Albisteak

Elkartrukea 2018-19: gure ikaslegoa Holandan

Elkartrukeko ikasleak Holandan

Gure azken elkartrukea martxan dago. Atzo arratsaldean atera zen gure espedizioa Beasainetik eta gaur eguerdian Haren-era iritsi dira. Bertan zeuden familiak haien zain eta haiekin pasatu dute egun osoa.

Bihar institutura joango dira eta bertan Aste Kulturaleko ekitaldiak hasiko dira.

 

Aste kulturalaren hasiera

Holandan dauden gure ikasleak gaur institutura joan ziren Haren Lyceum-eko Aste Kulturalaren astearen hasieran parte hartzeko.

Denbora izan dute inpresioak aldatzeko eta dena ondo zegoela konprobatzeko. Ondoren, ekitaldi ofiziala egin da eta honen ondoren ekintzak hasi dira.

Gure ikasleei lehenengoz tokatu zaie kirola egitea eta, bazkaldu ondoren, klase pare batetara joatea. 

 

Amsterdam

Gure elkartrukeko ikasleak gaur Amsterdam egon dira. Oso egun garrantzitsua zen haientzat eta disfrutatu dute. 

Aste kulturaleko tailerrak


Gaur, elkartrukeko programa barruan, gure ikasleek holandesekin batera, tailerrak eman dituzte ikasle gazteagoei. Oso esperientzia polita izan da.

 

18-19 Azken ekintzak

Gaur elkartrukeko azken ekintzak izan ditugu. Goizean, ikasleek kirola egin dute eta museo bat bisitatu dute. Gauean diskoteka batetara joan dira eta bertan egon dira elkartruke guztietako partaideak.

Holanda 2019

Aurtengo elkartrukea bukatu da. Ikasleak ikastetxean egon dira, euren lagunekin gosaltzeko eta, ondoren, bueltako bidaiari ekin diote. Hemen dugu azken argazkia, denok elkarrekin.

Elkartrukea 2018-19: Holandesak Beasainen

Holandako elkartrukea hasi da

Urtero bezala, Holandako elkartrukea martxan dago. Igandean iritsi ziren gure bisitariak eta gure artean egongo dira ostiralera arte. Espero dugu guztiontzat esperientzia polita izatea.

Elkartrukeko lehen ekintzak

Gaur hasi dira elkartrukeko lehenengo ekintzak. Ikasle guztiak institutura etorri dira eta holandesei zuzendariak agurra egin ondoren, lehenengo inpresioak komentatu dituzte: oso pozik omen daude!

Ondoren, euskal kirola ezagutzeko aukera izan dute, gure ikastetxeko hainbat ikasleekin batera. Honekin amaitutakoan, Segurara joan dira hiri hau ezagutzeko.

Eguerdian itzuli dira euren ikasleekin elkartzeko ondoren haiekin egoteko.

 

Elkartrukea Donostian

Gure bisitari holandesak, euren bisitetako progama jarraituz, gaur Donostian egon dira. Goizean hiritik ibili dira, hiriarekin lehen kontaktu bat izateko eta ondoren, Pasaiara joan dira Albaola museoa bisitatzeko. Hemendik berriro Donostiara joan dira denbora libre apur bat izateko eta, azkenik, Haizearen Orrazia bisitatu ondoren, Beasainerako bidea hartu dute. Egun polita izan da eta benetan dastatu dute.  

Elkartrukea Bilbon

Elkartrukeko ikasleak gaur Bilbon egon dira; bertan Erriberako merkatua bisitatu ondoren, Artxandako funikularrean igo dira hiriko bista ikusteko eta denbora libre izan ondoren, Guggenheim museoa bisitatzera joan dira.  

 

 

Elkartrukea Zumaian

Elkartrukeko ikasleak Getaria-Zumaia arteko ibilbidea egin dute. Ordu pare bateko paseoa izan da eta Zumaiako flysch-a ikusteko aukera izan dute.  

18-19 Elkartrukeko amaiera

Elkartrukeko azken egunean ikasleek lan apur bat egin behar izan dute: ikasle guztiak Loinazpen aurkitu dira eta bertan, taldeka, gure ikasleak euren lagun holandesekin Euskal kulturako gaia desberdinei buruz hitz egiten egon dira, prestatu behar duten tailer bateko gaia aukeratzeko.

