20-21 ATAUNGO JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETA
Ataungo Jentil Baratza Elkarteak antolatutako ipuin mitologikoen inguruko VI. Ipuin lehiaketan saritutakoak hauexek izan dira:
![]() | 1. saria: NAIA BARANDIARAN 2. saria: EKHI GOIBURU eta ARATZ GALPARSORO 3. saria: ELAIA ALBERDI |
20-21 POSTALA
![]() |
Arangoiti Zaharren Egoitzarako prestatutako gabon kontzertua
![]() | ||
Bideoa ikusteko klikatu hemen |
GABONETAKO Postal Lehiaketa
Urtero bezala, aurten ere Loinazpe ikastetxean Gabonak zoriontzeko postal lehiaketa antolatu dugu eta abenduaren 16an sari banaketa egin dugu.
Bertan DBH 1. eta 2. mailako ikasle guztiek parte hartu dezakete. Sarituak aukeratzeko, gabonetako gaiarekin zerikusia izatea, euskal kulturarekin lotura izatea, irudimena eta originaltasuna izan dira kontuan.
Hona aurtengo sarituak:
DBH 1.mailakoa: Irati Mendizabal (1.G)
DBH 2.mailakoa: Sandra Prybutko (2.G)
![]() |
ZORIONAK !!!
XXX.BEASAIN IDAZLEHIAKETAKO IRABAZLEAK
Aurtengo sari-emate ekitaldia, COVID-19ak eraginda, irailaren 26an izan zen. Hauexek izan dira irabazleak:
NOA BARANDIARAN NIKOLAS CONTRERAS JUNE AIESTARAN IZARO ARRONDO NAIA AIESTARAN MAITE ARANCEGUI NAHIA MUJIKA JON KORTABERRIA |
BEJONDEIZUELA!!!!
EUSKARAREN EGUNEKO TXAPELKETA KULTURALA
IRABAZLEAK:
DBH 1: ENEKO LIZARDI
DBH 2: UNAX HURTADO
DBH 3: ALAIN PEREZ
DBH 4: ALBA GONZALEZ
ZORIONAK!!!!!
EUSKARAREN EGUNA eta EUSKARALDIA 2020
Gaur, abenduak 3, EUSKARAREN EGUNA eta bihar EUSKARALDIAREN amaiera izanik, BEASAIN BHIko ikasleek TXAPELKETA KULTURALEAN parte hartuko dute. Erantzunak emateko epea, abenduaren 4an, ostiralean, gaueko 12:00etan amaituko da. Irabazleen berri, abenduaren 9an emango da.
Horrez gain, aurten lehenengo aldiz, DBH 3 eta 4ko ikasleek EUSKARA BATZORDEAN parte hartu dute, Batxilergoko ikasleekin batera. Ikasle hauek honako ekintza hauek antolatu dituzte:
EUSKARALDIA (DBH 3 eta 4)
Geletan landu.
Norbanako konpromisoak hartu euskararen erabilera areagotzeko.
EUSKARAREN EGUNA (DBH 3 eta 4)
Euskararen kutxa bete.
EUSKARALDIA -BATXILERGOA
Adinez nagusiak izanik, adostasunez, gelako ARIGUNEA osatu dute edo, norbanako gisa, nahi izan dutenek Euskaraldian parte hartu dute.
EUSKARAREN EGUNA - BATXILERGOA
EUSKARAREN ALDEKO HITZALDIA.
Euskararen aldeko KARTELAK egin eta jarri.
Euskararen kutxa bete.
MUSIKA MINTEGIAK ABENDUAREN 4AN EUSKARALDIARI AMAIERA EMATEKO PRESTATU DITUEN EKINTZAK
Goizean goiz (07:40), eguna alaitzeko trikitia eta panderoa jo.
WEB orrialdean, Batxilergoko 1. mailako ikasleek prestatutako.
dantza” grabazioa web orrialdean zintzilikatuko da.
DBH4ko ikasleek QR kodearen bidez ikusteko kantaren bideoa sortu eta kodea gela guztietan jarri. Grabazioa web orrialdean zintzilikatuko da.
Streaming bidez Batxilergoko 2.mailako ikasleek 3.saioan (10.15ean) ikastetxeko ikasle guztiei zuzeneko kontzertua eskaini.
