Albisteak

Gure ikasleak Valdagnon 2019

Italiako elkartrukeko hasiera

Italiako elkartrukea martxan dago. Gaur, 1500 km inguruko bidai baten ondoren gure ikasleak euren lagunekin elkartu ziren. Bihar hasiko dira bisitekin eta oso ondo pasatuko dutelakoan gaude.

 

Elkartrukea Venecian

Italian dago en gure ikasle taldea gaur Venecian egon dira, bisita ko programaría hasieran ematen.

Bisita gidatua egin dute eta denbora izan dute hiría ezagutzeko. Egun zoragarria izan dute.

   

Elkartrukea Veronan

Italiako elkartrukearen barruan, gaur Veronako bisita iritsi da. Bisita gidatua egin dute, lehen autobusez eta ondoren oinez, hiri honetako ondare aberatsa ezagutzeko.  

Elartrukea: familia eguna

Elkartrukeko ikasleak atzo gauean denok elkarrekin ibili ziren eta gaur eguna familietan eman dute. Gauean denok elkartu dira etxe batean elkarrein afaltzeko, elkartrukeko azken ekintza bat bezala.  

18-19 Elkartrukea: amaiera Vicenzan

Elkartrukea amaitzeko gure ikasleak Vicenza bisitatu dute. Eguerdirako Valdagnora itzuli eta arratsaldeko lehen orduan bueltako bidaiari ekingo diote.  

Ikasle italiarrak Beasainen

Elkartrukeak Donostian

Gaur Italiako eta Poloniako elkartrukeko partaideak Donostian izan dira. Gure ikasleak ere euren kanpoko lagunekin parte hartu dute bisitan. Hasteko, Haizearen Orrazira joan dira eta paseo eder baten ondoren, alde zaharrera joan dira. Ondoren, denbora izan dute ekintza desberdinak elkarrekin egiteko.

Bitartean, Frantziako bisitariak Bilbora joan dira.

   

Bisitariak Bilbon

Elkartrukeko programa barruan, gure bisitariei Bilbo bisitatzea tokatu zaie. Alde Zaharretik ibili dira, Guggenheim inguruak ikusi eta, azkenik, Arte Ederretako Museoa bisitatzeko aukera izan dute.  

18-19 Agurren ordua

Denbora oso azkar pasatzen da eta gure bisitarien denbora gure artean bere amaierara iristen ari da.

Atzo Frantsesak izan ziren lehenak alde egiten eta gaur poloniarren ordua iritsi da. Momentu hunkigarriak bizi izan gara eta adiskidetasuneko loturak egin direla ikusteko aukera izan dugu.

Bihar italiarrak izango dira utziko gaituztenak.

Espero dugu hurrengo urteetako esperientziak hauek bezain positiboak izatea.

 

Gure ikasleak Valdagnon 2018

Italiako elkartrukea

 

Italiako elkartrukea martxan dago. Gure taldea atzo arratsaldean abiatu zen eta gaur eguerdi aldera iritsi dira. Bertan zeuden gute italiar lagunak gure zain. Ikasle guztiak haiekin joan dira baina arratsalderako gauzak elkarrekin egiteko geratu dira eta Valdagnotik ibili dira.

Bihar eskolara joango dira eta herria eta honen inguruak ezagutzera joango dira.

Italiako elkartrukea

 

Italiako elkartrukeko hasiera ofiziala gaur izan da. Ikasleak euren lagunekin ikastetxera joan dira eta bertan zuzendariaren eta kulturako zinegotziaren agurra izan dute. Ondoren, zerbait hastu ondoren, ikasle italiarrak klasera joan dira eta gure ikasleei aurkezpen txiki bat egin dieta zonaldeari buruz. Ondoren, Valdagno herritik vuelta bat ematera joan dira.

Eguerdian eskolara itzuli dira eta vuelta bat eman dute hau ezagutzeko. Ondoren, gure ikasle eta euren lagun italiarrak Recoaro Termera joan dira. Herri honetan bazkaldu dute sukaldaritzako eskola bateko jatetxean. Bazkaldu ondoren toki desberdinetara joan dira lagunekin arratsaldea pasatzeko.