Ondoren, denek hartu dute gosaria elkarrekin eta holandesek hartu dute bidea etxera bueltatzeko. Apirilean ikusiko dugu elkar Holandan.

 

Gure ikasleak Holandan 2018

Holandako elkartrukea

 

Holandako elkartrukea martxan dago. Larunbatean abiatu ziren Beasainetik eta gaur eguerdian iritsi dira Groningenera. Bertan zeuden euren lagunak haien zain.

 

Eguna familiekin emango dute eta bihar lehenengo ekintza ofizialak hasiko dira.

Holandako elkartrukea

 

Gaur hasi dira elkartrukeko lehen ekintzak. Ikasle guztiak Zernike Lyceum-en elkartu dira. Bertan irakasleekin bildu dira ea dena ondo joan den ikusteko eta, ondoren, elkartrukeko inaugurazio ofizialaren ondoren, kirola egitera joan dira. Goizeko saioa bukatu ondoren eskolara joan dira berriro bazkaltzera eta arratsaldean klase informal batzuk izan dituzte holandar kulturari buruzko gauzak ezagutzeko; ekintza hauetan beste nazionalitateko ikasleekin egon dira.

Holandako elkartrukea

 

Gaurko programan hainbat bisita zegoen. Hasteko, gure ikasleek dike handia zeharkatu zuten eta, ondoren, herri tipiko batean gelditu ziren hau bisitatzeko. Hurrengo geldiunean Amsterdam izan da. Hiri honetan Rijkmuseum bisitatu zuten eta ondoren, denak elkarrekin,elkartze puntura joan dira. Ondoren ikasleek denbora libre izan dute hiria ezagutzeko edota erosketak egiteko. Hau bukatutakoan Groningenera abiatu dira.

 

Holandako elkartrukea

Harengo Lyceum-eko aste kulturalaren ekitaldiak izan ditugu today: Ikasle holandesek clase batzuk eman behar zizkieten ikasle gazteei gureikasleen laguntzak. Barietate handiko tailerrak izan ditugu: sukaldaritza, pintxok, euskal dantzak, kirola eta… Olentzero, beste gaien artean.

 

Holandako elkartrukea

 



Gaur elkartrukeko azken ekintzak izan ditugu: taldea bitan banatu dugu patinatzera joateko eta Grid museoa bisitatzeko. Eguerdian bi taldeak aldatu dira eta era horretan denek izan dute aukera ekintza guztietan parte hartzeko.

 

Gauean diskotekan egon dira eta horrekin amaitzen ziren ekintza ofizialak. Bihar eskolan gosalduko dute elkarrekin eta bueltako bideari ekingo diote.

Elkartrukea 2017-18: Holandesak Beasainen

Holandako elkartrukea

Gaur hasi da gure ohiko elkartrukea Herbeherekin.  Ikasle holandesas gure artean daude jadanik gaur eguerditik eta astean zehar hainbat bisita egingo dituzte.

Esperientzia atsegina izango delakoan gaude.

 

Elkartrukea Holanda

Holandar ikasleak institutura etorri ziren. Hasieran, aukera izan zuten euren irakasleekin komentatzeko izandako lehen inpresioak eta, ondoren, kirola egiten aritu ziren, batez ere euskal kirolak ezagutzeko.

Goiza erdian Segurara abiatu ziren, herri hau ezagutzeko eta frontoian pilotarekin jolasteko.

 

Holandako elkartrukea

Ikasle holandesak hainbat ekintza desberdina egin dute gaur. Hasteko, institutuan egon dira eta klase batetara joan dira ondore Zestoara joateko non Ekain Berri kobazuloa bisitatu duten. Ondoren, kostaldetik buelta bat eman dute eta behin bueltatu ondoren, euren lagunekin elkartu dira.

 

Elkartrukea Holanda

Holandar ikasleek egun osoa pasatu zuten Bilbon. Goizean Erriberako merkatua bisitatu zuten, Artxandara igo ziren eta Alde Zaharretik paseatzen aritu ziren.