AZAROAK 25: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
2019/2020 R. Mª AZKUE LITERATUR SARIAK
COVID-19 dela eta, atzerapen handiz irailaren 18an, ostiralean, izan zen sari banaketa Bilboko Euskaltzaindiaren egoitza nagusian. Bertan gure hiru ikaslek jaso zuten saria: Jare Sanzok, Idoia Zabalok eta Jon Kortaberriak.
ZORIONAK !!!!
MUSIKA: BATXILERGO 1GO MAILA
Bizi dugun egoera honetan ikasleak modu batean elkarrekin egoteko aukera izatea nahi genuen. Horretarako musika oso aproposa da. Hementxe egindako proiektua: bakoitzak bere etxetik grabatu dute eta teknologiei esker denak batu ditugu. Zuzeneko kontzertuak ezin direnez egin, hau entzutea GONBIDATZEN zaituztegu!!!
GOZATU!!!!
![]() |
XXX. BEASAIN IDAZLEHIAKETAKO SARIDUNAK
AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA
![]() | ETXETIK URDINDU MUNDUA |
ZUMAIAKO FLYSCH-EAN BATXI 1-EKO IKASLEAK
ZUMAIKO FLYSCH-A IKUSTERA IRTEERA, 1. Batxilergokoak.
Martxoaren 9an 1. Batxilergoko Biologia-Geologiako ikasleekin irteera egin genuen Zumaiako fllysch-a ikusi eta marea arteko zabalgunearen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzera.
Bertako harrien historia ezagutu eta dinosauroak desagerrarazi zituen meteoritoren hautsak utzitako geruza ikusi genuen.
Bestalde, itsasbehera zegoenean izan ginenez, marea arteko zabalgune handia agerian zegoen. Horri esker, plataformako bizidun asko ikusi eta identifikatzeko aukera izan genuen, hala nola, itsas izarrak, aktiniak, anemonak, karramarroak, izkirak, ofiurak…
Irteera oso interesgarria izan zen eta ikasleen jakin mina pizteko eta ikasgelan ikasitakoa barneratzeko balio izan zuen.
MARTXOAK 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Batxilergoa 2. mailako ikasleen podcastak irratietan
2. Batxilergoko IRUDIetaSOINUA irakasgaian ikasleek hainbat programa grabatu dituzte irratirako "PODCAST" formatuan:
Segura irratian honako egunotan emitituko dituzte: Egunero 13:30etan
- Martxoak 9 => "Agirin Berdintasuna..."
- Martxoak 16 => "Bidaiatzea"
- Martxoak 23 => "Dekosocial"
- Martxoak 30 => "Haur Esplotazioa..."
- Apirilak 6 => "Kannabisa Munduan"
- Apirilak 20 => "Atez Atez"
Ataun irratian atxikituta dagon dokumentuan dago egitaraua(Zuzeneko emisioa HEMEN sakatuz entzuteko aukera dago):
ARGIGRAPHIA
DBH2ko zenbait ikaslek JoxeMari Telleriak antolatutako ARGIGRAPHIA ekimenean parte hartu dute.
Zumarragako ospitalera bisita
Urtarrilaren 17 eta 21ean 1. Batxilergoko Anatomiako ikasleak Zumarragako ospitalera joan ginen. Han, Anatomia Patologiko sailan, gaixotasunen diagnostikoak burutzeko laborategiko teknika ezberdinak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen, baita organoak identifikatzekoa ere . Oso interesgarria izan zen, ikasleak gustora aritu ziren eta beraien inguruko etorkizunaz galderak ere egin zituzten.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!
![]() |
19-20 ATAUNGO JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETAN IKASLE SARITUAK
Urtero bezala, aurten ere Ataungo Jentilen Baratza Elkarteak ipuin mitologikoen inguruko V. ipuin lehiaketa antolatu du eta abenduaren 20an sari banaketa egin da. Bertan gure ikastetxeko DBH 1eko bi ikaslek eta DBH 2ko ikasle batek lortu dituzte sariak:
DBH1eko NAROA SUKIA eta OIER LANDA
DBH2ko LEIRE BARANDIARAN
Zorionak hiruroi eta jarraitu horrelaxe idazten!
