Herriko diagnostikoa 20-21

Basoa 2020 - 2021

Orain arte ezaguna genuen Eskolako Agenda 21 programa Eskolako Agenda 2030ean bihurtu da. Agenda berri hau, Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan oinarritzen da. Helburu hauek 2015eko irailaren 25ean onartu zituzten NBE osatzen duten 193 herrialdek, nagusiki mundu mailan pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko. Eta hauen harira, hemendik aurrera, ikastetxetan egingo dugun lanketa helburu hauetan oinarrituko da. Aurtengoan, GJHekin hasteko, 15. helburua izan dugu abiapuntua: LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZIA. Oso helburu zabala denez, zehazki, BASOEN inguruan aritu gara.

 

BASOAK ERNALTZEN PROIEKTUA

Basoak ernatzen izeneko proiektuan  parte hartu dugu , Gipuzkoako beste 50 ikastetxe baino gehiagorekin batera. Ezkurrak bildu eta metodo zientifikoa erabiliz,naturan eman ohi diren egoera aldakorrak aztertzeko aukera izan dugu. 

 

 

HERRIKO DIAGNOSTIKOA-BASOAK

GARAPEN IRAUNKORRETAKO 15. HELBURUA -LEHORREKO EKOSISTEMAK-BASOAK

Garapen Iraunkorrerako Helburuen lanketarekin jarraitzen dute Eskola Agenda 2030aren. 15. helburua den lehorreko ekosistemak izango da 2021-2022 ikasturteko aztergaia. Udalerriaren azpiegitura berdea eta inguruko basoak aztertu  dira.

Udalerriko basoen diagnostikoa egin dute, lehorreko ekosistemen egoera hobetzeko aukerak aztertu eta irtenbideak proposatuz

 

Ondorioak:

DBHn

 - Denboran zehar (azken 50 urtetan) baso gehiago izanik ere, biodibertsitatea ez da proportzio berean hazi.

 - Basoen ustiaketa intentsiboak; ekosistemen suntsipena… era askotako kalteak sortarazten ditu. 

 - Euskal Herriko baso natural eta landaketen arteko portzentaia adierazgarria da. Basoen kudeaketa jasangarriago baten beharra daukagu.

 - Landatutako espezieak ingurumenean duen eragina ezagutzea garrantzitsua da. 

  

BATXILLERGOAN

Basoen garrantzia ukaezina da: izaki bizidun askoren habitata da, CO2a xurgatzen dutenez, klima aldaketari aurre egiten diote; O2 askatzen dute, atmosfera garbitzen dute, lurzorua mantentzen dute, baliabideak (elikagaiak, egurra...) eskaintzen digute, ur isurketa erregulatuz uholdeak saihesten dituzte, paisaia edertzen dute, gustukoak ditugu…

 - Landatutako zuhaitz gehienak kanpoak dira, izurrite gehiago dituzte, biodibertsitate txikiagoa dute, ustiatzerakoan lurzorua galtzen da…

- Bertako baso gutxi geratzen dira Beasainen; batez ere hariztiak. Beraz, beharrezkoa da bertako basoak egoera onean mantentzea eta gehiago landatzea. 

     

Konpromisoak:

• Baso landaketak murriztu eta baso naturalen aldeko jarrera sustatuz. 

• Basoa  babestu kontsumo arduratsu baten bidez

• Basoak errespetatu, ez bota zaborrarik….

• Paper kontsumoa jaitsi eta paper birziklatua erabili

• Zuhaitzak ez mozten.

• Zaborra/hondakinak ez botatzen.

• Basoa zaintzen.

• Suteak ekiditen. 

• Aurkitzen dugun plastikoa jasotzen

• Ehiza ez egitea, biodibertsitatea mantentzeko. 

• Papera gutxiago erabili eta birziklatutako papera erabili.

• Azterketak online egitea (papera erabili gab    

 

 

Proposamenak:

Ibaiak eta inguruko basoa babestea.  

Igartzako parkearen berrikikuntzan urezko parkean horrenbeste diru ez gastatzea; ur kontsumoa sahiestu behar da eta gainera, duela urte batzuk hilerriko parkean antzeko proiektua egin zen eta ez zuen arrakastarik izan. Horren ordez, adibidez, lur sailak erostea eta bertan  zuhaitz espezie autoktonoak landatzea. 

