JANGELAKO ARAU OROKORRAK - -Jangelara garaiz, lasai, era ordenatuan, bultza egin gabe eta behar den bezala sartu.
- -Jangelako kide guztiak errespetuz tratatu (irakasle, ikasle, zerbitzari ...)
- -Zuzenean, batera eta bestera ibili gabe, bakoitza dagokion lekura joan eta bertan, eserita, bazkaltzeko prest jarri.
- -Egunero, bazkaltzeko dagoenetik, gutxieneko kantitatea jan, salbuespenak salbuespen.
- -Jangelatik inongo janaririk ez atera.
- -Jangelan ez ospatu urtebetetzerik.
- -Mahai bakoitzean arduradun bat izango denez, bera izango da otordu garaian altxatzeko baimena izango duen bakarra.
- -Jangelako ate aurrean egongo den irakasleak adierazi arte, inor ez mugitu bere lekutik.
- -Jangelatik atera aurretik aulkiak mahai gainean jarri, bestelakorik adierazten ez bada, behintzat.
- -Bazkaldu ondoren, lanean aritu nahi denean zaintzako irakaslearekin, horretarako irekita dagoen gelara, joan daiteke. Ezin da eskaileretan eta pasilloetan ibili. Horretarako, bazkaltzera jaitsi aurretik hartu beharko da ondoren beharko den materiala (liburuak, koadernoak ...).
- -Beheko solairuko komunak erabili.
- -Jangela zerbitzua erabili behar ez denetan tutoreari edo idazkariari jakinarazi.
- -Normalean jangela zerbitzua erabili ez arren beharra suertatuz gero tutoreari edo idazkariari jakinarazi.
|