Eguerdi aldera Guggenheim museoa bisitatu zuten, museoko hogeigarren urteurrena ospatzen zen egunean. Ondoren denbora libre izan zuten hiritik ibiltzeko Beasainera itzultzeko bidea hasi aurretik.

 

Holandako elkartrukea

Gaur gure ikasleek hainbat ekintza konpartitu dute euren lagun holandesekin. Goiza Donosti aldean hasi da, Albaola bisitatzen. Taldetan banatu behar izan direnez, batzuk aprobetxatu dute ibai aldeko bidetik buelta bat emateko.

Eguerdi aldera Donostiara joan dira eta bertan hiritik buelta bat eman dute eta ondore denbora libre izan dute Beasaingorako bidea hartu aurretik. Gaur pentsatuta zuen zerbait antolatzea denok elkarrekin.

 

Holandako elkartrukea


Elkartrukeko amaiera, momentuz, iritsi da. Goizean elkartrukean parte hartzen duten ikasle guztiak Loinazpen elkartru dira Holandara Martxoan joaten garenean Harengo Liceoak antolatzen duen Nazioarteko Astean bitartean garatu beharko dituzten proiektuak prestatzeko.

Behin lana amaitu ondoren, hamaiketakoa hartu dute elkarrekin gure lagun holandesak etxerako bidea hartu aurretik.

Martxora arte Groningen-en!

 

 

Gure ikasleak Holandan, 2017

Elkartrukea Holanda

 

Larunbat arratsaldean aurtengo elkartrukeko bidaia hasi zen. Bidaia nahiko eroso baten ondoren puntualki iritsi da gure taldea Groningenera. Bertan zeuden gure ikasleen lagunak hauen zain. Bidean jadanik galdezka aritu dira jakiteko zenbat denbora falta zen iristeko. Denak joan dira euren familiekin eta bihar Zernike institutuan Nazioarteko Asteko hasiera ofíziala izango dute.

Elkartrukea Holanda

 

Gaur Zernike ikastetxeko aste kulturalari hasiera eman zaio. Goizean ikasleak ikastetxean agertu dira euren lagunekin eta lehenengo inpresioak aldatzeko denbora izan dute. Badirudi esperientzia positiboa izaten ari del aeta pozik daudela.

 Zuzendariaren agurrarekin elkartrukea ofizialki hasi da eta ondoren ikasleek ikasgai pare bat jarraitu dituzte Holandari buruzko gauzak ikasteko. Ondoren herrira joan dira eta bertan bolera batean jolasten egon dira Groningen hiritik buelta bat eman aurretik argazki batzuk taldeka egiteko eta ondoren egungo ekintzak amaitutzat eman dituzte.

Elkartrukea Holanda

 

Gaur egun osoa bisitei dedikatua izan da. Goizean goiz abiatu dira Amsterdemera joateko eta bidean tulipanak ekoizten duten finka batean gelditu dira. Ondoren Amsterdamgo bidea hartu dute eta bertan Rijkmuseum bisitatzeko aukera izan dute. Honekin bukatu ondoren denbora libre izan dute hiritik buelta bat emateko edota erosketak egiteko. Bukatzeko, berriro elkartu dirá autobusez Groningenera itzultzeko.

Elkartrukea Holanda

 

Gaur ikasleek lan egin behar izan dute: euren lagun holandesekin klasea eman diete ikasle gazteagoei. Mota guztietako ikastaroak zeuden, hauetariko batzuk oso entretenituak.

 Batzuk lana goiz bukatu dute eta gero denbora izan dute lagunekin egoteko edo ekintza desberdinak egiteko.

Elkartrukea Holanda

 

Azken ekintzeei dedikatutako eguna izan dute gaur elkartrukeko ikasleek, Goizean Elburg herrira abiatu dira toki berezi eta eder hori ezagutzeko. Bertan taldeka banatu dira eta horrela ekintza desberdinak egin dituzte: eliza ezagutu, Chagall-en erakusketa bat ikusi eta bertan margotu, arrainako subastako toki bat bisitatu, sokako fabrikazioa ikusi eta bilaketa bat herrian zehar.

Gauen, ekintzak bukatzeko, diskotekan elkartu dira elkartruke honetako ikasle guztiak. Bihar azken eguna izango dute, gosari batekin, bueltako bidea hasi aurretik.

