Albisteak

Gure ikasleak Varsovian 2019

Bueltaka Varsovian


 Gaur hasi gara gure programa Varsovian. Goizean ikasleak elkartu dira eta taldea bi zatitan banatu dugu gure bisitak egiteko: batzuk Banku Zentraleko Museotik hasi dira gero Alde Zaharrera joateko eta besteek alderantziz egin dute.

Badirudi gustora daudela eta gauza oso desberdinak esperimentatzen ari direla.

 

 

Museoak bisitatzen

 

 

 Gaur, elkartrukeko partaideek Varsoviako Altxamentuko museoa bisitatu dute, aukera ezin hobea hiri honen historia ezagutzeko instalakuntza batzuetan guztiz interaktiboak direla.

Arratsaldeak ikasleak, euren lagun poloniarrekin geratu dira ekintza desberdinak egin ahal izateko.

 

 

Ekintza gehiago



 

 

Gaur gure elkartrukeko taldeak aukera izan du Trenbideko museoa bisitatzeko: han aritu dira tren zaharrak ikusten eta maketa desberdinak.  Ondoren Laziewsky parkera joan dira paseo bat emateko eta honekin amaitu dira taldeko ekintzak..

Arratsalderako plan desberinak zeuden. Bihar eskolara joango dira eta paseo bat eman ondoren, elkarrekin bazkalduko dute eta bueltako bideari ekingo diote.

 

 

18-19 Azken ekintzak

Gure Poloniako elkartrukeko orduak bukatzen dira. Goizean ikasle guztiak egon ziren museo batean monumentuen inguruko erakusketa txiki bat bisitatuz eta gero eskolatik pasatu ziren ekipajeak jasotzeko. Gure talde osoa elkarrekin bazkaldu zuen eta gero bueltako bidaia hasi ziren. Gaueko azken orduan euren etxeetara iritsi ziren.

Esperientzia polita izan da eta gure ikasleak badaude pentsatzen zer egin bisitariekin gure artean daudenean hemendik egun gutxitara.

 

Ikasle poloniarrak Beasainen

Elkartrukeak Donostian

Gaur Italiako eta Poloniako elkartrukeko partaideak Donostian izan dira. Gure ikasleak ere euren kanpoko lagunekin parte hartu dute bisitan. Hasteko, Haizearen Orrazira joan dira eta paseo eder baten ondoren, alde zaharrera joan dira. Ondoren, denbora izan dute ekintza desberdinak elkarrekin egiteko.

Bitartean, Frantziako bisitariak Bilbora joan dira.

   

Bisitariak Bilbon

Elkartrukeko programa barruan, gure bisitariei Bilbo bisitatzea tokatu zaie. Alde Zaharretik ibili dira, Guggenheim inguruak ikusi eta, azkenik, Arte Ederretako Museoa bisitatzeko aukera izan dute.  

18-19 Agurren ordua

Denbora oso azkar pasatzen da eta gure bisitarien denbora gure artean bere amaierara iristen ari da.

Atzo Frantsesak izan ziren lehenak alde egiten eta gaur poloniarren ordua iritsi da. Momentu hunkigarriak bizi izan gara eta adiskidetasuneko loturak egin direla ikusteko aukera izan dugu.

Bihar italiarrak izango dira utziko gaituztenak.

Espero dugu hurrengo urteetako esperientziak hauek bezain positiboak izatea.

 

Gure ikasleak Varsovian 2018

Poloniako elkartrukea

 

Elkartrukeko gure ikasleak Polonian daude. Gaur goizean abiatu dira Beasaindik eta arratsaldean Varsoviara iritsi dira.

Aeroportuan familiak zeuden haien zain. Bihar lehenengo ekintzak hasiko dira institutuan.

Poloniako elkartrukeko lehenengo ekintzak

 

Gaur Goethe Lizeoan elkartu gara elkartrukeko lehenengo ekintzak egiteko. Hasieran lehenengo inpresioen berri izan dugu eta dena ondo doala dirudi,

 

Institutuan Loving Vincent película ikusi dute eta ondoren eskolatik atera gara hiriaren alde zaharretik buelta bat emateko. Hau bukatutakoan ikasleak libre geratu dira arratsaldea euren lagunekin emateko.

Lana, jauregia eta lorategiak

 

Gaur goizean gure ikasleak institutura joan dira eta bertan test bat egin dute. Ondoren eskotalik atera gara Wilanow auzora joateko non jauregi bat ikusi dugu eta ondoren aukera izan dugu lorategietatik paseatzeko.  Arratsaldean ikasleak erosketak egitera joan dira merkatal gune handi batetara.

Kirol apur bat

 

Poloniako elkartrukea aurrera doa. Gaur goizean ikasleak kirolgune batean elkartu dira eta bertan boloetara jolasten aritu dira.

 

Goiza entretenitua izan da eta laster sartu dira jokuan. Honekin bukatutakoan libre geratu dira  hiria ezagutzen jarraitzeko.

.

Poloniako elkartrukeko azken ekintzak

 

Elkartrukeko azken taldeko ekintzak izan dira gaur.  Pole Mokotowski parkean elkartu dira picnic bat egiteko eta kiroletara egiteko. Eguraldi ona izan dute eta azken ordu hauek elkarrekin pasatzeko ondo aprobetxatu dute.

 

Bihar goizean familiekin egongo dira eta arratsaldean bueltako bideari ekingo diote.

Poloniar ikasleak Beasainen 2018

Ikasle poloniarren elkartrukeko hasiera

 

Poloniako ikasleak gurekin daude elkartrukeari honela amaiera emateko.

Gure familiak haien zain egon dira eta gurekin egongo dira ostiralera arte. Ondo pasatzea espero dugu.