Ikastetxeko diagnostikoa

Ikastetxeko diagnostikoa 18-19

Galdetegi baten bitartez, lehenik eta behin, ikastetxean energia kontsumitzen duten jarduerak izendatzea eskatu zaie. Ondoren, ikastetxeko 2017ko iraila – 2018ko ekaina bitarteko energia kontsumo datuak eman zaizkie gure argiteri eta berogailuen kontsumoa ezagutu dezaten. Hainbat iradokizun ere egin zaizkie elektrizitatea edo gasa bezalako energiak alferrik gasta ez ditzagun: ordenagailuan lanean ari ez garen bitartean deskonektatzea; gelako azken saioan ordenagailua, proiektorea, etengailua eta argiak itzaltzea; gelatan bero badago berogailua itzaltzea eta ez leihoak irekitzea; ur txorrotak alferrik ez erabiltzea, eskolarako bidea oinez, bizikletaz egitea ….

 

Ikastetxeko diagnostikoa 16-17 / 17-18

IKASTETXEKO DIAGNOSTIKOA LOINAZPE

Lehenik, eskolako ingurua erakusten zuten urte ezberdinetako 4 ortofoto (2015, 2001, 1983 eta 1956) erakutsiko zaizkie lurzoruak jasan duen aldaketa ikusteko asmoz. Tutoretza saioan klasekide guztiek lurzoruak pairatu dituen aldaketa horien inguruko hausnarketa egin behar zuten; zertarako erabiltzen zen hasieran batean eta nola joan den erabilera hori aldatzen.

Ondoren jolastokira atera eta bertako zorura mugaturiko jarduera egin zuten, bertan jolastokia 5 zatitan banatu zen eta klasean 5 talde egiteko esan zitzaien. Talde bakoitzak jolastokiko plano baten laguntzarekin egokitu zitzaien zatiaren azalera kalkulatu behar zuen neurketa ezberdinak eginez. Hau eginda, egokitutako zatiak zuen zoru mota (porlana, baldosak, belarra...) eta duen erabilera apuntatu behar zuten planoan.

Berriz ere ikasgelara bueltatuta, aurkitutakoaz hitz egin behar zuten: egoera, kontserbazioa, erabilpena (zertarako, zenbat jendek erabiltzen duen…) eta ondorioak laburtuta jaso. Baita hobetzeko proposamenak ere. Guzti hau ondorengo galderen bitartez lantzea iradoki zitzaien:

Aztertu zoru mota bakoitza egokia al den duen erabilerarako?

Ikastetxeko zoruaren zenbateko portzentajea dago berezko egoeran, lurzoru bezala (porlanik edo asfaltorik gabe)?

Ikastetxeko  zoru  guztitik zenbatekoa da atsedena hartzeko? Jolasteko? Paseatzeko? Beste erabileraren baterako?

Ikastetxeko lurzoruan ba al da zaborrik? Non, zergatik?

Azkenik, bilera berri bat antolatu zen klase bakoitzeko arduradunekin jaso zuten informazioa eta egin zituzten proposamenak aztertze aldera. Denbora arazoak eta jarduerak zuen zailtasuna zela medio ez zen informazio gehiegi jaso eta proposamenak ere urriak izan ziren. Hau dela eta, hurrengo bilera baterako proposamen horiek landuagoak ekartzea eskatu zitzaien, batez ere patioan egoten den zabor kopuru handiari buruzkoa.

 

IKASTETXEKO DIAGNOSTIKOA TXINDOKI

DBH4an aurrerago egingo dugu, ekosistemen gaia ematerakoan lotura gehiago duelako.

BATXILERGOAN

Institutuko lurzoruaren egoera aztertu dugu.

Horretarako:

-Ortofoto batzuen bidez institutua eraikita dagoen lurzorua,  urteetan zehar, nola aldatu den ikusi dugu.


 -Bertako lurzorua gune batzuetan banatu eta hauetan eragiten duten faktoreak (harri mota, topografia, landaredia, higadura, kutsadura…) aztertu ditugu banan banan.


Geoeuskadi bisorea erabili dugu eta kanpora ere irten gara.


Azkenik lurzoruaren egoeraren ondorioak atera eta balorazio bat egin dugu lurzoru horren egoera mantentzeko edo eta hobetzeko proposamenak eginez.

Diagnostikoa egiteko erabili ditugun  tresnak: Loinazpekoa, Txindokikoa .

Diagnostikotik ateratako ondorioak eta proposamenak taula honetan laburtu ditugu: TAULA

 

Ikastetxeko diagnostikoa 15-16

DBHko 1.mailakoek  “Ondo gosaltzearen garrantzia” aztertu dute. Gosari eta hamaiketako osasuntsuaren inguruko lanketa egin eta puntu hauek aztertu dituzte:

·         Ikasleek gosaltzen al dute?