Holandesak Beasainen 2016

Holandako elkartrukearen hasiera

Urtero bezala, gure elkartrukeko garaia iritsi da. Holandar ikasleak gurekin daude jadanik.

Espektazio handia egon da iritsi diren arte eta egunean zehar ikusi ahal izan ditugu gure lagunekin paseatzen gure kaleetan zehar.

Egonaldi ona izan dezaten espero dugu.

Holandesak institutuan

Gaur hasi dira elkartrukeko ekintzak. Ikasle holandesak, euren irakasleekin, institutuan egon dira non zuzendariaren harrera izan duten. Ondoren joku eta dantza batzuk egin dituzte gure ikasleekin, eguna Seguran bukatzeko.

 

Holandesak Bilbon

Gure bisitariak eguna Bilbon eman dute. Bertan Erriberako Merkatua eta Guggenheim Museoa bisitatu dute. Artxandara igo dira ere bertatik hiriko panoramika bat ikusi ahal izateko.

 

Denok mendira

Gaur elkartrukean perte hartzen duten ikasle guztiak jaieguna aprobetxatu dute mendira joateko.

Olaberritik egindako ibilbidea oso atsegina izan da, euria agertu arren,

 

Eguna Donostialdean

Gaur elkartrukean parte hartzen duten ikasleek eguna elkarrekin pasatu dute. Donostialdera joan dira eta bertan, hasteko, Arditurriko meategiak bisitatu dituzte, ondoren Donostiara joateko. Hemen froga batzuk egin dituzte eta ondoren denbora libre izan dute. Arratsaldea bukatzeko Haizeen Orrazia ikustera joan dira.  

Aktibitateak eta agurra

Gaur elkartrukeko azken eguna izan dugu.

Goizean ikasle guztiak Loinazpen elkartu dira. Han Herbeheretan aurkeztu beharko dituzten tailerrak prestatu dituzte eta ondoren hamaiketakoa egin dute.

Holandesak euren herrira abiatu dira eta gure ikasleek agurtu dituzte: Apirilan elkar ikusiko dute berriro.

 

Gure ikasleak Holandan

Elkartrukea: Iritsi dira

Elkartrukean parte hartzen duten ikasleak eta irakasleak Groningenera iritsi ziren gaur eguerdian. Bidai luze baten ondoren larunbateko arratsaldean hasi zela, gaur eguerdian iritsi dira. Bidaia ona izan da eta laister gure ikasleak joan dira aurkitzen haien lagunak eta haiekin pasatu dute eguna.

 Bihar hasiko dira ekintza desberdinak institutuan.

 

Elkartrukea: Nazioarteko astearen inaugurazioa

Elkartrukeko lehenengo egunean ikasle eta irakasle guztiak institutuan elkartzen dira inpresioak aldatzeko eta sortzen diren arazoak konpontzeko. Zorionez arazo larriegirik ez da izan eta dena nahiko ondo joan da.

 Aste kulturalari hasiera ofíziala eman zaio, parte hartzen duten ikastetxeen herrietako banderak jartzen eta ikasleek klase batzuk izan dituzte Herbeheretako kulturari buruz zerbait ikasteko. Ondoren, denbora izan dute aurkeztu behar dituzten lanak prestatzeko.

 

Elkartrukea: Amsterdam

Gaur egun luzea izan dute elkartrukeko partaideek Amsterdamera joan direlako. Bidean Zansee Schans non errota tradizionalak eta herri turístico bat ikusteko aukera izan duten. Handik Amsterdamera joan dira Rijkmuseum-ekin hasteko. Ondoren denbora izan dute hirian zehar ibiltzeko hau ezagutzeko eta hainbat erosketa egiteko.

 Bidaia nahiko luzea izan da baina hiria dastatu dutelakoan gaude.

 

Elkartrukea: Laneko eguna

Gaur ospatu da nazioarteko astearen egunik garrantzitsuena. Gure ikasleak euren lagun holandesekin ikastaro praktiko bat eman behar izan dituzte. Denetik ikusi dugu: dantzak, sukaldaritza, kirola, etab. Talde bakoitzak bere ikastaroa bi aldiz eman behar izan du ikasle gazteagoei.

