeko saioan Igartzako gune monumentala ikusi dute: jauregia, burdinola eta errota hain zuzen. Igartza jauregian erakusketa txiki bat montatu dute ere non ikasleek egindako poster batzuk jarri dituzten.

Gaurko ekintzak amaitzeko Beasaingo alkateak agurra ofiziala eman die ere.
 

Noticias de Guipuzcoa egunkarian gure proiektuaren berri agertu da gaur. Irakurtzeko klikatu hemen.

Erasmus+ : Bisitak ingurunean

Gaurko bisitak ez dute suposatu gure proiektuko partaideentzat urruti joatea, baina gauza nahiko desberdinak ikusi dituzte, guztietan janariaren gaiarekin lotuta. Goiza hasteko oinez abiatu dira Ordiziara, azoka tradizionala ikusteko. Bertan produktuak ikusi, dastatu eta erosi dituzte.

Loinazpen bazkaldu ondoren Ezkiora joan dira Igartubeiti baserria ikustera. Taldea handia zenez banatu dute bi parteetan, horrela batzuk bisita egiten zuten bitartean besteok gaileta tailerra izan dute eta gero alderantziz. Bisita interesgarria izan da.

Eguna bukatzeko, irakasleak mendira joan dira, Lazkaomenditik buelta bat emateko, gure mendiak gustokoa izan dutelako.

Albistea Diario Vascon: egin klik hemen.

 

Erasmus+: en San Sebastián

Gure proiektua aurrera dijoa. Atzo ziurtagiriak banatu genituen gure ingurumenarekiko kontratua sinatu ondoren eta ikastetxean zuhaitzak landatu genituen gure proiektua gogoratzeko.

Gaur Donostian izan gara. Eguna hasteko Basque Culinary Center bisitatu genuen eta handik Donostiko zentrora abiatu ginen. Han buelta txiki bat egin ondoren Kontxa ikustera joan ginen eta bertatik alde zaharrera, hiria Urgull-etik ikusteko. Ondoren alde zaharreko eraikin nagusiak ikusi ondoren bazkaltzera joan ginen eta arratsaldean denbora izan genuen erosketak egiteko.

 

Erasmus+: amaiera iritsi da

Aste intentso baten ondoren gaur ospatu dira programako azken ekintzak. Gaurkoa Bilbon zentratu da non partaideek aukera izan dute hiriko vista orokor bat ikusteko Artxandatik ondoren alde zaharrera jeisteko. Arratsaldean Guggenheim museoa bisitatu dute ere.

Egunean zehar talde batzuk hasi dira euren herrietara itzultzen eta geratzen zirenak hurrengo egunetan itzuliko dira. Oso pozik izan gara gure artean izaten eta espero dugu haiek gurekin disfrutatu izana.

 

Palermo, 2016ko Martxoa

Erasmus+ Palermon

Erasmus+-eko azkeneko bisita martxan dago. Gaur, arratsaldeko zazpirak inguruan gure institutuko partaideak  Palermora iritsi ziren, ilusioz beteta eta urduri ere,azkenean ezagutuko zituztelako pertsonalki euren lagunak.

Airoportura iristean bertan zeuden ikasleak euren familiekin harrera emateko. Badirudi laster hasi direla komunikatzen eta espero dugu denok gustura egongo direla.

Bihar lehen ekintzak izango ditugu.

 

Erasmus+: Lehenengo bisitak Palermon

Gaur hasi dira lehenengo ekintzak Palermon dauden gure ikasle eta irakasleentzat.

Goizean hiri erdian elkartu dira udaletxea bisitatzeko. Handik institutora joan gara eta bertan zuzendariaren harrera izan dute.

Bazkaldu ondoren berriro lanean hasi dira, talde guztiek aurkezpen batzuk egiteko arazo ekologikoen inguruan. Ondoren bakoitza abiatu da bere familiekin egoteko.


 

Erasmus+ Bisita ekologikoak

Gaur bisita interesgarri batzuk izan dituzte gure ordezkariak Palermon. Goizean nekazal ustiakuntza ekologiko bat bisitatu dute. Bertan olioaz egiten diren hainbat gauza ikusteko aukera izan dute.

Talde osoak bazkaldu du elkarrekin eta ondoren bodega bat bisitatu dute.

Eguraldi lagun ez dute izan baina ekintza interesgarriak izan dira.

 

Erasmus+: Ekintzak institutuan

Gaur gure ikasleak institutuan egon dira hainbat ekintza egiteko. Txarla bat izan dute olio naturalaren arabera eta azkenik frogatzeko aukera izan dute ikastetxean antolatutako bazkaian non produktu honek protagonismo handia zuen.


Arratsaldean ikasle  italiarrek egindako experimentuak ikusi ahal izan dute.