·         Zer gosaltzen dute?Ondo gosaltzen al dute?

·         Badakite zer den gosaria orekatua eta osasungarria?

Beste mailatakoek DBH eta Batxilerrean  “Loinazpeko sukaldea eta jangela” aztertu ditugu. Horretarako:

 DBHko 2. mailako ikasleak galdetegi bat prestatu dute eta sukaldeko arduradunari galdera batzuk egin dizkiote.Hauxe da horretarako erabilitako galdetegia edo tresna.

Bestalde, ikasleek ere beste galdetegi bat bete dute Driven. Hurrengo puntu hauen inguruan jangelaren gaineko beraien iritziak eman dituzte.

 

·         Dieta orekatua al da?

·         Sasoian sasoiko produktuak kontsumitzen dira eta herrian ekoitzitakoak?

·         Bazkaltzeko arauak kontuan hartzen dira?

·         Zarata maila nolakoa da?

·         Jantokian sortzen diren hondakinak gaika biltzen dira?

 

DBH 3 eta 4 eta Batxilerren berriz,menu osasungarri eta jasangarriaren inguruko lanketa  egin dute. Horretarako “zein menu da hobea” tresna erabili dugu, IHITZA tik hartutakoa.

 

Hauek dira atera ditugun ondorioak

Jangelako dieta orekatua dela talde guztietako elikagaiak daudelako.

Sukaldea eta jangelaren  jasangarritasun maila 7.5-8 koa izango litzateke ondoko puntu guztiak kontutan hartuz:

-Ez da janari asko sobratzen, neurrian prestatzen delako eta ikasleei dena jatearen garrantzia azpimarratzen zaielako.Ikasleek platerekoa jaten dutela ere zaintzen da.

-Janaria bertan prestatzen dira.

-Saltsa eta horrelakoak ere bertan prestatzen dira, maionesa ezik. Hau legeak hala agintzen duelako prestatuta erosten da.

-Hornitzaileak bertakoak eta gertukoak dira, harategia,arraindegia.

-Yogurtak Kaiku dira, Euskal Herrian ekoizten dira eta bertako esnearekin.

-Ez da paperezko serbiletarik edota erabili eta botatzen diren beste ontzirik.

-Lehengaiak kantitate handitan erosten dira eta bildukin gutxi.

-Zarata handixamarra egoten da.

 

Diagnostikoaren  ondorioak aztertu  eta hobetzeko neurriak proposatu dituzte. Gaia iazkoa bera  zenez proposamenak ere antzekoak izan dira nahiz  eta bakarren bat berria ere ba den. Hemen duzue ekintza plana.

IKASTETXEKO DIAGNOSTIKOA 14-15

ELIKADURA JASANGARRIA

 

INKESTA

Aurtengo gaia Elikadura jasangarria denez,  Ikastetxeko diagnostikoan bertako  partaideen elikadura kontsumo ohiturak ezagutu eta hauen inguruko hausnarketa egitea pentsatu dugu. Ondoren emaitzak bildu eta zertan hobetu dezakegun ikusteko.

 

Hori egiteko bi inkesta  prestatu ditugu bat ikasleentzat eta bestea irakasle, langile ez irakasle eta gurasoentzat. Inkestak on line egin behar dira eta ikasleek klasean bete dute. Besteei inikaren bidez bidali diegu betetzeko .

Inkesta honetan aspektu hauek aztertu ditugu:

·         Elikagaiak erosterakoan ingurumen irizpideak, bidezko merkataritza, jatorri hurbilekoak izatea,sasoikoak izatea eta abarri lehentasunik ematen al zaion.

·         Jaten dugunak kezkatzen al gaituen.

·         Etxeetan industrialki prestatutako jakiak erabiltzen ditugun.

·         Etxeetan janaririk botatzen al den.

·         Ikasleek gosaririk eta hamaiketakorik egiten  al duten eta zer jaten duten.

·         Ikasleek hamaiketakoarekin hondakinik sortzen al duten eta zenbat.

 

Ikasleen inkesta 650 ikaslek bete dute. Hemen duzue ikasleen  inkestaren emaitzak ikusteko linka

 

Beste saio batean ikasleekin inkesta honetan ateratako emaitzak aztertu eta zenbait alderdiren inguruan sakondu dugu. Horien artean, gosaria eta hamaiketakoaren garrantziaz aritu gara. Elikadura ohituren hausnarketa egin dute.

Ikasleek inkestaren ondorioak atera eta hobetzeko neurriak proposatu dituzte. Hori guztia ekintza planean jaso dugu eta hemen duzue ekintza plana

 

 Ikastetxeko partaide helduei pasatutako inkesta 100 pertsonek bete dute. Hemen duzue inkestaren emaitzak ikusteko linka

 

 

Ikastetxeko diagnostikoa 13-14

IKASTETXEKO HONDAKINEN DIAGNOSTIKOA.

