2020-21 hondakinen kudeaketa bideoak

2019-20 aldarrikapen bideoa

2018-19 ikasturteko jarduerak

Energia Erakusketa

18-19 Legorretako hondakin uren araztegia

18-19 Errezeta bideo lehiaketan "OILASKO HARAGI BOLAK PUREAREKIN" irabazle!

ONDO JAN DEZAGUN proiektuaren barruan, hainbat ikaslek errezeta bideo-lehiaketan parte hartu dute. Guztiek ere lan bikaina egin badute ere, azkenean,  “OILASKO HARAGI BOLAK PUREAREKIN” errezeta izan da irabazle.

 

        
     BIDEOA

BEJONDEIELA parte hartu duten guztiei!!

 


BESTE PARTE HARTZAILEEN BIDEOAK


18-19 EA21 Eskolarteko foroa

Apirilak 2: Gure ikasleak Beasaingo Udaletxera joan dira Eskolarteko Forora. EA21 proiektuan barnean egin den herriko diagnostikoa egin ondoren atera ditugun ondorioak, hartu ditugun konpromisoak eta Udalari egin nahi zaizkion proposamenak aurkeztu eta adostera joan gara.

 

18-19 DBH1eko ikasleak ARRIARANGO araztegian

18-19 DBH1eko IKASLEAK OÑATIn

 

DBH1eko ikasleek OÑATIra egin dute irteera. Helburu nagusia hareharrizko eta kareharrizko paisaiak bereiztea izan da. 


 

Beste argazkiak

 

18-19 2018ko Mugikortasun Astea

Zaborra jasotzeko Kanpaina

Gure ikastetxe ingurua nahiko zikin zegoela ikusirik, zaborra jasotzeko kanpaina antolatu zen abenduko azken egunetan. Ditugun datuen arabera, 20 talde inguruk, beraz,  400 bat ikaslek, parte hartu zuten. Arrakastatsua izan dela esan behar dugu. Ikastetxe ingurua ikusi besterik ez dago. Eskerrik asko denoi !!!!

Hauek dira ekintza honen onuretako batzuk:

·       Plastikoak uretara ez iristea

·       Plastikoa birziklatu ahal izatea

·       Ikasleak kontzientziatzea plastiko gutxiago erabiltzeko eta erabiltzen denean dagokion zakarrontzira botatzeko.

Hala ere, honelako beste ekintzarik antolatu beharrik ez izatea litzateke hoberena.

 

Zabor bilketa aurretik

 

Zabor bilketa ondoren

 

Zaborra jasotzeko Kanpainako bideoa

2017-18 ikasturteko jarduerak

Eskola Jasangarria ziurtagiria

 Ekainaren 5ean Busturian, Madariaga dorretxean, ekitaldi bat ospatu zen Eskola Jasangarrien ziurtagiriak banatzeko. Bertan, Beasain BHI egon zen agiri hori jasotzen.
   


Zabor organikoa konpostatzen institutuan.

 

2016-2017 ikasturtean 280Kg inguru zabor organiko  sortu zen eta ikasturte honetan horren portzentaje handi bat institutuko konpost-ontzian jaso da.

Konpostajea eskolan egiteak hainbat onura eskaintzen digu guztioi:

·         Zabortegietara doan materia organikoaren kopurua murrizten da.

·         Landareen hazkunderako beharrezko elikagaiak ematen ditu modu naturalean.

·         Hondakinen garraioa gutxitzen da,  honek herritarrei eskaintzen dien zenbait onurekin:

  •  
    • Garraioaren gastua murriztu
    • Klima aldaketa eragiten duten isurketak gutxitzen dira

·         Hondakinak ondo kudeatzearen garrantziaz jabetzen laguntzen digu

Hori egiteko  beharrezkoa da zaborra dagokion zaborrontzira botatzea .

Eskerrak guztioi eta bereziki 4DBHko ikasle eta tutoreei zabor organikoa konpost-ontzira eramateagatik

Zaborra murrizteko neurriak

Irakasle gelan zabor gutxiago sortzeko bidean norberak bere katilua erabiltzen du kafe makinarako.
Zona de los archivos adjuntos

Ingurumenaren Munduko Eguna, 2018ko Ekainaren 5a

Bideoa

Udal audientzia, Maiatzak 8

Eskolako Agenda 21eko gure ikastetxeko ordezkariek Maiatzaren 8ko Udal audientzian parte hartu zuten. Audientziako akta hemen.


2017-18 Eskolarteko foroa eta udal audientzia. Gure institutuko proposamenak eta Alkatearen erantzuna.

 

ESKOLAKO AGENDA 21, 2017-2018 BEASAIN          “LURZORUA”

 

Beasaingo 5 ikastetxeetako ikasle, irakasle eta hezkuntza komunitateak ingurugiro arazoez kezkaturik gaude. Hori horrela, Eskola Agenda 21 programaren bidez urtero-urtero lan egiten dugu inguruan atzeman ditugun arazoei aurre egiteko.

Hamahirugarren ikasturtea dugun honetan, iaz bezala aurten ere “LURZORUA” gaia landu dugu, ikastetxeko egoera ikusteko eta aztertu ditugu zein diren arazoak eta alternatibak landu. Herriko egoera ere aztertu dugu, herriko diagnostikoa eginez.

Herriko diagnostikoa gauzatzeko hainbat irteera egin dira herrian zehar, udalerriko eta eskualdeko datuak eta informazio ezberdinak aztertu ditugu.

 

 

Beasain BHI ko ikasleek Udalari luzatu dizkion proposamenak:

 

1. Kaleko zakarrontzi gehiago eta egokiagoak jarri (errefusa, organikoa, plastikoa eta papera bereizteko) eta txakur kakak jasotzeko zakarrontziak ere jarri. Adibidez, Ikastolan ez dago zakarrontzi nahikorik.

 

Alkatearen erantzuna:

1. Zakarrontziak aldatzeko asmoa dago eta aldaketa hau faseka egingo da. Zakarrontzi karratuak erdigunera ekarriko dira (20 puntu) eta kendu diren puntuetan betiko zakarrontziak jarriko dira, lau koloretan (Tolosan dauden berdinak). Jaien ondoren hasiko dira aldaketa hau egiten.

 

2. Garraio publikoa merkeagoa edo behintzat ez garestiagoa izatea.

 

Alkatearen erantzuna:

2. Autobus-txartel normalaren prezioa 1,75 € da eta apirilean 0,05 € igo zen.

MUGI txartelarekin bidaia 0,94 €koa da.

MUGI txartelaren erabilpena bultzatu beharko genuke. Udalerrian MUGI txartela eskatzeko eta kargatzeko aukera dago. Orain, iGunean txartel hau eskuratzeko eta kargatzeko eskaera egin dugu.