Zuhaitz espezie autoktonoak landatzea eta zaintzea herriko sailetan.

Isunak kontaminatzen duenari

Babestutako parkeak sortzea

Bertako zuhaitzak landatzea

Tabako dendak ixtea

 

UDAL AUDIENTZIA 2020-21

Maiatzaren 4ean Udal audientzia ospatu da udaletxean. Bertan, ikastetxe ezberdinetako ikasleek herriko diagnostikoan ateratako konpromiso eta proposamenak azaldu dituzte. Ondoren, alkateak eta zinegotzi batek, ikasleek, egindako proposamenei erantzun diete.

Basoa ernatzen proiektuarekin, ikastetxeko egoera ikusi dugu eta aztertu ditugu zein diren arazoak eta alternatibak. Herriko egoera ere aztertu dugu, herriko diagnostikoa eginez. Herriko diagnostikoa gauzatzeko COVID19 egoera honek utzi dizkigun irteerak egin ditugu herrian zehar, udalerriko eta eskualdeko datuak eta informazio ezberdinak ere aztertu ditugu.

Egindako proposamenak eta udalak emandako erantzunak ondoko dokumentuan dituzue.

 

Energia eta klima aldaketa: herriko diagnostikoa 18-19 / 19-20

Energia eta Klima aldaketa ikuspegi desberdinetatik landu da ziklo desberdinetan. Horretarako, galdetegi desberdinak sortu dira:

DBH 1. Zikloan (1 eta 2 mailan) Energia eta ELIKAGAIA arteko erlazioa aztertu nahi izan da. Horretarako, galdetegi bat prestatu da. Egunerokotasunean kontsumitzen ditugun elikagaien jatorrien inguruan hausnartzea eta bertakoak identifikatzeko gakoak nahiz erosteko aukerak ezagutzea izan da helburua. Bide batez, elikagaien garraioa eta hauek eragiten dituen C02 isurpenak kontutan hartzea ere lortu nahi izan da.

Ondorioak:

·         Orokorrean, jendeak ez ditu elikagai jasangarriak eta garaikoak kontsumitzen,garestiagoa delako eta supermerkatu handietara joatea errazagoa delako. Horretaz gain, supermerkatuan urtean zehar denetarik aurkitzen dugu. Hala ere, elikadura jasangarria kontsumitu beharko genuke, kalitatezkoa eta osasungarriagoa delako.

·         Elikagaiak erosteko garaian prezioari ematen diogu lehentasuna, eta ez hauen jatorriari.

 

Konpromisoak:

·         Eraikuntza publikoetan (udaletxean, kiroldegian, liburutegian, eskolan …) energia ondo erabiliko dugu kontsumoa gutxitzen laguntzeko.

·         Udalean, lantegietan … dagoen energia kontsumoaren inguruan informazio

gehiago eskatuko dugu eta energia gutxiago kontsumitzen eta energia berriztagarrien inguruan hausnarketa sakonagoa egingo dugu.

·         Baratzean lagundu eta elikagai jasangarri gehiago erosiko ditugu, horretarako denda txikietan gehiago erosten eta ahal denean feriara joaten saiatuko gara.

 

 

 

DBH 2. Zikloan (DBH3-4) eta Batxilergoan (1-2 maila), herritar ikuspegitik bidegorria, udal eraikinak, argiteria, garraio publikoa … gaineko iritziak jaso dira, bai positiboak bai hobetu beharrekoak ikusten dituztenak.

Ondorioak:

·         Herri guztietan Eskualdeko energia planean jasotzen diren murrizteko hainbat neurri hartzen direla ikusi dugu, baina neurri hauek ez direla nahikoak ere konturatu gara.

·         Gure inguruko herrietako CO2 isurketa nagusiak garraiotik eta industriatik datoz.

·         Garraio publikoa ugaria da baina puntualtasuna hobetu behar da, bestela trenaren eta autobusaren artek o koordinazioa galdu egiten da.

·         Bidegorria herri osoan zehar hedatuta dago eta bere egoera orokorrean ona da baina bizikletak uzteko leku gutxi daude, eta leku horiek ez dira seguruak.