![]() |
ABENDUAREN 20ko IRTEERAK
19/20 Plaiaundiko parke ekologikora
Irteera Plaiaundiko parke ekologikora
Abenduaren 17, 18 eta 19an 4DBHko Biologia-Geologiako ikasle eta irakasleek irteera egin dugu Irungo Plaiaundiko parke ekologikora. Bertan aukera izan dugu hezeguneko ekosistema ezagutzeko eta hegaztiak behatzeko.
GABONAK 2019
19/20 ZURIÑE HIDALGO - HITZALDIA
LANBIDEAK ETA EUSKARA
Abenduaren 19an, Hesian taldeko abeslaria, irakaslea eta telebista-aurkezle euskalduna den Zuriñe Hidalgok hitzaldia eskaini zien DBH4ko ikasleei. Giro atseginean eman zuen bere ibilbidearen berri euskaldun eta emakume ikuspegitik.
GABONETAKO Postal Lehiaketa
Urtero bezala, aurten ere Loinazpen Gabonak zoriontzeko postal lehiaketa antolatu dugu eta abenduaren 13an sari banaketa egin genuen. Bertan DBH 1. eta 2. mailako ikasle guztiek parte hartzeko aukera izan dute. Sarituak aukeratzeko, gabonetako gaiarekin zerikusia izatea, euskal kulturarekin lotura izatea, irudimena eta originaltasuna izan dira kontuan.
Hona aurtengo sarituak:
DBH 1.mailakoa: Ibai Alos (1.B) DBH 2.mailakoa: Luisa Mª Dzidzak (2.E) | ||
ZORIONAK !!! | POSTAL GUZTIAK IKUSI |
JANGELAKO TXOKO BERRIA
Ana, artista!!!! Mila-mila esker!!!!!
![]() |
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
EUSKARAREN EGUNEKO LEHIAKETAKO SARIDUNAK
DBH1: Zugatz Uzkudun DBH2: Nikolas Contreras DBH3: Malen Otaegi DBH4: Ibai Agirre
|
19/20 ELIKAGAIEN BILKETA ERRALDOIA
AZAROAK 22-24.ELIKAGAIEN BILKETA ERRALDOIA
"Elikagaien Bilketa Erraldoian parte hartu zuten gure ikastetxeko hainbat ikasleek.
Mila esker guztioi!"
AZAROAK 25
19/20 IKASLEAK BIODONOSTIAN
Azaroaren 27an Batxilerreko 2. mailako Biologiako ikasleek BIODONOSTIAra bisita egin zuten.
BioDonostia ikerketa sanitarioan nazio-mailan zein nazioartean ereduzko zentroa da. Ikasleek ikerketa zentroa ezagutu eta abian diren ikerketen berri izan zuten: gaixotasun hepatiko eta gastrointestinalak, zahartzaroa, esklerosi anizkoitza, infekzioak, minbizia, bioingenieritza… eta askoz ere gehiago. Departamentu bakoitzeko laborategiak ikusteko aukera ere izan zuten; hain zuzen, genomikan, zelulen hazkuntzan eta birologian ikertzeko erabiltzen dituzten teknikak eta tresnak ikusi ahal izan zituzten. Oso interesgarria izan zen, ikasle batzuek haien burua etorkizunean han ikertzaile gisa ikusten baitute.
FILOSOFIAREN HISTORIA-KOAK DONOSTIARA
Batxilergoko 2. mailako Filosofiaren Historia ikasleok azaroaren 22an Donostiara joan eta Pentsatu! Jaialdian parte hartu genuen. Goizean zehar EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean filosofiaren inguruko tailerrak egin genituen, gai ezberdinez hausnartzeko, ikertzeko, pentsatzeko, ezagutzeko... Goiz ederra pasa genuen filosofo gazteok!
19/20 DIBER3-KONTSUMOBIDE 2019
Diberreko DBH3-ko ikasleak Donostiako Kontsumobide Zentrora joan dira Dieta Orekatuari buruz bi tailer egitera: "Elikadura gurpila" eta "Nutrienteak". Beste gauzen artean pizza orekatuak prestatu ditugu.