 

3. Baso kudeaketa iraunkorra burutzen duten enpresei diruz laguntzea sari moduan.

 

Alkatearen erantzuna:

3. GFAk bertako espezieak landatzeko diru laguntzak ematen ditu edo landareak prezio merkeago batean eskaintzen ditu eta Udalak gai hau sustatu nahi duenez, informazio hau emateko eta zabaltzeko konpromezua hartzen du. Usurben hitzarmen bat sinatuta dugu eta bertan bertako espezieak bakarrik landu daitezkeela zehazten da.

 

 

HAMAIKETAKO OSASUNTSUA

DBH1, DBH2 eta DBH3ko ikasleek hamaiketako osasuntsua egin dute.



BESTE ARGAZKIAK

 

Irteera Plaiaundiko parke ekologikora

Maiatzaren 25ean eta 31n 4DBHko Biologia-Geologiako ikasle eta irakasleek irteera egin dugu Irungo Plaiaundiko parke ekologikora. Bertan aukera izan dugu hezeguneko ekosistema ezagutzeko eta hegaztiak behatzeko.

 

Hamaiketako osasuntsua

 

Maiatzaren 23an, atsedenaldian, Txindoki egoitzako patioan Biologia-Geologiako ikasleek hamaiketako osasuntsua prestatu zuten ikasle eta irakasle guztientzat. Horren helburua elikadurak osasunean duen garrantzia gogoraraztea da.

 

Argazki gehiago

 

 

DBH3ko ikasleak LEGORRETAKO ARAZTEGIAN

DBH3ko ikasle guztiak Biologia-Geologia mintegiak antolatuta Legorretako Araztegian izan dira


KLIKATU ARGAZKIAK IKUSTEKO

Zumaiako flyschera irteera 1. Batxilerkoak.

Apirilaren 16an 1. batxilergoko Biologia-Geologiako ikasleekin irteera eg in genuenZumaiako fllysch-a ikusi eta marea arteko zabalgunearen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzera.Bertako harrien historia ezagutu eta dinosauroak desagerrarazi zituen meteoritorehautsak utzitako geruza ikusi genuen.

Bestalde, itsas behera zegoenean izan ginenez, marea arteko zabalgune handia agerian zegoen. Horri esker, eta naiz eta zakar xamarra zegoen marea arteko bizidun batzuk ikusi eta identifikatzeko aukera izan genuen argazkian ikusten den izarra adibidez.

Irteera oso interesgarria izan zen eta ikasleen jakin mina pizteko eta ikasgelan ikasitakoa

ikusteko balio izan zuen.

 

EA21-eko ekintzak

 
Aste hontean Agenda 21eko ekintza desberdinak egin dira. 
Batetik, apirilak 17an, Udaletxean Eskolarteko Foroko ekitaldia egin zen. Bertan, gure ikasleak egon ziren aurten hartu dituzten konpromisoak ezagutzera emanez eta Udalari egiten zaizkion proposamenak azalduz.
Bestetik, apirila 19an, ikastetxean bi zuhaixka landatu dira. Gorostia eta Erramua.

Sasietako Hondakinak Kitto kanpaina

Sasietakoak HONDAKINAK KITTO!!! kanpainako saioak eskaintzen 4DBHn.

 

2016-2017 ikasturteko jarduerak

EA21eko ESKOLARTEKO ETA UDAL FOROA

Asteartean, MAIATZAREN 2an, Udal foroa ospatu zen. . Bertan, Eskolarteko Foroan adostutako konpromiso eta proposamenak  azaldu zizkioten Alkateari. Ondoren,alkateak,  ikasleek egindako proposamenei erantzun zien. Aurten bertsoak eta soinua ere izan ditugu. Arantxa Ortizek soinua jo zuen eta Maddi Aiestaranek bertso pare bat kantatu. Hona hemen azken honek lurzoruari egin zizkion bertsoak (Klik hemen).

 Eskolarteko foroa berriz joan zen hilean, MARTXOAREN 28an ospatu zen. Foro horretan  gure ikasleek ikastetxean urtean zehar EAn egindako jardueren berri eman zuten eta ondoren  Beasaingo beste ikastetxeetakoekin batera, herriko diagnostikoan ateratako ondorio, konpromiso eta proposamenak bateratu eta udal audientziara eraman beharrekoak aukeratu zituzten.

 Gogoratu aurtengo gaia LURZORUA izan dela eta gai honen inguruan informazio gehiago nahi baduzu, ikus Web orriko, Herriko diagnostikoa.

 

 

ZUMAIAKO FLYSCH- ERA IRTEERA

Martxoaren 29an 1. batxilergoko Biologia-Geologiako ikasle eta irakasleek irteera egin genuen Zumaiako flysch-a ikusi eta marea arteko zabalgunearen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzera.

Bertako harrien historia ezagutu eta dinosauroak desagerrarazi zituen meteoritoren hautsak utzitako geruza ikusi genuen.

Bestalde, itsas behera zegoenean izan ginenez,   marea arteko zabalgune handia agerian zegoen. Horri esker, marea arteko bizidun asko ikusi eta identifikatzeko aukera izan genuen, hala nola, aktiniak, anemonak, , karramarroak, izkirak…

Irteera oso interesgarria izan zen eta ikasleen jakin mina pizteko eta ikasgelan ikasitakoa ikusteko balio izan zuen.

     

DBH3koak Legorreta eta Azpeitiko araztegietan

Biologia-Geologia mintegiak antolatuta DBH3ko ikasleak Legorretako eta Azpeitiko araztegietara egin zituzten bisitak aurreko astean

 


Mugikortasun astea

 

Irailaren 16tik 22ra Mugikortasunaren Europako Astea ospatzen da. Aste honetako ekintzen bitartez gogoratu nahi degu urte guztian Mugikortasun Iraunkorraren alde egin dezakeguna. Ahal denean oinez edo bizikletaz ibili eta bidaia luzeagotan ahalegindu garraio publikoa erabiltzen edota autoa partekatzen.


2015-2016 ikasturteko jarduerak

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea

Irailaren 22an

Autorik gabeko Eguna

 

 

 

Eskola Agenda 21


Aurtengo gaia:

Elikadura jasangarria

Irteera Oñatira

Lehengo astean DBH3ko ikasleak Oñatiko ingurune karstikoa bisitatzen egon ziren.

Hona hemen argazki batzuk

HAMAIKETAKO OSASUNTSUA

Beasainen, Minbiziaren aurkako Martxa Berdea ekimenarekin bat eginez, urriak 21-ean, Hamaiketako Osasuntsua antolatu da Txindoki egoitzako patioan. Biologia-Geologiako ikasleek prestatu dute ikasle eta irakasle guztientzat. Horren helburua elikadurak osasunean duen garrantzia gogoraraztea da.