 

Proposamenak:

·         Estazioko eta Dolareako parkean argiteria hobetzea LED argiekin

·         Kaleko eta eraikin publikoetako argiztapena gutxitzea. Adibidez:

a. Eraikin publikoetan argi naturala gehiago erabiliz.

b. Gabonetako apaingarrien gehiegikeria gutxitzea.

c. Igartza multzoko iluminazioa egunero ez piztea alferrik.

·         Eraikuntza publikoetako energiaren inguruko planari buruzko txostentxo bat egitea, gure adinera egokituta.

·         Energia berriztagarriak bultzatzea: eguzki panel gehiago jarri eta kaleko argiterian eguzki plakak jartzea.

·         Autobusen puntualtasuna hobetu eta zenbait puntuetan zein ordutan datorren adierazi. Garraio publikoa gauetan eta asteburuetan zabaldu.

·         Beasain BHI-raino bidegorria egin eta bizikletak uzteko aparkalekuak, ahal bada estaliak, jarri.

 

LURZORUA. HERRIKO DIAGNOSTIKOA 16-17 /17-18

Galdetegi baten bidez eta informazio iturri desberdinez (web orriak, Geoeuskadi bisorea, Eustat, Udalplan…) Beasain herriko zoruaren erabilerako analisia egin dugu. Kontutan izan ditugu hainbat aspektu: urbanizatutako edo ez urbanizatutako zorua eta azken honen erabilera, landaretza mota, baso ustiapena eta honen ondorioak, nekazaritza eta abeltzantzako ondorioak, babestutako zoruaren existentzia eta kutsadura.

   

 

Bildutako informazioa kontutan harturik, ondorioak atera ditugu eta konpromezu batzuk idatzi ditugu zorua egoera egokian mantentzeko.

Hauek dira egindako ondorioak, konpromezuak eta proposamenak Udal diagnostikotik ateratakoak.

Hauek dira, bestalde, alkateari aurkeztutako proposamenak eta erantzunak.  

 

   

Herriko diagnostikoa 15-16

ELIKADURA JASANGARRIA HERRIKO DIAGNOSTIKOA

 

Gaiarekin zerikusia duten alderdi batzuk landu ditugu.

Horretarako:

DBH 1,2n ZAKARRONTZIKO JANARIA aztertu dugu. Astebetean, taula bat erabiliz eta gurasoen laguntzaz, etxeko zakarrontzira zer  jaki botatzen ditugun apuntatu ditugu.Gero, gelan, tutoretzan, bateratu eta honen inguruko hausnarketa egin dugu galdera batzuen bidez. Bukaeran, ondorio batzuk atera eta konpromiso eta proposamenak adostu ditugu gela bakoitzean. Ingurumen batzordera eraman eta han aukeratu ditugu egokienak edo garrantzitsuenak. Prozedura hau erabili dugu ziklo guztietan.

 

DBH3an, Biologiako orduan, erleei buruzko artikulua irakurri eta galdera batzuen bidez izaki txiki hauek izaten  ari diren zailtasunen berri izan dugu.Irakasleak ere erleen gaineko hainbat kontu esan dizkigu, bera ere erlezain ibili baitzen duela urte batzuk.

DBH4en berriz, 1. Batxilergoko ikasleek erleen eta hazien inguruko aurkezpenak egin dituzte DBH4ko geletan .Ondoren, bideo batzuk ikusi eta taldeka ondorio , konpromiso eta proposamenak atera ditugu.

 

BATXILERGOAN, 1. Kurtsoko Kultura Zientifikoan Erleak eta Haziak aztertu ditugu eta aurkezpen batzuk prestatu, lehenik gelakideei eta gero 4. DBHkoei aurkezteko. Gaiari buruzko informazioa lortzeko artikuluak irakurri, bideoak ikusi eta Goimenera eta Hazien Sarea elkartera jo dugu. Gainera, ikastetxeko irakasle batek hitzaldia eman zigun erleen inguruan. Berak sagarrak polinizatzeko erlategiak dauzka eta gauza asko kontatu zizkigun animali hauen garrantzia azpimarratuz.

Beste askoren artean hauek dira ezagutu ditugun datu batzuk:

Datu interesgarri batzuk:

Erleak

·         Beasainen 11 erlezain daude (57 erlauntza) eta Goierrin 160 erlezain.

·         Beasainen 2015. urtean Liztor Asiarraren 25 habi kendu dira eta Goierrin 116 habi.