19/20-DIBERTSIFIAZIOKOAK GERNIKAN ETA BILBON
Urriaren 10ean, DBH3 eta DBH4ko Dibertsifikazio taldeetako ikasleak Gernikan izan ziren Juntetxea eta Gernikako Arbola ikusten. Ondoren Mundaka, Gaztelugatxe eta Bilbao ezagutzeko aukera izan zuten. Guztira 21 ikasle eta lau irakasle izan ziren. Giro ederra eta eguraldi paregabea izan zuten.
Industria eguna 2019
Atzo DBH 4.mailako ekintzailetzako ikasleekin irteera egin genuen, lehenengo HINE bisitatu genuen eta ondoren Kursalera joan ginen, Industriaren eguna antolatu zuen ADEGIK. Gipuzkoako 20 ikastetxeetako ikasleak elkartu ginen. Etorkizunean industrian dagoen beharra, emakumeen presentzia industrian, talde lanaren garrantzia... aipatu ziren besteak beste.
18-19 DBH1 ETA DBH2ko ikasleen IRTEERAK
Ekainaren 19an, ikasturteari amaiera emateko DBH1eko ikasleak VIANAra eta DBH2koak SENDA VIVAra joan ziren. Eguraldia lagun, egun ederra igaro zuten bai ikasleek eta baita irakasleek ere.
VIANA | SENDA VIVA | |
18-19 DBH3ko ikasleak Sobronen
Kurtsoari amaiera emateko DBH3ko ikasleak irteera bat egin zuten Sobronera. Argazkiak |
18-19 EUSKAL DANTZAK
Ikasturteari amaiera emateko, gaur goizean, DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek ikasturtean zehar ikasitako dantzak egin dituzte, DBH 1ekoek AURRESKUA eta DBH 2koek TXAPELUA, hain zuzen ere. Lehen saioa ikastetxeko patioan egin dute eta, jarraian, Beasaingo 3 gune ezberdinetan egin dute dantza: Udaletxe aurrean, Erauskin plazan eta Bideluze plazan. Txistulari lanetan, berriz, DBH 2, DBH 3 eta Batxilergoko ikasleak aritu dira. ZORIONAK denoi, emanaldi zoragarriagatik! | ||
18-19 EUSKAL ABESTIRIK KUTTUNENA!
Gaur goizean, Loiazpen DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek “Euskal abestirik kuttunena” lehiaketaren II ekitaldian parte hartu dute. Lehiaketa honen helburua euskal abestiak ezagutu, ikasi eta abestuz ondo pasatzea da.
Lehiaketa egin aurretik ikasleek lanketa bat egin dute, talde bakoitzak bere abestirik kutttunena aukeratzeko. Aukeraketa egin ondoren, koreografia prestatu dute eta, amaitzeko, ikastetxeko patioan talde bakoitzak bere abestia abestu eta dantzatu du.
DBH 1. mailan 1D taldeko ikasleek irabazi dute Urtzen KAIXO abestia abestuz eta dantzatuz eta DBH 2. mailan, berriz, 2I taldeko ikasleek Vendettaren HEMEN abestiarekin.
Dena den, maila bakoitzeko talde bat izan arren irabazle, aipatu behar da talde guztiek lan bikaina egin dutela gaurko ekitaldirako. Beraz, ZORIONAK talde guztiei!
18-19 Idoia Beratarbide ilustratzaileak eginiko kartelak
Hona hemen, maiatzaren 3an, DBH2ko ikasleek, beren buruak aurkezteko proposatu zituzten hitzetatik eta irudietatik abiatuz, Idoia Beratarbide ilustratzaileak sortu dituen irudiak. Irakurzaletasuna landuz, Idoiak liburu ilustratzaile gisa eta Maider Agirrek, Bihotzero eleberriaren egile gisa, ikasleei egin zieten aurkezpen-saioen emaitzak dira.
Zoragarriak benetan!!! | ||
Argazkiak ikusi |
18-19 DBH 3ko ikasleak Goierriko enpresak bisitatzen
DBH 3ko ikasleak Goierriko enpresa desberdinak bisitatzen ari dira Gizarte departamentuak antolatuta. Aukera polita da inguruko enpresa desberdinak ezagutzeko. |
18-19 BI IKASLE "COCA-COLA IDAZ-LEHIAKETAN" SARITUAK
Gure ikastetxeko bi ikaslek, YASMINA BIANCA FLESCHINEK eta ANE BARANDIARANEK, COCA-COLA idazlan-lehiaketan sariak jaso dituzte gaur eguerdian Bilboko Guggenheim museoan izan den ekitaldian.
