ECO-Citizen
Gure mundua suntsitzen ari gara gehiegi erabiltzeagatik. Kontzientziazioa zabaltzen ez badugu gai honen inguruan eta saiatzen ez bagara zerbait konpontzen, gure etorkizuna negatiboa izan daiteke. Hau ikusirik, ingurumena babesteko politikak oinarrizkoak izan daitezke gure eragina ingurumenean murrizteko. Hau da gure proiektu honetako helburu nagusienetariko bat. |
Beste elementu garrantzitsua gure proiektuan gure ikasleak heztea da baina ez bakarrik politika sostengarrietan baizik eta baita jarrera toleranteak izaten beste jendea eta kulturetako duten ikuspegia zabaltzeko. Honetan atzerriko hizkuntzen erabilera garrantzi handikoa da komunikatzeko. Beste eskolekin izandako harremanetatik estrategia desberdinak ikas ditzakegu arlo hauetan lan egiteko eta etorkizunean erabilgarriak izan daitezken materialak ekoiztuko ditugu. Era honetan bakarrik lortuko dugu eco-hiritarren belaunaldi bat sortzea.