 

 

 

BERDEZ JANTZITA MINBIZIAREN AURKA

Joan zen larunbatean jende sail haundia (ume, gazte eta adinekoak) bildu zen Beasaingo plazan; tartean Institutuko ikasle, guraso eta irakasle batzuk ere han ziren.  Martxa Berdean Igartzatik eta Ezkiagatik abiatutako bi zutabeak plazan elkartu ziren eta han  lekukoa Tolosako herriari pasatu zioten. Ondoren ekintza ezberdinetan parte hartu ondoren hamaiketako osasuntsua dastatzeko aukera ere izan genuen.

Argazkiak

 

Hamaiketako osasuntsua

Ostiralean, urriaren 23an hamaiketako osasuntsua egin genuen Loinazpe egoitzan.

Azpiko irudian klikatuz argazkiak ikus ditzakezue.

 

DBH1eko ikasleen irteera Oñatira

Lehengo astean DBH1eko ikasleak Oñatiko ingurune karstikoa bisitatzen egon ziren.

Hona hemen argazki batzuk

Hondakinak gure ardura!

Aurten ere, Sasieta Mankomunitateak kanpaina berri bat antolatuko du modu egokian sailkatzearen garrantziaz jabetzeko eta eskola komunitateak dituen zalantzak argitzeko.

Gainera tailer honen bidez, ikastetxeetan birizklapena eta bereziki bilketa lerro horia landu nahi dira. Horretarako Azaroaren 23, 24 eta 25an ikastetxean ordu eta erdiko tailerra burutu dute 4. DBHko ikasleekin.

Ondoko hauek dira tailerraren edukiak:

 

GAURKO GIZARTE EREDUA JASANGARRIA OTE?

  • Kontsumoa
  • Publizitatea
  • Lehengaien jatorria

EREDU ALDAKETA BATEN BEHARRA

  • Hondakinen 3 gako garrantzitsuak.
  • Ondo birziklatzen al dugu?
  • Bilketa lerro horia-zalantzen lerroa
  • Puntu Berdea
  • Produktu berrien sorrera
 

Honela laburtu du  4. mailako  ikasle batek tailer honetan  landutakoa:

 Aste honetan, Sasieta Mankomunitateko langile batek, Institutuko laugarren mailako geletan hitzaldiak eman ditu. Oraingo honetan, zaborraren sailkapenaren inguruan hitz egin ordez, kontsumismoa izan da hitzaldietako gai nagusia. Gainera,multinazionalek erabiltzen dituzten marketing teknikak, iragarkien bilakaera, hauen bi helburu motak eta marken atzean ezkutatzen den munduaren zati bat erakutsi digu. Orokorrean, entretenigarria izan da eta asko balio izan digu produktu bat erosi aurretik, bi aldiz ongi pentsatzeko.

 

JOXAN AUZMENDIREN HITZALDIA

Abenduaren 10ean Joxan Auzmendi, Ingurumen gaietan aditua, Txindoki egoitzan izan zen Elikadura Jasangarriaren inguruan Hitzaldia ematen.Bertan,beste batzuen artean, puntu hauek jorratu zituen: Nekazaritza eta abeltzaintza eredu industriala eta ekologikoa, erleen inguruko arazoa, elikadura segurtasuna, elikadura subiranotasuna.

Jarduera hau Eskola Agenda 21eko proiektuaren programako beste ekintza bat izan da. Izan ere, aurten lantzen ari garen gaia Elikadura Jasangarria da. Hitzaldian 100 bat ikasle eta zenbait irakasle izan ziren eta  gaurkotasun handikoa eta oso interesgarria izan zen.

 

Txakolindegia eta eztitegia

Lehengo astean DBH 3ko ikasleak txakolindegi eta eztitegi bat bixitatzen egon ziren. Bertan produktuen ekoizpena nola egiten den ikasi zuten. HAZIk (landa eta itsasertz eta elikagaien sustapenerako agentzia) sustatzen ditu bixita hauek.

 

Eurohiria Elkartrukea

 

Martxoaren 14an eta 15ean, 4. DBHko frantseseko ikasleek Eurohiria Proiektuan parte hartu dute. Azpeitiko eta Baionako ikasleekin elkartu dira. Ingurumenaren eta  gure lurraldeak duen kultur eta hizkuntza aberastasunaren gainean lan egin dute.

Oso esperientzia baliagarria eta atsegina izan da. 

DBH 3ko ikasleak Legorretako araztegian

DBH 3ko ikasleak Legorretako araztegia ikusten egon dira aste hontan. Argazkiak ikustkeo egin klik beheko irudian:

 

ZUMAIKO FLYSCH-A IKUSTERA IRTEERA, 1. Batxilerkoak.

Apirilaren 7an 1. batxilergoko Biologia-Geologiako ikasleekin  irteera egin genuen Zumaiako flysch-a ikusi eta marea arteko zabalgunearen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzera.

Bertako harrien historia ezagutu eta dinosauroak desagerrarazi zituen meteoritoren hautsak utzitako geruza ikusi genuen.

 

Bestalde, itsas behera zegoenean izan ginenez,   marea arteko zabalgune handia agerian zegoen. Horri esker, marea arteko bizidun asko ikusi eta identifikatzeko aukera izan genuen, hala nola, olagarroa, aktiniak, anemonak, , karramarroak, izkirak…

Irteera oso interesgarria izan zen eta ikasleen jakin mina pizteko eta ikasgelan ikasitakoa ikusteko balio izan zuen.

 

Mendi irteera

Apirilaren 12an,  2. Batxilergoko Lurraren eta Ingurumen Zientzietako ikasleek eta irakasleak mendi ibilaldia egin genuen Ataungo domora. Bertan,  ikasturtean zehar landutakoa (ekosistemak, landaretza, geologia…) zuzenean ikusteko aukera izan genuen.

 

 

 

EA21eko ESKOLARTEKO ETA UDAL FOROA

Joan zen asteartean, APIRILAREN12an, ikastetxeko 12  ingurumen ordezkariek eskolarteko foroan parte hartu zuten:Loinazpetik 6  eta Txindokitik beste 6.

Bertan, gure ikasleek ikastetxean urtean zehar EAn egindako jardueren berri eman zuten eta ondoren  Beasaingo beste ikastetxeetakoekin batera, herriko diagnostikoan ateratako ondorio, konpromiso eta proposamenak bateratu eta udal audientziara eraman beharrekoak aukeratu zituzten.

Udal Audientzia berriz APIRILAREN 26an ospatu zen. Bertan, Eskolarteko Foroan adostutakoa azaldu zioten Alkateari. Ondoren,alkateak,  ikasleek egindako proposamenei erantzun zien.