- Euskarazkoan ANE BARANDIARANEK 2. SARIA
- Gaztelaniazkoan YASMINA BIANCA FLESCHINEK 1. SARIA
ZORIONAK bioi eta jarraitu horrelaxe idazten!
18-19 DBH 3.ko musikako ikasleen kontzertua Urbialden.
3 DBHko musika ikasleek Urbialde Eguneko egoitzan kontzertua eman dute.
Esperientzia polita eta aberasgarria izan da, musikaren bidez momento atseginaz gozatzeaz gain egoitzako nagusien eta ikasleen arteko hartu emana primerakoa izan da.
Zuekin laster egoteko beste kontzertu bat prestatzen ari gara!
Laster arte!
18-19 DBH 1 eta DBH 2ko ikasleak Errealeko neska jokalarien ongi etorrian!!!!!!
Gaur, Beasaingo plazan, eguerdiko 13:00etan, Errealeko neskei giro ezin hobean egin diete harrera. Jokalarietako bat gure ikasle ohia da, ANE ETXEZARRETA, baina, ez du etortzerik izan, Pena!!!!
ZORIONAK NESKAK, segi horrelaxe!!!!
18-19 Batxi 2ko iKT taldekoek Androiderako sortutako aplikazioa
Unibertsitatera edo goi maila bat ikastera joan behar diren ikasleei laguntzeko, androiderako aplikazio bat sortu dugu, IKTable aplikazioa aurtengo ikasleei informazioa errazteko eta kasu batzuetan beraien aukeraketetan laguntzeko sortua da. Mugikorretik honako estekan klik eginez, aplikazioa mugikorrean instalatuko da eta ondoren erabiltzeko aukera izango duzue. Edozein zalantza edota iradokizun badaukazue jarri egileetakoren batekin kontaktuan, mesedez. Lagungarri izango zaizuelakoan gaude! Oharra:”Aplicacion no instalada” azaltzen bazaizu probatu hurrengoa: Google play-era sartu----->Ezkerreko menua sakatu----->Play protect--------->Goi-ezkerreko edota eskuin gurpiltxoa sakatu (mugikorraren arabera)---------> eta azkenik “Buscar Amenazas de Seguridad” edota euskaraz badaukazue “Bilatu segurtasun-mehatxuak gailuan” Desaktibatu |
18-19 Maider Agirre idazlearekin eta Idoia Beratarbide ilustratzailearekin solasaldia
DBH2ko ikasleek, gaur, maiatzak 3, gure ikastetxeko Euskara irakasle den Maider Agirre idazlearekin eta Idoia Beratarbide ilustratzailearekin solasaldia izan dute BIHOTZERO liburuaren inguruan.
18-19 XI. ORRI-GORDETZAILE LEHIAKETAKO SARIDUNAK
Urtero bezala, Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakian, Loinazpen orri-gordetzaile lehiaketa egin da DBHko lehenengo mailan. Sari irabazleak honako hauek izan dira:
ü 1. Saria: DBH 1C: OIHANE ABELLA ü2. Saria: DBH 1F: MADDI ORTEGA
18-19 Errezeta bideo lehiaketan "OILASKO HARAGI BOLAK PUREAREKIN" irabazle!
ONDO JAN DEZAGUN proiektuaren barruan, hainbat ikaslek errezeta bideo-lehiaketan parte hartu dute. Guztiek ere lan bikaina egin badute ere, azkenean, “OILASKO HARAGI BOLAK PUREAREKIN” errezeta izan da irabazle.
BEJONDEIELA parte hartu duten guztiei!!
BESTE PARTE HARTZAILEEN BIDEOAK
18-19 DBH1 eta DBH2ko ikasleak mendi irteeran
Aste Santuko oporrei hasiera emateko, DBH1eko ikasleak ARAMAn izan dira eta DBH2koak, berriz IDIAZABALEN. Eguraldia lagun izan dute eta goiz ederra igaro dute.
DBH1ekoak ARAMAn DBH2koak IDIAZABALen
18-19 HAMAIKETAKO OSASUNTSUA
DBH2ko ikasleek egin duten ONDO JAN DEZAGUN proiektuari amaiera emateko, DBH1 eta DBH2ko ikasleek HAMAIKETAKO OSASUNTSUA egin dute.
