Heldutasun ereduko hirugarren maila
IKT Ikastetxe Eredua Proiektua:
Proiektu honen bidez, ikastetxeen gaitasun teknologikoa bermatu nahi izan da eta hiru atal ezberdin ditu:
1.- Irakas-prozesuak: irakasleen irakas-jarduerari lotutako prozesuak dira, bai ikasgelan ematen direnak, bai ikasgelatik kanpokoak.
2.- Administrazio prozesuak: ikastetxean era sistematiko eta zentralizatuan gauzatzen diren prozesuen multzoa, irakasleen irakas-jarduerarekin erlazio zuzenik ez duena.
3.- Informazio eta komunikazio prozesua: ikatetxearen eta hezkuntza-komnitatearen arteko komunikaziarekin zerikusia duten prozesuak dira.
Eredua hiru mailatan egituratuta dago, eta pixkanaka gora egiten du ikastetxeko prozesuen digitalizatze-mailak, baita irakasleen inplikazioak ere, IKT-en erabilerari erreparatuta:
1.-Oinarrizko maila: trebatzea eta erabiltzea. (LORTUTA DAUKAGU)
2.-Maila ertaina: ikasgela digitalizatzea.(LORTUTA DAUKAGU)
3.-Maila aurreratua: ikasgela eta ikastetxea birtualizatzea.(LORTUTA DAUKAGU)
Maila aurreratua: ikasgela eta ikastetxea birtualizatzea. IKTak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuaren zati dira, era naturalean. Ikastetxeak, bere proiektuan eta dagokion autonomiaren barruan, aurreikusiko du irakasle guztiek eremu guztietan erabiliko dituztela IKTak, eta baliabide telematikoak gero eta gehiago erabiliko direla, ikastetxean emandako espazioaren kontzeptua eta ikasgaiei dagokien denbora birtualki zabal dadin.
Erabiliko ditugun euskarri digitalak hauek izango lirateke:
- eINIKA : irakasle kuadernoa, barne eta kanpo komunikazioa, ikasleen jarraipena... kudeatzeko.
- MOODLE : ikasgai guztietan ikastaro bat osatuta daukagu eta berau erabiltzen eta osatzen jarraituko dugu.
- Google Apps: ikasle, irakasle eta famili guztiek helbide elektronikoa sortuta dugu.