 

Erasmus+ Azken orduak Palermon

Gure ordezkarien egunak Palermon bukatzen ari dira. Gaur hiritik bueltaka ibili dira, hiria ezagutzeko, batez ere merkatua, Katedrala eta Capilla Palatina. Ondoren denbora libre izan dute.

 

Ekintzak bukatzeko familiekin elkartuko dira eskolan denok elkarrekin afaltzeko eta bihar goizean goiz etxerako bidean jarriko dira.

 

Varsovia (Polonia) 2015-eko Urria

Erasmus+ Polonian

 

Erasmus+  programan parte hartzen duen gure taldea Varsovian dago. Gaur abiatu dira goizean eta arratsaldeko lehenengo orduan iritsi dira. Airoportuan bertan ikasle eta irakasle poloniarrak gure zain zeuden.

 Bidai erosoa izan dute eta eguraldi zoragarria aurkitu dute iristerakoan.

 Bihar programako ekintzekin hasiko dira.

Erasmus+: Lehenengo ekintzak

 

Gaur hasi gara ofizialki gure bisitarekin. Irakasleok elkartu gara beste ikastetxetako irakasleekin eta zuzendariaren agurra izan dugu.

 

Ondoren ikasleekin elkartu gara. Momento horretan komentatu dute ordu hauetan egindakoa eta euren esperientzia, dirudienez, oso positiboa izaten ari dela.

 

Eskolatik abiatu gara Varsoviatik buelta bat ematera eta gure bidean Kulturako Palazioa, Alde Zaharra, Varsoviako Matxinadako hainbat monumento eta hiriaren bista eder batzuk ikusi dugu. Bukatzeko, batzuk Marie Curie-ren etxea ikusi ahal izan dugu ere.

 

Ikasleek ondoren denbora libre izan dute euren lagun Poloniarrekin ibiltzeko.

 

Eramus+ Paseoa Varsoviako parkeetan zehar

Gaur jarraitu dugu gure bisitekin Varsovian eta aukera izan dugu hiri honetan dauden parkeak bisitatzeko. Hirian kutsaduraren arazoa larria eta kezkagarria bada ere, parke handi eta eder batzuekin kontatzen dute. Egun osoa eman dugu honetan, nagusiki bi parke ikusi ahal izateko. Batean jauregiak eta estilo desberdinetako eraikinak daude, bestea parke arruntagoa den bitartean. Bietan aukera izan dugu Chopin-en musika entzuteko eta baita kattagorriei janaria eman diegu.

 Egun polita eta ludikoa izan da. Bihar eskolan emango dugu eguna eta bertan gure proiektuarekin lotutako beste hainbat gauza egingo dugu ere.

 

Erasmus+ Polonia : Institutuan lanean

Gaur gure taldeari lana egitea tokatu zaio. Hasteko, gure ikasleak beste herrietako ikasleekin batera egon dira kutsadurako neurketak egiten ikusteko arazo honen garantiza Varsovian.

 Bitartean, irakasleek bilera bat izan dute aurrerantzean gelditzen diren bileretako lanak adosteko.

 Ondoren, zuhaitzak landatzeko ospatu dugu: bost zuhaitz desberdin daude institituko lorategian, gure Erasmus+ proiektu hau gogoratzeko.

 

Erasmus+ Polonia: Azken ekintzak

Gaur izan da gure proiektuko ekintzak egiteko azken eguna. Hasteko, bisita instituzionala egin dugu: Mokotów auzoko alkatearengana joan gara eta bertan gure proiektuaren berri eman diogu eta era berean ingurugiroarekiko duten kezka transmititu digu.

Ondoren institutura joan gara eta bertan lanekin jarraitu dugu: ikaleek, taldeka, poster bat egin behar izan dute eta gero irakasleon artean irabazlea aukeratu behar genuen. Lan zaila izan da eta erabaki dugu poster guztiak erabiltzeko moduan izango dugula gure proiektuaren berri ematen dugunean.

Honekin bukatu ondoren, zertifikatuen banaketa izan dugu eta, bukatzeko, denok jan dugu elkarrekin. Azken orduak ikasle bakoitza bere lagunekin emango zuen eta bihar, goizean goiz, bueltako bidaiari ekingo diogu.

 

Slovenska Konjice (Eslovenia) 2015eko Apirila

Erasmus+ bigarren bidaia: Eslovenia

Erasmus+-en parte hartzen ari den gure taldea Esloveniako Slovenska Konjiceren bidean dago. Bertan euren lagunekin elkartuko dira.

Erasmus+ Slovenska Konjice: lehen ekintzak

Gaur ekintzekin hasi gara. Gure ikasleak eskolara joan dira eta bakoitza zegokion gelan egon da. Ondoren hasiera ofíziala eman diote bisitari: musika, dantza eta antzeki apur batekin. Oso ondo egon da.

 Aukera izan dugu eskola honek duen beste proiektuko partaideak ezagutzeko, denak elkartu garelako batera.