18-19 Resurrección Maria Azkue Literatura sariak banatu zituzten Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak
Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak aurtengo Resurrección Maria Azkue Literatura sariak banatu zituzten apirilaren 11n, Akademiaren Bilboko egoitzan. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Gorka Martínez BBK Fundazioko buruak parte hartu zuten sariak emateko ekitaldian, besteak beste.
B mailan, gure ikastetxeko Maddi Aiestaran Iparragirrek 1. saria irabazi du bai poesian, bai narrazioan eta Jon Kortaberria Lopetegik, berriz, 2. saria poesian.
BEJONDEIELA BI BEASAINDARREI!
18-19 Lehen sorospenak eskolan
Aurtengo ikasturtean gure ikasleek lehen sorospeneko ikastaroa jaso dute Igeriketako Federazioko adituen eskutik; DBH4ko ikasle guztiek eta 1. Batxilergoko Anatomiako ikasleek parte hartu dute, saio teoriko eta praktikoak izan dituztelarik. Ikastaro horretan, edozein istripu edo laguntza kasutan nola ekin behar dioten egoerari azaldu diete eta oinarrizko protokolo bati jarraituz (BAE112S: Babestu Abisatu Ebaluatu 112ra deitu eta Sorostu) praktikan jarri dute. |
18-19 ONDO JAN DEZAGUN proiektua!
Proiektua elikaduratik abiatuko da, jateko behar biologikoetatik hasi eta sukaldaritzaren plazeretara iritsi arte.
Dieta osasungarria eta orekatua izateko jarraibideak jorratuko dira. Halaber, ikasleen elikadura-ohiturei buruzko informazioa bildu eta aztertuko da.
Azkenik, garaian garaiko produktuak jateak duen garrantzia eta gure baserrietako elikagaiak eskura izateak dituen onurak ere aztertuko dira Beasaingo azoka ezagutuz.
Noiz: Apirilaren 8tik 12ra Nortzuek: DBH2ko ikasleek
Irudian klikatu ONDO JAN DEZAGUN web orria ikusteko
18-19 Zumarragako ospitalera bisita
Martxoaren 27 eta 28an 1. Batxilergoko Anatomiako ikasleak Zumarragako ospitalera joan ginen. Han, Anatomia Patologikoa saila, Larrialdiak eta Erradiologia ikusi genituen, besteak beste. Oso interesgarria izan zen ospitaleko lana barnetik ikusteko aukera izan genuelako.
18-19 KORRIKA 2019
DBHko ikasleek aste honetan KORRIKAren inguruko lanketa egin dute: Ibilbidea, abestia, TXILARDEGIren ekarpena euskara batuaren sorreran eta KORRIKAko kartelak | BATXILERGOan, berriz, atsedenaldian BERTSOAK abestu dituzte, EUSKARAREN aldeko MANIFESTUA irakurri dute eta musika taldekoek hainbat abesti eskaini dituzte. Ekitaldiari amaiera emateko, KORRIKAren abestia abestu dute | |
| | |
18-19 Azken ekintzak
Gaur elkartrukeko azken ekintzak izan ditugu. Goizean, ikasleek kirola egin dute eta museo bat bisitatu dute. Gauean diskoteka batetara joan dira eta bertan egon dira elkartruke guztietako partaideak.
18-19 CIBERMANAGER PROIEKTUA
Cibermanager proiektua aurten ere landu da institutuan. DBH3ko ikasleak sare sozialen inguruan PantallasAmigasekoek formatu dituzte. Hauetatik 105 ikasle dagokion formakuntza jaso ondoren, manager lanetan aritu dira. DBH1 eta DBH2ko ikasgela guztietara sartu dira, ikasleak gertutasun ikuspegi batetik sare sozialetan formatuz.
Bestalde, gurasoekin ere formakuntza saioa egin da PantallasAmigasekoen eskutik eta manager talde bana bertan egongo da haien esperientzia kontatuz.