Egun polita izan da.

 

Elkartrukea: azken ekintzak

Gaur izan ditugu aurtengo elkartrukeko azken ekintzak. Goizean Workum herrira abiatu dira, Frisiako probintzian. Herri txiki honetan ariketa bat egin behar izan dute eta gero bidea hartu dugu, sei kilometro egin ondoren beste herri txiki batetara joateko non frisiar kirol bat praktikatzeko aukera izan dute: kanalak saltatu pertiga batekin. Oso entretenitua izan da eta gure ikasleek parte hartze aktiboa izan dute.

Gauean diskotekan egon dira agurra moduan eta bihar talde guztiek etxerako bidea hartuko dute.

 

Elkartrukeko programa 2016

Elkartrukeko programa  

Holandesak Beasainen, 2015

Elkartrukearen hasiera

Urtero bezala, aurten ere gure elkartrukea izango dugu Groningengo Zernike institutuarekin eta ikasle eta irakasle holandesak gure artean daude jadanik.

 Aurten taldea txikiagoa da baina espero dugu esperientzia beste urtetan bezain positiboa izatea.

 Jendea urduri zegoen kanpoterren zain ziren bitartean baina laister aurkitu zituzten euren lagunak eta toki askotan elkarrekin ikusteko aukera izan genuen.

 

Elkartrukea: Lazkaomendira irteera

Asteleheneko eguraldi epela lagun, mendi ibilaldi dotorea egiteko aukera izan dugu. Senpere, Oiangu, Lazkaomendi-Itxurrene eta amaiera Lazkaotik Senperera. Gure lagun holandarrei hemengo inguru aldapatsu eta mendiz inguratuek zirrara sortzen diete, leku guztiz lauetan ohituta baitaude. Eguraldia ere lagun izan genuen, euria hasterako etxean baikinen.

 

Elkartrukea: ekintza gehiago

Gure bisitariak egun hauetan gauza desberdinak egin dituzte. Asteartean Bilbora joan ziren. Bertan Artxandatik hasita Erriberako merkatura joan ziren eta euren bisita Guggenheim museoam bukatu zuen.

Asteazkenean institutora etorri dira. Han, harrera ofíciala izan ondoren, joku eta dantzetako tailerrak egin dituzte. Ondoren Segurara joan dira herri polit hau ezagutzeko.

 

Elkartrukea: Donostian paseatzen

Elkartrukeko partaideei gaur tokatu zaie Donostia bisitatzea. Egun honetan gure ikasleek baimena zuten euren lagunekin joateko eta horrela egin dute.

Eguraldi lagun izan dutenez aukera paregabea izan dute Urgull mendira igotzeko eta bertatik Donostiako bista zoragarriaz gozatzeko. Ondoren Alde Zaharrean zehar argazki batzuk atera behar izan dute denbora libre izan aurretik.

Arratsaldeko lehenengo orduan talde txiki batek Aquarium-a bisitatu du.

 

Elkartrukearen amaiera

 

Astea oso azkar joan da eta konturatu aurretik gure lagun holandesak etxera itzuli behar zuten.

Goizean lan egiteko ordua izan dugu: elkartrukean parte hartzen duten ikasle guztiak, bai hemengoak baita holandesak ere aritu dira Apirilian Holandan aurkeztuko dituzten lanak prestatuz.

Ondoren hamaiketakoa hartu dute eta laster abiatu dira martxa hasteko.

Apirilean Groningenen ikusiko dugu elkar!

Groningen 2015

Elkartrukea: Groningen

Gure elkartrukea berriro martxan dago eta orain guri tokatzen zitzaigun Groningenera bidaiatzea.

Autobuseko ordu luzeen ondoren iritsi da gure taldea eta bertan aurkitu dituzte bere lagun holandesak haien zain. Bakoitza joan da bere familiarekin eguna pasatzera eta bihar programari hasiera emango zaio Zernike ikastetxean.

 

Elkartrukea: hasiera ofiziala

Gaur izan da Zernike ikastetxeko aste kulturalaren hasiera ofiziala. Elkartrukean parte hartzen duten ikasle eta irakasle guztiak bertan elkartu dira: Poloniarrak, Italiarrak, Frantsesak, Eslobakiarrak, Alemanak, Hungariarrak eta baita Bartzelona eta Logroñokoak gure ikasleekin batera.

