Ikasketa aholkuak

 

IKASLEARI URTEA ONDO JOAN DAKION

1. Ikasleak interesa eta ahalegina azaldu behar du:

                a.Ikastetxean burutzen dituen lan-saioetan.

    b.Etxerako agindutako lanetan: ikasleak,  mailaren arabera,  egunero ordubetez edo bi orduz aritu behar du:

                        .Egun batetik bestera egin beharreko ariketak  egin.

·Epe luzeagorako agintzen diren lanak burutu (liburuen irakurketa eta lanketa, gai bati buruzko lan monografikoak...)

                         ·Gelan lantzen diren koadernoak osatu eta eguneratu.

                         ·Gelan landu dena errepasatu.

                         ·Kontrolak eta azterketak prestatu.

2.  Agendaren garrantziaz ohartu. Aurretik aipatutako eginbeharrak  ordenatzeko eta planifikatzeko ezinbesteko tresna izango du.

3. Ikastetxeko Barne Araudia errespetatu.