 

Gai honen inguruan informazio gehiago nahi baduzu, ikus Web orriko, Herriko diagnostikoa, Proiektuetan EA21

 

Ibaialde 2016

Urtero bezala aurten ere Ibaialde kanpainan parte hartu dugu.

 Beasaingo Oria erreka, Igartzako jauregi ondoko  zatia, aztertu dugu. Maiatzaren 5ean egin genuen irteera 1. Batxilergoko Kultura Zientifikoko ikasleekin.
.

 Ibaiaren kokapena, inguruak, landaredia, fauna eta zenbait parametro fisiko-kimikoak aztertzen ditugu. Horrekin guztiarekin ibaiaren uraren kalitate-maila zein den jakin dezakegu. Guk bildutako informazioa eta EAEko hainbat tokitan bildutakoa oso balio handikoak dira gure ibaien egoera ezagutzeko.


Jarduerak 2014-2015 ikasturtea

ESKOLA JASANGARRIAren ziurtagiria

 

Joan zen asteazkenean, Azaroaren 5ean, Beasain Institutuak Eskola Jasangarriaren ziurtagiria jaso zuen Lehendakaria eta Hezkuntza eta Ingurumen sailburuen eskutik.

Ziurtagiri hori 2009-2010 ikasturtean lortu genuen lehenengoz  eta iaz berritzea egokitu zitzaigun.

Sari banaketa hau Donostiako Kursaal Jauregian ospatu zen, Ingurugelen 25. Urteurrena ospatzeko burututako ekitaldian.Bertan, Ingurumen hezkuntzari buruzko atzera begirada egin zen, mundu jasangarriagoaren alde lan egiten duten persona, ikastetxe, udal eta gertaeren errepasoa egin zen.

Gu ere mundu jasangarriago hori lortzeko ahaleginean egiten dugun aportazioaz harro sentitzen gara eta aurrerantzean ere horretan jarraitzeko gure asmoa eta konpromisoa adierazi nahi dugu.

 

 

"NOLAKO TXORIA HALAKO KABIA" BIRZIKLAPEN KANPAINA 4. DBHn

Aurten ere, Sasieta Mankomunitateak kanpaina berri bat antolatuko du modu egokian sailkatzearen garrantziaz jabetzeko eta eskola komunitateak dituen zalantzak argitzeko.

Gainera tailer honen bidez, ikastetxeetan birizklapena eta bereziki bilketa lerro horia landu nahi dira. Horretarako Azaroaren 24, 25 eta 26an ikastetxean ordu eta erdiko tailerra burutu dute 4. DBHko ikasleekin.

Ondoko hauek dira tailerraren edukiak:

 

GAURKO GIZARTE EREDUA JASANGARRIA OTE?

  • Kontsumoa
  • Publizitatea
  • Lehengaien jatorria

EREDU ALDAKETA BATEN BEHARRA

  • Hondakinen 3 gako garrantzitsuak.
  • Ondo birziklatzen al dugu?
  • Bilketa lerro horia-zalantzen lerroa
  • Puntu Berdea
  • Produktu berrien sorrera
 

Honela laburtu dute  4. mailako 2 ikaslek (Lierni Ricón eta Clara Schmidt) tailer honetan  landutakoa:

 “ Azalpenak hiru zati izan ditu eta hirurak ere oso ondo egon dira. Lehenengoan guri interesgarriena iruditu zaiguna merchadising teknikarena izan da, hau da, enpresa handiek nola manipulatzen gaituzten gehiago erosteko. Bigarrean, publizitateari buruz hitz egin dugu eta taldeka zenbait kartel aztertu ditugu. Azkeneko zatian berriz, birziklapenari buruz ariketa bat egin dugu eta kontenedore bakoitzean zer sartu behar den errepasatu dugu. Hiru zati hauen bidez zaborraren eraketa murrizteko gakoak zein diren esplikatu nahi izan digu: kontsumoa eta, beraz, sorteen dugun zabor kopurua murriztea, berrerabiltzea eta, azkenik, birziklatzea. Gure iritziz oso interesgarria izan da.”

"KALITATEA TOPERA" kanpaina

Abenduaren 11an, EA21 programaren  barruan, 2. Batxilerreko Biologiako ikasleekin irteera egin genuen Zaldibira.

Jarduera hau landa eta itsas eremua bultzatzeko Eusko Jaurlaritzak sortu duen HAZI korporazioak antolatutakoa zen eta Zaldibin 2 leku bisitatu genituen. Lehenik,  Euskaber enpresa eta han Eusko labela duten Euskal Baserriko Arrautzak nola ekoiztu, ontziratu eta merkaturatzen diren ezagutu genuen .Ondoren, Eusko label haragia ekoizten duen  behi ikuilu bat bisitatu genuen.

 

 

EA21ko aurtengo gaia “Elikadura jasangarria” izanik irteera honen helburua Euskal herriko kalitatezko produktuen ezaguera sustatzea eta geroko kontsumitzaile arduratsuak sortzea zen. Gainera eta Biologiako ikasleak izanik gaian ikasitakoa praktikan ikustea ere lortu dugu.

EA21 eta Etorkinaren Nazioarteko eguna

EA 21 ETA  ETORKINEN NAZIOARTEKO EGUNA

 

DH3ko  EA 21eko ordezkariek eta ikasleek, etorkinen egunerako, munduko janari ezberdinen lana egin dute.

 

 

 

     

 

OPOR ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!

EA21eko batzordeak opor egun hauetan ospakizun zoriontsu eta jasangarriak izan ditzazuen opa dizue.

Helbide honetan elikadura jasangarriko informazioa duzue

http://www.wwf.es/que_hacemos/agua_y_agricultura/nuestras_soluciones/proyecto_livewell


KONTSUMOKO TAILERRAK


                                      

Aste honetan DBH1eko ikasleek, Kontsumobidek eskeinita, 2 tailer egin dituzte. Kontuan hartuta aurtengo EA21eko gaia “Elikadura osasungarria eta jasangarria”  dela , ondoko bi tailer hauek aukeratu genituen: 

·         Estetika eta elikadura: gorputzaren gurtza.

Tailerraren helburua : Osasunerako arriskuak ekar ditzakeen gorputz-irudi jakin bat lortzeko eraginen menpe ez erortzeko, elikatzeko ohitura osasungarriak hartzea. 

 

·         Elikagaien manipulazio segurua. 

Tailerraren helburua: Elikagaiak erostean, manipulatzean eta kontserbatzean zure osasuna babesteko aukera emango dizuten ezinbesteko gaitasunak lortzea. 

 

 

DBH3koak LEGORRETAKO ARAZTEGIAN

Pasadan otsailak 9 eta 11an Legorretako araztegira DBH 3ko ikasleekin eginiko irteeran,  ur zikinen arazketa nola burutzen den ikusi genuen; modu honetan DBH 1ean hasitako uraren azterketa bukatu genuen.