Irakasleekin elkartu ondoren euren egoera komentatzeko zuzendariaren agurra izan da eta banderak altxatu dira. Ondoren ikasleak euren lagun holandesekin elkartu dira proiektuetan lan egiteko eta amaitzeko audiobisual bat izan dute. Ondoren denbora izan dute lagunekin Erregearen eguna ospatzeko.

 

Elkartrukea: Amsterdam

Elkartrukeko programarekin jarraituz, gaur Amsterdameko bisita eguna izan da. Bidean gure taldea dike handian gelditu da ingenieritzako lan bikain hau ezagutzeko eta gero Amsterdameraino jarraitu dute non Rijkmuseum ikusi dute eta ondoren denbora izan dute hiria ezagutzeko eta erosketak egiteko.  

Elkartrukea: Seminarioak eta agurra

Gaur elkartrukeko egun handia izan da, aste kulturaleko maratoiaren eguna eta hor egon dira gure ikasleak euren lagun holandesekin lanean. Aurtengo inpresioa pobre xamarra izan da eta gure ikasleen partaidetza again mugatuagoa beste urteetan baino.

Irakasleek gauen aukera izan dute agurra emateko azken hamar urteetan elkartrukea antolatu duen Hidzer de Vries-i, gu berarekin hasi ginen proiektu honetan eta orain gauzak lasaiago hartzeko momentua iritsi zaio: agur Hidzer eta mila esker gurekin kontatzeagatik!

 

Elkartrukea: Giethoorn

Gaur aurtengo elkartrukeko azken txangoa egin dugu Giethoorn herrira. Toki zoragarria da eta txalupak abiatu dira baina ekaitza bat hasi da eta egoera nahiko konplikatu da, batez ere denak bustiak eta hotzez bukatu dugulako. Pasatu denean bidea jarraitu dugu kanal zoragarrietan zehar baina talde batzuk berriro jasan behar izan dituzte eguraldi txarraren eragina. Azkenik, oinez, herria dastatzeko aukera izan dugu.

 Bihar eskolan gosaldu ondoren bidean jarriko gara eguerdi aldera. Etxeetan larunbateko lehen orduan egotea espero dugu.

 

Elkartrukeko Bilera

Eguna: Martxoaren 25ean, Asteazkena

Ordua: 18:00etan

Tokia: Txindoki Egoitzako Areto Nagusia

Programa

PPT aurkezpena

Elkartrukearen amaiera

Gaur gure zonaldeko elkartrukeko azken ekintzak ospatu dira. Goizean partehartzaile guaztian Loinazpen elkartu dira Holandan apirilean aurkeztuko dituzten mintegietan lan egiteko. Ondoren hamaiketakoa hartu dute denok elkarrekin eta Apirilean Groningenen ikusi arte agurtu ditugu.

 

 

Elkartrukea Donostian

Gaur elkartrukean parte hartzen duten ikasle guztiak Donostian Egon ziren. Eguraldia ez zuen lagundu eta horregatik hiriko bisita espero genuena baino motzagoa izan zen. Askok erosketak egiteko aprobetxatu zuten, beste batzuk Aquarium bisitatzera joan ziren eta, bukatzeko, holandesak Haizearen Orrazian egon ziren non olatuekin primeran pasatu zuten.

 

Elkartrukeko holandesak Urbian

Gaur elkartrukeko holandesei mendira joatea tokatzen zitzaien. Eguraldiarekin kezkatuak egon arren goizean eguraldi lagun izango zutela ematen zuen. Zoritxarrez ez da horrela izan eta eskursioa pentsatzen zutena baino lehen bukatu da.

 

Holandesak Bilbon

Ohitura izaten den bezala, gure artean dauden ikasle holandesak gaur Bilbora joan dira. Helburua Guggenheim museoa bisitatzea zen eta hiria apur bat ezagutu.

 

 

Ikasle holandesak institutuan

Gaur eman diegu hasiera elkartrukeko ekintzei eta ikasle holandesak institutora etorri dira. Bertan zuzendariaren agurraren ondoren Euskal joku batzuk ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izan dute. Goiza osatzeko Segura bisitatzera joan dira.