 

Ondoren, ikasleak klasean jarraitzen zuten bitartean koordinatzaileak alkatearekin elkartu gara eta ondoren irakasleen bilera bat izan dugu ere.

 Arratsaldean kartukoen monastegi bat bisitatu dugu eta Slovenska Konjicetik buelta bat eman dugu. Egun benetan beteta baina interesgarria.

 

Erasmus+ Slovenska Konjice: Bisita kulturalak

Gaur Esloveniako programarekin jarraituz, Ljubljana hiriburua bisitatu dugu. Paseo ederra egin dugu alde zaharretik, ondoren gaztelura igotzeko. Ondoren denbora izan dute erosketak egiteko hiriko merkatu zentro handienean.

 

Erasmus+ Slovenska Konjice: Mendia eta gehiago

Gaur eguna hasi da mendira joaten, eski estazio batera non “slide” egin dute, ekintza oso dibertigarria. Eguraldi laguna izan dute ingurua dastatzeko eta ondoren herrira itzuli dira, eskolara.

 

Eskolako jangelan bazkaldu ondoren aurkezpen pare bat izan dira eta bukatzeko, zuhaitzak plantatu dira eta ohiko argazkiak atera dira. Hemen gure taldea bere zuhaitzarekin eta familiako argazkia.

 

Erasmus+ Slovenska Konjice: Azken ekintzak

Astea oso azkar pasatu da eta konturatu gabe Esloveniako bisitako azken eguna iritsi da. Gaur ingurugiroarekin erlazionatutako bisitak izan dira: Vojnic herriko esperientzia eta birziklajeko planta baten bisita.

Arratsaldean zertifikatuak banatu dira eta agurrak hasi dira. Ikasleak pozik izan dira eta bai haiek baita irakasleak beste partaideen falta nabarituko dute.

Agur Eslovenia, beste bat arte.

 

Elazig (Turkia) 2015eko Otsaila

Erasmus+ martxan dago

 

Gure lehenengo bidaia hasi da: oraingo honetan Turkiara goaz, Elazig hirira; bertan gure lagun Turkiar, Poloniar eta Eslobeniarrekin elkartuko gara. Italiarrak azkenik ez dira gurekin elkartuko. Lau eguneko programa dugu eta espero dugu egun zoragarri batzuk gure lagunekin ematea.

 

 

 

Erasmus+ Lehenengo ekintzak

Azkenik, bidai luze baten ondoren, gure taldea bere Elazigeko helmugara iritsi zen. Atsedena hartzeko denborik gabe, institutura joan ginen non zuzendariaren eta irakas talearen harrera jaso genuen. Gure ikasleak azkenean ezagutu zituzten euren lagunak eta, eguerdian, talde bakoitzak ekintza honetarako espreski plantaturiko zuhaitz bat aukeratu zuen.

Arratsaldean gure ikasleak euren familiekin joan ziren eta irakasleok lan instituzionalarekin jarraitu ginen: harrera hezkuntza delegaritzan eta, ondoren, udaletxean. Badirudi dena ondo hasi dela; bihartik aurrera irteerak eta baita lan apur bat izango dugu.

Erasmus+ Bisitak egiteko eguna

Gaur gure taldea Elazig hiriko inguruetatik ibili da. Goizean institutuan elkartu ondoren Sivricera abiatu dira eta bertan ferri batean paseotxo bat egin dute. Ondoren Hazar Baba'ya hareket eski estazioara joan dira eta bertan elurra dastatzeko aukera izan dute.

Gure bisita prentsa lokalean islatu da ere, esteka honetan ikus daiteken moduan

 

Erasmus+: eta lan apur bat

 


Gaur hasi gara eguna institutuan. Lehenengo ekintza, eskolen aurkezpena zen eta hor egon dira gure ikasleak, gure institutuak eta ingurugiroaren inguruan egiten diren ekintzak aurkezten. Denbora gutxi izan dute beste taldeek denbora gehiegi izan dutelako, baina era dotorean bukatu dute aurresku bat dantzatuz.

Eguerdian ikusi eta praktikatu ditugu bertako folklorea eta denok elkarrekin bazkaldu ondoren bisita interesgarri bat egitera joan gara Harput hirian. Ondoren Elazigera itzuli gara.

 

 

Azken ekintzak eta...agur Turkia!

Gure azken eguna Turkian iritsi zen. Eskolan hainbat ekintza egin ondoren, ikasle eta irakaslean presa bat bisitatu zuten eta elkarrekin bazkaldu zuten zonalde hartan Elazigera itzuli aurretik. Iluntzean agurreko ospakizunak izan zituzten eta afaldu ondoren ziurtagiriak banatu ziren. Momentu emotiboak izan ziren bagenekielako gure lagunak utziko genituzkela. Espero dugu berriz ikustea datorren ikasturtearen amaieran Euskal Herria bisitatzen dutenean. Era guztietan, distantzia handiak izan arren, haiek beti izango dute toki bat gure bihotzetan.