Hamaiketako osasuntsua

Urtero bezala eta Biologia-Geologia mintegiak antolatuta, hamaiketako osasuntsu bat izan genuen institutuan atseden garaian. Irakaleek eta ikaleek dastatu ahal izan genuen eta gainera eguraldi lagun izan genuen.

 

HAMAIKETAKO OSASUNTSUA

Aurten ere EA21ek  bultzatuta baina jangelako langileei eta irakasleei esker,  bi hamaiketako osasuntsu antolatu dira institutuan. 

Lehenengoa, asteazkenean , DBH3koentzat antolatu zen eta bigarrena, ostiralean , DBH1 eta DBH2koentzat. 

 

Kurtsoan zehar garaiko eta bertako produktuen garrantzia aztertu dugunez,  horiek dastatzeko aukera izan genuen. 


ZUMAIAKO FLYSCH- ERA IRTEERA

Martxoaren 23an 1. batxilergoko Biologia-Geologiako ikasle eta irakasleek irteera egin genuen Zumaiako flysch-a ikusi eta marea arteko zabalgunearen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzera.

 Bertako harrien historia ezagutu eta dinosauroak desagerrarazi zituen meteoritoren hautsak utzitako geruza ikusi genuen.

Bestalde, itsas behera zegoenean izan ginenez,   marea arteko zabalgune handia agerian zegoen. Horri esker, marea arteko bizidun asko ikusi eta identifikatzeko aukera izan genuen, hala nola, aktiniak, anemonak, karramarroak, izkirak…

Irteera oso interesgarria izan zen eta ikasleen jakin mina pizteko eta ikasgelan ikasitakoa ikusteko balio izan zuen.

 

TRAINING CARAVAN- IKERTZAILEAK GELAN

 

El 28 de Abril, el investigador puntero Joseph Espadaro estuvo en el Instituto. Dió una charla en inglés a los alumnos y alumnas de bachillerato, una actividad organizada por el Departamento de Educación del Gobierno Vasco y el BC3 Centre for Climate Change, Training Caravan.   

El objetivo de esta actividad es fomentar la vocación de investigadores entre los alumnos y alumnas de la Comunidad Autónoma Vasca, a la vez que dar a conocer las investigaciones de los investigadores de BC3 sobre cambio climático.

Más información en la web siguiente:

http://www.bc3research.org/index.php

Jarduerak 2013-2014 ikasturtea

EA21 BEASAINGO INSTITUTOAN 2013-2014an egindakoak. (Gaia: Energia eta hiri hondakinak)

 

KOORDINATZAILEAK:

 

Txindoki: Ixiar Eskisabel

Loinazpe: Asun Saldaña eta Jesus Lopez

 

Urteroko zereginak:

 

  • Urtean zehar koordinatzaileen arteko bilerak egiten ditugu eta tarteka baita talde sustatzailekoak ere .
  • Ikastetxeko egoitza bakoitzeko Ingurumen batzordeak, talde guztietako ordezkariak eta irakasle batzuk, tarteka  biltzen dira.
  • Irakasleen arteko koordinazioa  burutu da Energiaren  gaia , ikasgai desberdinetan lantzeko. Ikasturte hasieran mintegi bakoitzak aztertu du Energia eta hiri hondakinei lotutako zein jarduera edo eduki burutzen duen eta zeintzuk  txerta daitezkeen ikasgai desberdinetako curriculumetan.
  • Web orrian eta Moodlen atal berezi bat dago informazioa jartzeko. Horren bidez Urteko gaiaren azalpena egiten da. Gainera ingurumenaren aldeko ospakizun, ekitaldi edo albisteak ere Web orrian iragartzen dira baita txoko berdean ere.
  • Urtean zehar, gela guztietan tutoritzako 4 ordu edo gehiago dedikatzen zaizkio EA21 gaiari, gai ezberdinetan lantzen denaz gain.Horren berri orientazio planean badago. Saio horietan sentsibilizazioa, ikastetxeko diagnostikoa eta herrikoa burutzen dira. Horrez gain kurtso hasieran, Txindokin ingurumen prestaketa saio bat egiten dugu ikasleekin, aurten tutoritzako orduan (ikasle guztiek izan bait dute tutoritza).

 

Ohikoak diren jarduera horiez gain ondoko hauek dira aurten burutu ditugun beste jarduera batzuk:

AUTORIK GABEKO EGUNA

Irailean  autorik gabeko eguna ospatu zen (honen berri zabaldu zen) mugikortasun jasangarriaren astearen barruan. Geletan, tutoritzako orduan honen inguruko hausnarketa burutu zen ondoko diapositibaren bidez.

 

 

GAIAREN(Energia eta hondakinak) INGURUKO SENTSIBILIZAZIO SAIOAK:

Urrian, DBHko gela guztietan, Hondakinen inguruko hausnarketa egiteko itsasoko hondakinen inguruko bideo bat ikusi eta ondoren galdetegi bat bete dute.hauxe da ikusi duten bideoa eta azpian linkatuta betetako fitxa.

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embeddedHYPERLINK “http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=cj3VzyGIptE”&HYPERLINK “http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=cj3VzyGIptE”v=cj3VzyGIptE

 ..\Sentsibi, prestaketa\jard-BH-midway-albatros (1).doc

  4.DBH eta batxilerren ikastetxean  ingurumenaren alde zer egiten den azaldu dugu. Horretarako power point bat prestatu edo moldatu dugu. Hona hemen power pointa

..\Sentsibi, prestaketa\INGURUMEN SISTEMA 13-14 (ikasleak).ppt

  Irakasleen sentsibilizaziorako berriz inikaren bidez power point bat bidali diegu irakasle guztiei. Bertan hainbat puntu ikuitzen dira: EA21ko berri,  kontsumoak, ohitura onak eta abar… Hona hemen power pointa

..\Sentsibi, prestaketa\2013-2014 IKASTURTE HASIERAKO OHARRAK.ppt

 

4.DBH eko IKASLEAK OÑATIRA KARSTA IKUSTERA

 

 

Biologia/geologiako ikasleak urriaren 2an eta 4an modelatu karstikoa aztertzeko irteera egin genuen.  


Goizeko bederatzietan Oñatira ailegatu ginen eta Natur Eskolan karst inguruko DVD emanaldia ikusi genuen. Hamarretakoa egin ondoren, autobusez Arantzazura abiatu ginen eta orduan, han hasi zen gure ibilaldia.

 Ibaira jaitsi ginen eta, lurpeko uren sorgunea ikusita, Gezaltza kobazulora joan eta lurpeko urek kareharrian eragindako galeriak, aretoak, estalaktitak, estalagmitak etab. ikusteko aukera izan genuen.

 Dudarik gabe, irteera hau gure inguruko kareharrizko mendien barne egiturak hobeto ezagutzeko oso baliagarria izan da.