18-19 Agurren ordua
Denbora oso azkar pasatzen da eta gure bisitarien denbora gure artean bere amaierara iristen ari da. Atzo Frantsesak izan ziren lehenak alde egiten eta gaur poloniarren ordua iritsi da. Momentu hunkigarriak bizi izan gara eta adiskidetasuneko loturak egin direla ikusteko aukera izan dugu. Bihar italiarrak izango dira utziko gaituztenak. Espero dugu hurrengo urteetako esperientziak hauek bezain positiboak izatea. |
18-19 EA21 Eskolarteko foroa
Apirilak 2: Gure ikasleak Beasaingo Udaletxera joan dira Eskolarteko Forora. EA21 proiektuan barnean egin den herriko diagnostikoa egin ondoren atera ditugun ondorioak, hartu ditugun konpromisoak eta Udalari egin nahi zaizkion proposamenak aurkeztu eta adostera joan gara.
18-19 2. Batxilergoko ikasleak EITBn
Martxoaren 5ean eta 6an, IRUDI ETA SOINUA (Batx2) eta IKUSENTZUNEZKO KULTURA II (Batx2) aukeretako ikasleek irteera izan zuten Bilboko EITB egoitzara. Bertan, teleberriko platoak ikusi zituzten, erredakzioa, irratsaio bat zuzenean ere entzun zuten... eta azkenik, Bilbon dagoen "Euskal Herriko Zinema eskolara" joan ziren, ikastaro desberdinen berri jasotzera | ||
BESTE ARGAZKIAK |
18-19 Azken ekintzak
Gure Poloniako elkartrukeko orduak bukatzen dira. Goizean ikasle guztiak egon ziren museo batean monumentuen inguruko erakusketa txiki bat bisitatuz eta gero eskolatik pasatu ziren ekipajeak jasotzeko. Gure talde osoa elkarrekin bazkaldu zuen eta gero bueltako bidaia hasi ziren. Gaueko azken orduan euren etxeetara iritsi ziren. Esperientzia polita izan da eta gure ikasleak badaude pentsatzen zer egin bisitariekin gure artean daudenean hemendik egun gutxitara. |
18-19 DBH1eko ikasleak EKAIN BERRIn
Geografia eta Historia mintegiak antolatuta, DBH1eko ikasleek lantzen ari diren gaia sakontzeko EKAIN BERRIra egin dute bisita | ||
BESTE ARGAZKIAK |
18-19 Elkartrukea: amaiera Vicenzan
Elkartrukea amaitzeko gure ikasleak Vicenza bisitatu dute. Eguerdirako Valdagnora itzuli eta arratsaldeko lehen orduan bueltako bidaiari ekingo diote. |
18-19 Azken ospakizunak
Frantziako elkartrukea azken txanpan sartzen ari da. Ikasle guztiek jai bat izan zuten eta familia argazkia atera zuten. |
18-19 Administrazioko irteera
Administrazioko ikasleak parte hartu duten proiektuko Startinnovako finalean egon dira Donostian. Finalisten ideiak eta hauen ahozko aurkezpenak ezagutu dituzte. |
18-19 Zaborra jasotzeko Kanpaina
Gure ikastetxea nahiko zikina zegoela ikusirik, abenduko azken egunetan zaborra jasotzeko kanpaina bat egin zen. Irakurri gehiago.
Zabor bilketa aurretik
Zabor bilketa ondoren
18-19 DBH1 eta DBH2ko ikasleek abenduaren 21ean egindako IRTEERAK
18-19 DBH4 eta BATXI1eko musikako ikasleen kontzertuak
DBH4ko musikako ikasleek musika emanaldia eskaini diete DBH1eko ikasleei.
ARGAZKIAK
DBH1eko ikasleei eskainitako emanaldia
BATXI1eko musikako ikasleek bi musika-emanaldi eskaini dituzte: bat Beasaingo Arangoiti egoitzan eta bestea DBH2ko ikasleei.
BIDEOA DBH2ko ikasleei eskainitako emanaldia | BIDEOA ARANGOITI egoitzan eskainitako emanaldia | |
| |
Mila esker guztioi egindako lanagatik!
18-19 GABONETAKO Postal Lehiaketa
Urtero bezala, aurten ere Loinazpe eraikinean Gabonak zoriontzeko postal lehiaketa antolatu dugu eta abenduaren 12an sari banaketa egin genuen.