Aurtengo gaia “Energia eta hiri hondakinak” da  eta energiaren diagnostioa iaz egin genuenez aurten ikastetxeko hondakinen kudeaketaren  hausnarketa egin dugu. 

Taula eta galdetegi baten bidez ondoko alderdi hauek izan ditugu kontutan:

·        Ikastetxean zer hondakin sortzen ditugun.

·        Hondakinak nola bereizten diren eta zer egiten den horiekin.

·        Hondakin ontzien kopurua eta  kokapena egokia den.

·        Materialak bererabiltzen diren.

·        Murrizketa neurririk badagoen

·        Ikasle eta irakasleen hondakinekiko ohiturak

 

Hauxe da azterketa hori egiteko erabilitako tresna

 

Behaketa eta galdetegia bete  ondoren balorazioa egiteko eskatu eta ondorioak atera ditugu,  konpromisoak eta proposamenak adostuz. Hauekin ekintza plana osatu dugu hauek aurrera eramateko.

 

Galdetegian ohituren inguruko inkesta ere bete dute eta hortik ateratako emaitzak grafiko batzuetan laburtu ditugu.

Ikastetxeko diagnostikoa 12-13

Galdetegi baten bidez ikastetxean kontsumitzen den energiari buruzko hausnarketa egin dugu eta baita kontsumo hori nola kudeatzen den ere.Hauexek dira galdetegi horretan behatzen ditugun puntuak: 

  •  Zer  energia mota kontsumitzen ditugun eta zertan. Zenbat argi, elektrizitate eta gasoleoa, kotsumitzen dugun pertsonako.
  • Argiaren faktura aztertu.
  • Zenbat CO2 produzitzen dugun.
  •  Plaka solarrak zenbat energia produzitzen duten.
  • Argiztapenaren azterketa eta honen erabilera
  • Ordenagailuen erabilpena, etengailuak.
  •  Berogailuaren erabilera eta kontsumoak.
  • Ur beroaren erabilpena, dutxetan.
  • Eskolarako bidean kontsumitzen dugun energia.
 

Behaketa eta galdetegia erantzun ondoren balorazioa egiteko eskatu, eta ondorioak atera ditugu. Ondoren, hobetzeko proposamenak eta konpromisoak adostu.

Lan hau, geletan, tutoretzarako orduan burutu da DBHn, eta MGZko orduetan Batxilerrean.

 

Hauxe da diagnostikoa egiteko erabili ditugun galdetegiak: galdetegia Loinazpe eta galdetegia Txindoki.

 

Hauxek dira  diagnostiko horretatik ateratako ondorio, proposamen eta konpromisoak: Loinazpekoa eta Txindokikoa.

 
     
 

Ikastetxeko Bioaniztasunaren diagnostikoa

  Ikastetxeko bioaniztasuna ezagutzeko 1. batxilerreko ikasleekin jarduera batzuk burutu ditugu eta horien bidez iazko diagnostikoan finkatutako proposamen eta konpromisoen jarraipena egingo da.

 

 Iaz ikastetxeko zuhaitz esanguratsuenak identifikatu eta argazki  batean kokatu genituen. Aurten argazki horretatik abiatuta eta zuhaitzen  irudien  laguntzaz horiek ezagutzeko joku moduko bat asmatu dugu, “zuhaitzaren bila” hain zuzen.

 Gainera, galdera batzuen bidez, ikasleek ikastetxeko bioaniztasuna ezagutu dute.

 Irteeraren osagarri, ikasleek identifikatutako zuhaitz  horiei eta bertako animaliei buruzko informazioa aurkitu eta  bildu ondoren lan bat osatuko dute.

IKASTETXEKO BIOANIZTASUNAREN DIAGNOSTIKOA 2010-11.

 
Ikastetxeko biodibertsitatea aztertu dugu.
 
Horretarako, ikastetxeko berdeguneak behatu ditugu eta bertan dauden bizidunen espezie mota eta kopuruak taula batean jaso, berdegune horietan dauden habitat ezberdinak ere kontutan hartuz.  
 
Kontutan izan, askotan nahiz eta lehenengo begiratuan ez ikusi, gure ikastetxeko horma zuhaitz, zelai eta txokoetan bizidun asko daudela, intsektuak, liken, goroldio..e.a
 
Bestalde, paseoa ematerakoan garrantzizkoa izan da baita ere animalien soinuak entzutea, landareak usaintzea eta hitz batetan, naturaz gozatzea.
 
Azkenik galdera batzuen bidez, ikasleek ikastetxeko bioaniztasuna baloratu eta hobetzeko proposamenak egin dituzte.
 
Diagnostikotik ateratako ondorioak eta proposamenak laburtu eta ekintza plana martxan jarri da.