     

Haziak errekuperatzeko hazien sarea eta hazien bankuak tresna egokiak dira. Euskal herrian dauden hazien bankuak Gasteizen, Berangon eta Beizaman daude. Hazien sarea berriz bertako nekazari batzuk osatzen dute, nekazaritza ekologikoan aritzen direnak.

 Lanketa honetatik ondorioak, konpromisoak eta proposamenak atera eta EA21eko Udal Forora eraman ditugu beste ikastetxeekin adostu eta Udalari proposatzeko.

Hauek dira,Herriko Diagnostikoan, guk ateratako ondorio, konpromiso eta proposamenak:

 

Hauek, berriz, Udal foroan azaldutako proposamenak eta alkateak emandako erantzunak

 

Argazkiak

HERRIKO DIAGNOSTIKOA 14-15

Kurtsoan zehar elikadura jasangarriaren inguruan egindako ekintzetan, sentsibilizazioan eta ikastetxeko diagnostikoan, landutako gaiarekin jarraituz Beasaingo herria elikadura jasangarriari dagokionez  zein mailatan dagoen aztertu dugu. Horretarako, Herriko diagnostikoa egin dugu.

 

DBH 1,2 eta 3n ikastetxeko diagnostikoan betetako inkestarekin lotu eta han azaldutako hainbat kontzeptu eta emaitza sakondu ditugu. Ondoren galdera batzuen bidez herriko egoerarekin lotzeko.

DBH4 eta 1. Batxilerren galdetegi baten bidez Beasaingo herrian, jasangarritasunaren bidean nola gauden hausnartu dugu.Bertan hainbat alderdi aztertu ditugu:

1-      Denda txikiak ala handiak, non egiten ditugu erosketak.

2-      Nolako eta nongo elikagaiak erosten ditugun.

3-      Ferira joaten al garen.

4-      Etiketak

5-      Etxean baratzerik ba al dugun

 

Batxilerren, gaian gehiago sakontzeko, taldeka honen inguruko lan batzuk egin ditugu eta gero gelakideei azaldu. Hauek dira landu ditugun gaiak:

 

1-Elikadura jasangarria.

2-Elikagai motak: ekologikoak, tokiko izendapenekoak, eusko labela..e.a.

3-Kontsumo taldeak.

4-Elikadura burujabetza.

 

Gaiarekin erlazionatutako bideo batzuk ere ikusi ditugu: “bide berriak” dokumentala eta “alimentando al mundo” bideo laburra adibidez.

 

Azterketa horretatik ondorioak atera eta konpromisoak eta proposamenak adostu ditugu Udal forora eramateko. Eskolarteko foroan beste ikastetxekoekin bateratu eta udalekoei aurkezteko.

Hauek dira azterketa egiteko erabilitako galdetegiak: Loinazpen eta Txindokin.

 

Hauek berriz ondorioak, konpromisoak eta proposamenak.

Herri diagnostikoa 2013-2014

Herriko diagnostikoa

Galdetegi eta hainbat datu erabiliz, hondakinen inguruan hausnarketa egin dugu. Hurrengo alderdiak aztertu ditugu:

·        Zer den zaborra

·        Noiz eta zergatik  hasi zen sortzen

·        Zer egin daitekeen zaborrarekin

 

Gainera, Beasaingo hondakinen datuak behatuz, azkeneko urteetan izan duten bilakaera aztertu dugu. Zenbat hondakin sortzen dugu, zenbat biltzen dugun gaika eta inguruko beste herrietako datuekin ere konparatu ditugu.

 

Bestalde, Beasainen hondakinak kudeatzeko dagoen sistema nola hobetu daitekeen ere aztertu dugu. Zer ekintza egin daitezkeen hondakinak murriztu, berrerabili edo birziklatzeko.Horrela, energia asko aurreztuko genukeelako.

Honetaz aparte maila ezberdinetan hainbat ekintza edo jarduera burutu ditugu:

 1.zikloan.1.DBHn gelan uraren gaia lantzen dugu eta gainera  Arriarana egindako  irteeran uraren potabilizazioaren berri izan dugu.

 2.DBHn Energiaren gaia landu dugu, energia berriztagarriak eta hauen abantailak ingurumenerako. Gainera,  Sasietako zabortegia bisitatu dugu eta zenbat zabor eta zaborrarekin zer egiten den jakin  dugu. Gainera, zabortegia oso beteta dagoela ikusi dugu  eta kaioen arazoaren berri ere izan dugu.