Bertan DBH 1. eta 2. mailako ikasle guztiek parte har zezaketen. Sarituak aukeratzeko, gabonetako gaiarekin zerikusia izatea, euskal kulturarekin lotura izatea, irudimena eta originaltasuna izan dira kontuan.
Hona aurtengo sarituak:
DBH 1.mailakoa: Itsaso Aizpeolea Montero (1.D)
DBH 2.mailakoa: Kaia Perlines Apalategi (2.I)
ZORIONAK !!!
18-19 Gure ikasleak janari bilketan
Mila esker aurtengo elikagai bilketan parte hartzeagatik!
18-19 Abenduaren18; Pertsona Migranteen Nazioarteko Eguna
18-19 ATAUNGO JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETAN DBH 1eko HIRU IKASLE SARITU
Urtero bezala, aurten ere Ataungo Jentilen Baratza Elkarteak ipuin mitologikoen inguruko IV. ipuin lehiaketa antolatu du eta azaroaren 11n sari banaketa egin da. Bertan gure ikastetxeko DBH 1eko hiru ikaslek lortu dituzte sariak:
JUNE AIESTARANEK, UXUE LLORENTEK eta LEIRE BARANDIARANEK
Zorionak hiruroi eta jarraitu horrelaxe idazten!
18-19 DBH1eko IKASLEAK OÑATIn
DBH1eko ikasleek OÑATIra egin dute irteera. Helburu nagusia hareharrizko eta kareharrizko paisaiak bereiztea izan da.
18-19 Latineko ikasleak San Telmon
Pasa den ostegunean, urriaren 25ean, DBH 4-ko Latineko taldea San Telmo museoan egon zen. Prado museoko Rubens, van Eyck eta beste hainbat artisten artelanekin "Artea eta mitoa" erakusketa antolatu zuten museoan eta irakasle nahiz ikasleak han aritu ginen "gida" lanetan, batak besteari artelanak eta mito grekolatindarrak azalduz. Esperientzia interesgarri, hezigarri eta dibertigarria izan zen denentzat. (Argazkian: Latineko taldea STM-ko kartelaren aurrean, Rubens-en "Apolo eta Dafne"). |
18-19 Diberreko DBH3-koen irteera
Diberreko DBH3-ko ikasleak Donostiako Kontsumobide zentrora joan ziren elikadura eta dietari buruzko tailerrak egiteko. Beste gauzen artean pizza orekatuak prestatu zituzten. |
18-19 Elkartrukeko amaiera
Elkartrukeko azken egunean ikasleek lan apur bat egin behar izan dute: ikasle guztiak Loinazpen aurkitu dira eta bertan, taldeka, gure ikasleak euren lagun holandesekin Euskal kulturako gaia desberdinei buruz hitz egiten egon dira, prestatu behar duten tailer bateko gaia aukeratzeko. Ondoren, denek hartu dute gosaria elkarrekin eta holandesek hartu dute bidea etxera bueltatzeko. Apirilean ikusiko dugu elkar Holandan. |
18-19 EA21 Konpostajea
Ikus ezazue nola dagoen gure konpostontzia!!! Ikasturte amaieran erdi beteta utzi genuen eta orain ongarri bihurtu dela ikus daiteke. Honek erakusten du zein garrantzitsua den zabor organikoa konpostatzea. Horergatik, ikasturte honetan ere jarraituko dugu ikastetxean sortzen dugun zabor organikoa konpostatzen. |
18-19 Historiako irteera
2. Batxilergoko talde batzuk irteera txiki bat egin dute Senpereko batailaren omenez altxatutako monumentua gertutik ikusteko; era honetan aukera izan dute Independentzia Gerrako gertakari batzuk gure institutuaren gertu gertatu zirela.
18-19 Arotzeneara irteera
DBH 1eko ikasleak ikasturteari hasiera eman eta elkar ezagutzeko Arotzenean izan dira.
ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN
2017 Lehendakariaren eta Hezkuntza Sailburuaren bisita Beasain Institutura
Uztailaren 14an Lehendakaria eta Hezkuntza Sailburua gure institutua bisitatzera etorri ziren, batez ere ikusteko egindako handitze lanak.
Beste bideoak:
Goierri telebista: http://www.gitb.eus/azken-berriak/9816-lehendakariak-beasaingo-institutuko-instalazio-berriak-bisitatu-ditu