3 DIBEREKOAK  INTXAURRONDORA IRTEERA

 

Urriaren 24ean Intxaurrondon Eusko Jaularitzak Kontsumoari dagokion bulegora gerturatu ginen trenen. Bertan bi tailer landu ziren bata “Dieta Orekatua” ri zegokiona eta bertan oso joko interesgarriak burutu genituen gainera pizza goxo bat egin eta janez amaitu genuen. Bigarren tailerra berriz “Kontsumo Jasangarriari” zegokion. Azken honetan ekoizleetatik abiatuz kontsumitzaileetara iristen diren produktuen prezio igoera landu eta hausnarrarazi genuen. Eguraldi ederra

 

1.DBH eko IKASLEAK OÑATIRA KARSTA IKUSTERA

 

Urriaren 22, 24 eta 29an DBH1eko ikasleak  Arantzazuko auzora joan ziren kareharrietan eta hareharrietan sortzen diren paisaiak aztertzera. Hasieran harri mota desberdinen sorrera aztertu zuten. Gero urak harri mota desberdinetan eragindako aldaketak behatzeko  Aizkirriko kobazuloan sartu ziren eta batzuek “kobazuloko hartzen” aztarnak ere aurkitu zituzten. Gesaltzako kobazuloaren sarrera handia ere ikusi zuten.  Bukatzeko bazkaldu eta denbora librea izan zuten.

 


APQUA PROIEKTUA DBHN

 

Natur zientzietako gaian DBHn Apqua proiektuaren barnean ingurumenarekin zerikusia duten unitateak modu praktikoan lantzen dira.

 

Horrela, DBH 1. mailan uraren gaian, Haranzabaleko lurpeko urak (akuiferoak) aztertzen dituzte. Arriarrango ur edangarrien araztegira bisita.

DBH 2an Substantzia arriskutsuen identifikazioa lantzen dute. Unitate hau  substantzia ezezaguna garraiatzen duen kamioi istripu batekin hasten    da.

 3. DBHn Hondakinen kudeaketa proiektua lantzen dute (16 ordu edo). Unitate honen hasiera Herritarren batzarra izaten da eta hor hondakinen kudeaketarako proposamen ezberdinak planteatzen dituzte: Zabortegi kontrolatuak, birziklapena, murrizketa jatorrian, erraustegia…etab. Proiektu honetan Gaikaoko araztegira irteera egiten dute.


ARRIARANGO UR EDANGARRIEN ARAZTEGIRA DBH1 koak Urtarrilean.


 

LEGORRETAKO GAIKAO ARAZTEGIRA DBH3koak otsailean

Otsailaren 6 eta 13an DBHko ikasleak legorretako araztegira joan ziren. Han Goierriko herrietatik iristen diren ur zikinak, Oria ibaira isuri aurretik, nola garbitzen diren ikusi zuten.


 

“HONDAKINAK KITTO” KANPAINA 4. DBHn

 EA21ko aurtengo gaia “Energia eta hiri hondakinak” izanik eta Sasietatik eskaini zaigun aukera aprobetxatuz Azaroaren 13, 14 eta 15an aipaturiko tailerra  burutu da.

Gaur egun, denok badakigu hondakinak energia kontsumo handia suposatzen dutela. Horregatik hondakinen inguruan prebentzioaz hitz egiteak, murrizketaz eta berrerabilpenaz pentsatzea ere behartzen gaitu.

 


 

Ondoko hauek  dira  tailerraren edukiak:

·        0.Sarrera

·        1.Hondakinen murrizketa:

1.      -Saltzeko teknikak

 2.     -Erosterakoan, zer hartu behar da kontuan?

3.      -Goaz erosketak egitera!

4.      -Errepasoa guztion artean.

·        2.Nola berrerabili?

1.      -Irudien ikusketa

2.     -Erantzunak amankomunean

 Ikasleak oso gustora aritu dira eta galdera interesgarriak egin dituzte.

IKASTETXEKO HONDAKINEN  DIAGNOSTIKOA.


Aurtengo gaia “Energia eta hiri hondakinak” denez eta energiaren diagnostikoa iaz egin genuenez aurten ikastetxeko hondakinen hausnarketa egin dugu. 

Taula eta galdetegi baten bidez ikastetxean sortzen ditugun hondakinak eta hauekin zer egiten den aztertu dugu. Hondakinen kudeaketarekin batera ikasle eta irakasleen ohiturak nolakoak diren eta ea hondakinak murrizteko neurririk badagoen ikastetxean.Behaketa eta galdetegia bete  ondoren balorazioa egiteko eskatu eta ondorioak atera ditugu. Azkenik hobetzeko proposamenak eta konpromisoak adostuz. Hauekin ekintza plana osatu dugu, hauek aurrera eramateko.

Galdetegian ohituren inguruko inkesta ere bete dute eta hortik ateratako emaitzak grafiko batzuetan laburtu ditugu. Hona hemen galdera bateko emaitzak


 

ESKOLA MATERIALEKO BIRZIKLAJEA

 EA21-en jasotako proposamen bat eskola materiala birziklatzeko edukingailuak jartzea zen. Kartelean ikusiko dituzuen jarraibideak kontuan izan itzazu. 


 

ZEMENTOS REZOLARA BISITA

 

 

Abenduaren 4an kimikako bigarren mailako ikasleak Añorgako Cementos Rezola lantegira joan ginen. Bertako museoa ezagutu genuen eta zementua lortzeko prozesua eta lantegiaren historia azaldu zizkiguten.

EGUBERRIETAKO POSTALAK

Arte Batxilergoko ikasleek Eskola Agenda 21eko ikasturte honetako gaiaren inguruan, “Energia eta hiri hondakinak”, Eguberritako postalak diseinatu dituzte. Hauek dira batzuk:


EGUBERRIETAKO APAINGARRI  JASANGARRIAK

Aurten ere Beasaingo Udalak antolatuta, Loinazpeko ikasleek (plastikako orduetan) beste ikastetxetakoekin batera apaingarriak egin dituzte herriko hainbat txoko apaintzeko.Apaingarri hauen ezaugarri nagusia iraunkortasuna da eta erabilitako CD, periodiko paper eta botilez egin dituzte.

Iazko apaingarriak erabili dira eta  horiek Udaletxe plazan, tren geltokian eta beste hainbat lekutan jarri dira.

Loinazpe egoitzan ere, ikasleek egindako apaingarriak jarri ziren ikastetxearen kanpoaldean eta ZIG gelakoek ere egin dituzte apaingarriak, Zuhaitz dotorea jarri zuten ikastetxeko sarreran.