Italiako elkartrukea

 

Italian dagoen gure expedizioa gaur Veronan egon da. Han hiriko bisita egin dute bertako gida batekin, hasieran autobusez eta gero oinez. Julietaren etxean egon dira eta baita Veronako Arenan.

Hau bukatutakoan, denbora libre izan dute hiria esploratzen jarraitzeko eta erosketak egiteko.

Italiako elkartrukea

   

Gaur elkartruke honetako egun garrentzitsuenetariko bat izan dugu Veneciako bisitarekin. Egun luze honetan ikasleek aukera izan dute hiria bisitatzeko, baina ez bakarrik turistek egiten duten circuito tradizionala jarraituz, beste zonaldeak bisitatu dituztelako ere.

Erosketak egiteko denbora izan dute, gondolan ibiltzeko eta argazki pilo bat atera. Benetan egun polita, dastatu dutela.

Italiako elkartrukea

 

Italiako elkartrukea bere amanera iristen ari da. Gaur izan da bisitetako azken eguna. Gure taldea goizean joan da Vicenzara eta hiri hau ezagutzeko aukera izan dute. Bazkaldu ondoren, autobusa hartu eta Valdagnora joan dira euren lagunekin azken orduak pasatzeko.

 

Arratsalde erdian autobusan sartu dira bueltako bidea hasteko. Agurra gogorra izan da baina ziur gaude etorkizunean harremanetan jarraituko dutela.

Ikasle italiarrak Beasainen 2018

Italiako Elkartrukea

Italiako Valdagnoko Hizkuntzetako Lizeoarekin egiten ari garen elkartrukea hasi da. Italiarrak iritsi dira eta gure familiekin daude jadanik. Espero dugu ikasle, irakasle eta baita familiek ere disfruta dezatela esperientzia honekin.  

Italiako Elkartrukea

Elkartrukeko lehenengo ekintzak hasi dira gaur. Gure bisitariak Zumaiara joan dira flyschi ikustera eta herri honetatik buelta bat emateko. Oso interesgarria izan da eta pozik itzuli dira.

Badirudi gauza pilo bat egiten ari direla eta oso pozik aurkitzen direla gure artean.

 

Italiako Elkartrukea

Elkartrukeko programarekin jarraituz, gure bisitari italiarrak gaur Donostian egon dira. Hasieran eguraldi lagun ez dute izan baina eguna aurrera joan den neurrian, gauzak aldatu dira eta egun zoragarri batekin aurkitu dira.

Haizearen Orrazian egon dira olatuak ikusten eta Kontxa osoa zeharkatu ondoren Alde Zaharretik buelta bat egin dute. Ondoren, denbora libre izan dute erosketak egiteko eta, amaitutakoan, trena hartu dute euren lagunen bila joateko.

 

Italiako Elkartrukea

Elkartrukeko ikasle italiarrak aukera izan dute Ordiziako merkatua ikusteko eta bertan aprobetxatu dute haingat erosketak egiteko. Ondoren, oinez abiatu dira Igartzara non bertako eraikinen bisita egin dute.  

Italiako Elkartrukea

Elkartrukeko ikasleak gaur Bilbora joan dira gure Artearen Historiako ikasleekin batera. Guggenheim eta Arte Ederretako museoak bisitatu dituzte. Denbora izan dute ere hainbat erosketa egin ahal izateko. Ondo aprobetxatutako eguna izan da.  

Italiako Elkartrukea

Gaur izan da elkartrukeko ekintzetako azken eguna. Ikasle guztiek konpartitu dituzte gaurko ekintzak. Goizean, institutuan egon dira euskal kirolak egiten eta institututik buelta bat eman ondoren italiarrak ezagutu ahal izateko, Oiangura abiatu dira.

Eguerdi aldera Loinazperako bidea hartu dute, bertan denok elkarrekin bazkaldu dutelako. Arratsaldea libre izan dute eta bihar eguerdi aldera gure bisitariak bueltako bideari ekingo diote.