 2. zikloan. 3. DBHkoak, hondakinen gaia oso sakon landu dugu, hondakinak birziklatzearen onurak, kudeaketa sistema ezberdinak.  Gaikaoko araztegia bisitatu dugu eta konturatu gara zenbat hondakin sortzen dugun, ikuztura joaten bada ere.

4.DBHn, kitto hondakinak tailerrean parte hartu genuen Azaroan. Bertan, hondakinak energia kontsumo handia suposatzen dutela jakin genuen eta ondorioz hauek murriztea zer garrantzitsua den, adibidez, erosketak egiterakoan.


Batxilerren. 1. Batxilergoan energiaren gaia sakonago aztertu dugu. Alde batetik energia lortzeko erabiltzen ditugun energia iturriak ingurumenean sortzen dituzten arazoak ezagutuz. Hori ekiditeko erabili daitezkeen beste energia iturri batzuk, berriztagarriak, aztertu ditugu.

 2. Batxilergoan Sasietakoek emandako  hitzaldia. Sasieta mankomunitatearen historia eta bilakaeraren berri izan dugu. Hondakinak kudeatzeko sistema ezberdinak, konpostajea adibidez. Hondakinak murriztearen eta birziklatzearen onurak eta horretarako aholkuak.Hitzaldia egokia iruditu zaigu. Izan ere, gaia pil-pilean dagoen honetan ikastetxeko partaideak kontzientziatzea eta hiritar arduratsuak izatea garrantzitsua baita.

 Azterketa horretatik ondorioak atera eta konpromisoak eta proposamenak adostu ditugu.

 Hauek dira azterketa egiteko erabili dugun galdetegia eta hauek berriz, ondorioak, konpromiso eta proposamenak.

Herriko diagnostikoa 2012-2013

Beasaingo herriak, energiari dagokionez,zer egoera duen aztertu dugu. Horretarako hainbat material edo tresna erabili ditugu: galdetegiak, interneten aurkitutako hainbat informazio eta herritarren jokabide eta iritziak ezagutzeko   inkesta.

 

Lanketa horien bidez energiarekin erlazionaturiko hainbat alderdi jorratu ditugu:

·        Beasaingo udaleko eraikinetan eta argiterian dagoen energia kontsumoa.

·        Ikasleek, udaleko eraikuntzetan energiarekiko dituzten ohiturak.

·        Herritarrek beraien etxeetan energiarekiko dituzten ohiturak.

·        Energia aurreztearekiko jendeak duen ezagutza maila.

·        Beasainen eta inguruetan energia berriztagarrien inplantazio maila.

·        Energia nola iristen den gure etxeetara….

 

Azterketa horretatik ondorioak atera eta konpromisoak eta proposamenak adostu ditugu.

 Hauek dira azterketa egiteko erabili ditugun galdetegiak: Loinazpe, Txindoki DBH4 eta  Batxilerra.

Hauek berriz, ondorioak, konpromiso eta proposamenak.Loinazpe, Txindoki

 

 

Herriko diagnostikoa 2011-2012

Aurten berriro ere, bioaniztasuna gaiaren inguruan hainbat ekintza burutu ditugu eta horietatik ateratako ondorioetatik, konpromiso batzuk hartu eta proposamen batzuk egin dizkiogu udalari. Horien bateratzea eskolarteko foroan,  Beasaingo beste ikastetxetako ikasleekin egin genuen , apirilaren  24an eta maiatzaren 8an Udal audientzian azalduko dizkiote, alkateari eta haren bidez udalari.

 

Biodibertsitatearen gaiari dagozkien hainbat proposamenek udalerrietako mugak gainditzen dituztela eta, Beasain, Lazkao eta Ordiziako batxilergoko ikasleek eskualde mailako azterketa egin dugu eta hemendik ateratako konpromiso eta proposamenak Goierriko Eskualdeko Garapen Agentziako ordezkariei aurkeztu dizkiegu maiatzaren 3an.

 

Ekintzak eta aktibitateak:

 

 

  · Ekintzak eta proposamenak

           - DBH

           - Batxilergoa

 · Aurreko urteko ekintzak

 · Argazkiak