HONDAKINEN GAINEKO HITZALDIA TXINDOKIN

Joan zen astelehenean, Urtarrilaren 20an, Sasietako Enrike Enparantza eta Eli Perez  izan ziren 2. Batxilergoko ikasle eta tutoreei hondakinen kudeaketaren inguruko azalpenak ematen.

Hitzaldian hurrengo alderdiak azaldu zituzten:

  • Zabortegia eta mankomunitatea eratu aurreko egoera.
  • Mankomunitatea eta zabortegiaren bilakaera.
  • Hondakinak kudeatzeko sistema ezberdinak, konpostajea.
  • Hondakinak murriztearen eta birziklatzearen onurak eta horretarako aholkuak….

 Hitzaldia egokia iruditu zaigu. Izan ere, gaia pil-pilean dagoen honetan ikastetxeko partaideak kontzientziatzea eta hiritar arduratsuak izatea garrantzitsua baita.

 


EMAS BIDEZ, EUSKADI INGURUMEN BIKAINTASUNERANTZ

Ingurumen portaera etengabe hobetzeko konpromisoa aitortzen duen diploma jaso duBeasain institutuak Iñigo URKULLU lehendakariaren eta Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuaren eskutik. Ekitaldi hau asteazkenean burutu da Donostiako Kursaal Egoitzan. EMAS errekonozimenduak aitortzen duena ondokoa da: ingurumen kudeaketa sistema ezarria duela erakundeak, ingurumenean eragina duten aspektuen etengabeko jarraipena eta datuak publiko eginez (ikus gure web orria), gure jardunak sortzen dituen ingurumen-inpaktuak ahalik eta txikienak izan daitezen; beti ere,  hobekuntzarekin konpromisoa argia azalduz.

 


 

MENDI IRTEERA

Martxoaren 12ean  Lur eta Ingurumen Zientzietako eta Biologiako ikasleek eta irakasleak mendi ibilaldia egin genuen Urkilagatik Agauntz mendira eta handik Lareotik  Lizarrustira. Bertan,  klasean landutako ekosistemak, landaretza, geologia… zuzenean ikusteko aukera izan genuen. Egun polita izan zen.


SASIETARA BISITA

DBH2ko ikasleak Martxoaren 3. astean  Sasietan izan dira Agenda 21 proiektuaren barnean  Hondakinen gaia landu ondoren.  Bertan,  zenbat zabor eta zaborrarekin zer egiten den jakin  dugu. Gainera, zabortegia oso beteta dagoela ikusi dugu  eta kaioen arazoaren berri ere izan dugu.Arazo honi aurre egiteko arranoekin nola lan egiten duten azaldu ziguten.

 

 

 

HERRI MAILAKO DIAGNOSTIKOA.

 Galdetegi eta hainbat datu erabiliz, hondakinen inguruan hausnarketa egin dugu. Hurrengo alderdiak aztertu ditugu:

·        Zer den zaborra

·        Noiz eta zergatik  hasi zen sortzen

·        Zer egin daitekeen zaborrarekin

 Gainera, Beasaingo hondakinen datuak behatuz, azkeneko urteetan izan duten bilakaera aztertu dugu. Zenbat hondakin sortzen dugu, zenbat biltzen dugun gaika eta inguruko beste herrietako datuekin ere konparatu ditugu.

 Bestalde, Beasainen hondakinak kudeatzeko dagoen sistema nola hobetu daitekeen ere aztertu dugu. Zer ekintza egin daitezkeen hondakinak murriztu, berrerabili edo birziklatzeko.Horrela, energia asko aurreztuko genukeelako.

Azterketa horretatik ondorioak atera eta konpromisoak eta proposamenak adostu ditugu.

 


ESKOLARTEKO UDAL FOROA ETA AUDIENTZIA

 Joan zen martxoaren 25an, ikastetxeko 12  ingurumen ordezkariek eskolarteko foroan parte hartu zuten:Loinazpetik 6  eta Txindokitik beste 6.

Bertan, gure ikasleek ikastetxean urtean zehar EAn egindako jardueren berri eman zuten eta ondoren  Beasaingo beste ikastetxeetakoekin batera, herriko diagnostikoan ateratako ondorio, konpromiso eta proposamenak bateratu eta udal audientziara eraman beharrekoak aukeratu zituzten.

Apirilaren 8an Udal Audientzia ospatu zen, udaletxean.Bertan,ikastetxe ezberdinetako ikasleek herriko diagnostikoan ateratako konpromiso eta proposamenak azaldu dituzte. Ondoren,alkateak eta zinegotzi batek,ikasleek,egindako proposamenei erantzun egin  diete.

Beste gauza batzuen artean, 2013-2015 urteetarako Energia aurrezteko  martxan jarritako plana aurrera doala eta hondakinen inguruan berriz, Parke guztietan, ikastetxeetako patio eta eraikinetan eta eraikuntza publiko guztietan 4 frakzioak bereizteko zakarrontziak jarriko direla esan zuten.  

 


ZUMAIKO FLYSCH-A IKUSTERA IRTEERA, 1. Batxilerkoak.

Martxoaren 31an 1. batxilergoko Biologia-Geologiako ikasle eta irakasleek irteera egin genuen Zumaiako flysch-a ikusi eta marea arteko zabalgunearen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzera.

Bertako harrien historia ezagutu eta dinosauroak desagerrarazi zituen meteoritoren hautsak utzitako geruza ikusi genuen.

Bestalde, itsas behera zegoenean izan ginenez,   marea arteko zabalgune handia agerian zegoen. Horri esker, marea arteko bizidun asko ikusi eta identifikatzeko aukera izan genuen, hala nola, olagarroa, aktiniak, anemonak, , karramarroak, izkirak…

Irteera oso interesgarria izan zen eta ikasleen jakin mina pizteko eta ikasgelan ikasitakoa ikusteko balio izan zuen.

Eguraldia ere primerakoa egin zuenez, egun polita pasa genuen.

 

EUROPAR ESPERTOEN BISITA

Europa hamahiru herrialdetako hezkuntza ordezkari gure Institutuan izan dira Euskal Herriko Hezkuntza sistema ezagutzen. Besteak beste Ikasle talde batek eta EA21ko koordinatzaileak ikastetxeko Ingurumen Sistema eta EA21 proiektuaren berri eman die.


HAMAIKETAKO OSASUNTSUA

Apirilaren 25ean Txindokin eta 26an  Loinazpen, atsedenaldian,hamaiketako osasuntsua izan genuen ikasle eta irakasle guztientzat  . Txindokin, Bio-Geoko ikasleek prestatu zuten eta patioan ospatu zen.Loinazpen jangelan izan zen eta sukaldariek prestatu zuten.

Horren helburua elikadurak osasunean duen garrantzia gogoraraztea da.

Loinazpen ondoren, inkesta bete zuten ikasleek, beraien elika ohituren inguruan.

