Aurkezpena
BEASAIN BHI Beasainen kokatuta dagoen institutu publikoa da. Bi egoitza ditu:
o Loinazpe eraikina
o Txindoki eraikina
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), Batxilergoak eta Gela Egonkorra eskaintzen ditu. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Beasain eta Beasain aldeko ikasleria biltzen da bertan. Institutuak duen ikasle kopurua handia izaki, eskaintza zabala egiteko aukera dugu. Ohiko taldeez gain, curriculum aniztasuneko taldeak, norbanakoari egokitutako curriculumak, ikasle etorri berriei hizkuntzetan errefortzua,…
Batxilergoetan, berriz, modalitate guztiak eskaintzen ditu: Zientziak eta Teknologia Batxilergoa, Giza eta Gizarte Zientziak Batxilergoa eta Arteak Batxilergoa. Era berean, Zientziak eta Teknologia Batxilergoan eta Giza eta Gizarte Zientzietan hainbat jakintzagai ingelesez egiteko aukera dago.
Ikastetxearen ezaugarriak
BEASAIN BHI Alkartasuna BHI, Loinazpe BHI eta Txindoki-Alkartasuna BHI bat egitetik sortutako bigarren hezkuntzako
ikastetxe publikoa da. Bertan, honako irakaskuntzak ematen dira: DBH, modalitate guztietako Batxilergoak eta
Zereginen Ikaskuntzarako Gela (ZIG) .
BEASAIN BHIk ezaugarri hauek ditu: plurala da, elebiduna, demokratikoa, berritzailea, euskal gizartearen beharrak
ase nahi ditu, inguru sozial eta kulturalean sustraiturik dago, parte hartzailea da, desberdintasunak orekatzen d
itu eta aniztasuna zaintzen du.
Goierrin sustraitutako institutu publikoa eta euskalduna izanik, gure helburua jatorri, kultura, gaitasun, izaera eta
sentsibilitate ezberdineko ikasleei heziketa osoa eskaintzea da, gizartearen behar eta eskariei aurre egiteko pertsona
gaituak, autonomoak, kritikoak eta konprometituak prestatuko dituena, bertan nahiz mundu zabalean parte hartzeko
gai izan daitezen.
Institutuak eredu izan nahi du ondoko arloetan:
· Ikasleen heziketa osoan
· Eskola komunitatea osatzen dugun partaideen arteko harremanetan eta parte hartzean
· Emaitza akademikoetan
· Etengabeko hobekuntzan
· Iraunkortasunerako hezkuntzan
· Teknologia berrien erabileran
· Proiektu eleanitzetan
Institutuak bertako partaide izan diren eta diren guztien artean eragin atsegina izan nahi du.
Bere proiektuen artean, besteak beste, honako hauek ditu eskuartean: Kalitatea Hezkuntzan, Euskararen
Normalkuntza-Plana, Elkarbizitza-Plana, Orientazio-Plana, HIPI, Curriculum Anitzeko Programa, Hezkuntza
Berariaz Indartzeko Proiektua, IKT ikastetxea, Agenda 21 eta Ingurumen Proiektua, Autonomia-plana, Batxilergo
Eleanitza, Hezkuntza zientifikoa,…
BEASAIN BHIk , ikastetxeko elkarbizitzaren oinarri gisa, bere eskubideak arduraz bete eta gainerakoen eskubideak
errespetatuko dituela agintzen du. Horretarako Elkarbizitza-aldarrikapena dokumentua eskola-komunitate osoak
landu eta kontsentsuatua izango du.
Estamentu desberdinen esku hartzea Eskola Kontseiluaren bidez bideratzen da. Beste honako hauek ere esku
hartze-organoak dira: gurasoen biltzarra, irakasleen klaustroa, ordezkarien bilera...
IKASLE KOPURUAK
BEASAIN BHI 1199 ikasle |
|
| |||||||||
| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K |
DBH 1 208 | 22 | 23 | 23 | 24 | 23 | 24 | 23 | 23 | 23 |
|
|
DBH 2 245 | 22 | 23 | 22 | 22 | 23 | 23 | 21 | 22 | 23 | 21 | 23 |
GELA EGONKORRA | 5 | ||||||||||
DBH 3 205 | 25 | 25 | 24 | 24 | 23 | 25 | 25 | 25 | 9 |
|
|
DBH 4 188 | 22 | 23 | 23 | 21 | 22 | 21 | 22 | 21 | 13 |
|
|
BATX 1 206 | 30 | 30 | 30 | 28 | 29 | 30 | 29 |
|
|
|
|
BATX 2 142 | 26 | 30 | 31 | 28 | 27 |
|
|
|
|
|