 

Ikasle holandesak iritsi dira

 

Ikasle holandesak gure artean daude jadanik. Eguerdi aldera iritsi diren eta hor ziren euren familiak haien zain. Aste hau oso entretenitua izan dadilela elkartrukean parte hartzen duten guztiontzat espero dugu.

Elkartrukearen hasiera

Igande honetan elkartrukeko ikasle eta irasle holandesak etorriko dira.

    Programa

    Aurkezpena

 

Elkartrukeko agurra

 

Oso azkar pasatu den ia astebete baten ondoren, ostiralean elkartrukearekin lotutako azken ekintzak izan ditugu: lan apur bat egitea tokatu zaitu Maiatzeko tailerrak prestatzeko, baina denbora izan dugu ere taldeko argazkia egiteko eta hamaiketakoa elkarrekin hartzeko. Ondoren agurrak, malkoak eta agur esateak inplikatzen duen guztia. Maiatzean ikusi arte!

Elkartrukea: Irteera Donostiara

Elkartrukeko partaideak, euren bisitetako planarekin jarraituz, gaur Donostian egon dira. Eguraldi lagun izan dutenez, Urgullera igo dira eta bertatik bista ikaragarriaz gozatu dute. Ondoren denbora libre izan dute erosketak egiteko. Batzuk Aquarium bisitatzera joan dira arratsaldean.

 

Bueltako bidea hartu baino lehen Haizeen Orrazian gelditu dira non argazki dibertigarriak hartu dituzte haizeari esker. Ondoren Beasainera itzuli dira euren lagunekin azken ospakizunak egiteko biharko ekintzen aurretik.

 

Elkartrukea: eguna Urbian

Ikasle holandesak aukera izan zuten mendi egun bat gozatzeko. Goizean Arantzatzura abiatu ziren autobusez handik, ondoren, Urbiara igotzeko. Egun hau berezia izaten da ikasle hauentzat mendiak gehienontzat gauza nahiko berria izaten direlako. Eguna normaltasunez pasatu zen eta bakarrik lesio txikiren bat egon zen.

 

Elkartrukea: Irteera Bilbora

Elkartrukeko ikasleek gaur eguna Bilbon eman dute. Goizean institutora etorri diran euren lagunekin, ondoren autobusa hartu eta Bilbora joan dira.

 Han berritu berria dagoen Erriberako merkatua eta Guggenheim museoa ikusi dute.

 Bihar ibilialdi bat mendian izango dute, espero dugu eguraldi lagun izatea.

 

 

Elkartrukea: lehenengo ekintzak.

 

Ikasle holandesak institutura etorri ziren goizean euren lagunekin. Behin institutuan elkartu ziren taldeka komentatzeko nolakoa izan zen lehenengo eguneko esperientzia. Ondoren zuzendariak harrera egin zien.

 

 

Goizean zehar gure bisitariek ekintza desberdinak egin zituzten, horien artean Idiazabalgo Gazta Museoa bisitatu eta ondoren Segurako hiribildua non ibilbide bat egin zuten eraikuntza nagusiak ikusten elizan bukatzeko.

 Eguerdian institutura itzuli ziren euren lagunekin elkartzeko eta eguneko beste partea haiekin emateko.

 

 

 

Elkartrukea martxan dago

Gaur goizean, espero genuen orduan, gurekin elkartrukean arituko diren ikasle holandesak iritsi dira.

 Nerbioak nabaritzen ziren eta urte bat gehiago jendetza bildu da Beasaingo tren geltoki aurrean. Komunikazio berriak lagungarriak izan dira eta denek erraztasunez identifikatu dituzte euren lagunak.

 Eguna familiekin eman dute eta bihar institututik agertuko dira harrera ofiziala emateko eta lehenengo bisitekin hasteko.

 

Elkartrukea: Informazioa

Urriaren 9an egindako bileran banatutako programa eta aurkeztutako Power Point-a hemen ikus dezakezue.

 

Holandesak Igandean iritsiko dira, eguerdi aldera, Beasaingo tren geltokira. Telefono zerrenda banatzen ari gara, mesedez, ziurtatu denek kopia bat etxera eramaten duzuela.