Hizkuntza Normalkuntza
Gure hizkuntzaren erabilera soziala ahalik eta gehien hedatu nahi da, hizkuntza "normala" lortu nahi da. Euskara institutuaren harreman guztietarako komunikazio tresna nagusia izan dadin nahi dugu. Bereziki lantzen ari garen atalak ondokoak dira:
· Irakaskuntza-ikaskuntza saioak
· Saio osagarriak: irteerak, kirola, web orria, Intranet-a,...
· Ikastetxeko dokumentuak: dokumentu nagusiak IHP, ICP, AJA, Urteko Plana, Urteko Memoria; aktak, inprimakiak,...
· Errotulazioa. Paisaia linguistikoa.
· Material eta baliabide ezberdinak.
· Ikastetxeko estamentu ezberdinen artean euskararen ezagutza-erabilera sustatu.
Proiektu hau institutuaren hizkuntzen trataeraren barne kokatzen da. Institutuaren proiektu estrategikoaren ataletako batek, 3.ak, honela dio: “Institutuan ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren tresna nagusia euskara izango da, gizarte harremanetan euskararen berreskurapena bultzatuko dugu. Euskara eta gaztelaniaren ezagutza eta gaitasuna bermatu behar dira, eragozpen eta ezintasun bereziak dituztenentzat plan bereziak prestatuz. Era berean, ikasle eleanitza sustatuko dugu, atzerriko hizkuntzetan gure ikasleak treba daitezen. Hizkuntzen trataera bateratua landuko da”.