BEASAIN BHI Beasainen kokatuta dagoen institutu publikoa da. Bi egoitza ditu:

o    Loinazpe egoitza

o    Txindoki egoitza

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), Batxilergoak eta Zereginen Ikaskuntzarako Gela (ZIG) eskaintzen ditu.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Beasain eta Beasain aldeko ikasleria biltzen da bertan. Institutuak duen ikasle kopurua

handia izaki, eskaintza zabala egiteko aukera dugu. Ohiko taldeez gain, curriculum aniztasuneko taldeak, norbanakoari

egokitutako curriculumak, ikasle etorri berriei hizkuntzetan errefortzua,…

Batxilergoetan, berriz, modalitate guztiak eskaintzen ditu: Zientziak eta Teknologia Batxilergoa, Giza eta Gizarte Zientziak

Batxilergoa eta Arteak Batxilergoa.

Era berean, Zientziak eta Teknologia Batxilergoan eta Giza eta Gizarte Zientzietan hainbat jakintzagai ingelesez egiteko

aukera dago.