 

 

IBAIALDE PROGRAMA

 IBAIALDE IRTEERA

Urtero bezala aurten ere Ibaialde kanpainan parte hartu dugu

Beasaingo Oria erreka, Igartzako jauregi ondoko  zatia aztertu dugu. Maiatzaren 8an egin genuen irteera 1.Batxilerreko ikasleekin, Bio-Geo eta Laborategiko teknikak gaien arteko elkarlanean.

 Ibaiaren kokapena, inguruak, landaredia, fauna eta zenbait parametro fisiko-kimikoak aztertzen ditugu. Horrekin guztiarekin ibaiaren uraren kalitate-maila zein den jakin dezakegu. Guk bildutako informazioa eta EAEko hainbat tokitan bildutakoa oso balio handikoak dira gure ibaien egoera ezagutzeko.


Han jasotako informazioarekin talde batek blog bat egin du eta hauxe da lotura:

 http://ibaialde-beasain-13-14.blogspot.com.es/

 

AGENDA 21: ESKOLA JASANGARRIA SARIA BERRITZEA

 Otsailaren 25ean, asteartea, Ingurugelako Jose Manuel Gutierrezek, Edurne Huesak eta Josean Quijerak Eskola Jasangarria akreditazioa berritzeko auditoria egin zuten Beasain BHIn. Argazkian institutuko Ingurumen Arduradunetakoekin ageri dira: Paki Aseginolaza eta Ixiar Eskisabel.


Hezkuntza eta Ingurumen sailburuen eskutik gure ikastetxeak 2010an jaso zuen Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria. Ziurtagiri hori ikastetxearen funtzionamendua Eskola Agenda 21 programaren filosofiarekin bat egiten duten ikastetxeei ematen zaien errekonozimendua da.

 Ekainaren 9an jakin genuen lortu genuela. Ziurtagiri honek Jasangarritasunerako Hezkuntzarekiko egindako lan on eta jarraitua saritzen du eta baita, hezkuntza komunitate guztira eta ikastetxeko eguneroko bizitzara zabaltzea ere.


 

 

 

 

EA21 BEASAINGO INSTITUTOAN 2012-2013an egindakoak. (Gaia Energia jasangarria guztiontzat)

KOORDINATZAILEAK:

 Txindoki: Ixiar Eskisabel

Loinazpe: Asun Saldaña

 Urteroko zereginak:

 Urtean zehar koordinatzaileen arteko bilerak egiten ditugu eta tarteka baita talde sustatzailekoak ere .

  • Ikastetxeko egoitza bakoitzeko Ingurumen batzordeak, talde guztietako ordezkariekin, tarteka  biltzen dira. Aurten Txindokin DBH4ko ordezkariak ere baditugu.

  • Irakasleen arteko koordinazioa  burutu da Energiaren  gaia , ikasgai desberdinetan lantzeko. Ikasturte hasieran mintegi bakoitzak aztertu du Energia jasangarriari lotutako zein jarduera edo eduki burutzen duen eta zeintzuk  txerta daitezkeen ikasgai desberdinetako curriculumetan.

  • Web orrian eta Moodlen atal berezi bat dago informazioa jartzeko. Horren bidez Urteko gaiaren azalpena egiten da. Gainera ingurumenaren aldeko ospakizun, ekitaldi edo albisteak ere Web orrian iragartzen dira.

  • DBHn, urtean zehar, gela guztietan tutoritzako 4 ordu edo gehiago dedikatzen zaizkio EA21 gaiari, gai ezberdinetan lantzen denaz gain. Saio horietan sentsibilizazioa, ikastetxeko diagnostikoa eta herrikoa burutzen dira. Horrez gain Txindokin, kurtso hasieran, ikasle berriekin (aurten DBH4 eta 1. Batxilerrekoekin)ingurumen prestaketa saio bat egiten dugu.

 Ohikoak diren jarduera horiez gain ondoko hauek dira aurten burutu ditugun beste jarduera batzuk:

  •  Irailaren  autorik gabeko eguna ospatu zen (honen berri zabaldu zen) mugikortasun jasangarriaren astearen barruan.

 

GAIAREN INGURUKO SENTSIBILIZAZIO SAIOAK:

 Urrian gela guztietan Energiaren  inguruko informazioa azaldu da, bideo eta galdera batzuen bidez. Ondoko hauek dira geletan jarritako bideoak:

 Berde- berdeako bideo hauek

http://www.berde-berdea.net/archivos_peliculas/energia/index-eu.htm

 1- Energiaren historia (6’:15’’)

2- Energia arazo iturri (7’:15’’)

3- Energiaren etorkizuna (9’:20’’)

 Edo beste hauek (Teknopolisekoak):

 1- Enegien ingurumen inpaktua (2’:34’’)

2- Iturri Urriko Mundua (Energia iturri urriak) (3’:44’’)

 

DBH 4eko IKASLEAK OÑATIRA KARSTA IKUSTERA

DBH 4. mailako biologia/geologiako ikasleak urriaren 22an eta Azaroaren 5ean Oñatira joan ziren, karsta aztertzera eta bereziki Gesaltzako kobazuloa.

 

 

DBH 1eko IKASLEAK OÑATIRA KARSTA IKUSTERA

1.mailako ikasleak Oñatira joan dira, Azaroak 14-18 ko astean ibilbide geologiko bat egitera. HELBURUA: Kareharrizko eta hareharrizko paisaiak bereiztea.



 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


AQUA PROIEKTUA DBHN

Natur zientzietako gaian DBHn Aqua proiektuaren barnean ingurumenarekin zerikusia duten unitateak modu praktikoan lantzen dira.

Horrela, 3. DBHn Hondakinen kudeaketa proiektua lantzen dute (16 ordu edo). Unitate honen hasiera Herritarren batzarra izaten da eta hor hondakinen kudeaketarako proposamen ezberdinak planteatzen dituzte: Zabortegi kontrolatuak, birziklapena, murrizketa jatorrian, erraustegia…etab. Proiektu honetan Gaikaoko araztegira irteera egiten dute.

 DBH 2an Substantzia arriskutsuen identifikazioa lantzen dute. Unitate hau  substantzia ezezaguna garraiatzen duen kamioi istripu batekin hasten    da.

 

ARRIARANGO UR EDANGARRIEN ARAZTEGIRA DBH1 koak Urtarrilean.

LEGORRETAKO GAIKAO ARATEGIRA DBH3koak otsailean.

Otsailaren 6 eta 13an DBHko ikasleak legorretako araztegira joan ziren. Han Goierriko herrietatik iristen diren ur zikinak, Oria ibaira isuri aurretik, nola garbitzen diren ikusi zuten.

 

IKASTETXEKO ENERGIA KONTSUMOAREN DIAGNOSTIKOA. 

 Galdetegi baten bidez ikastetxean kontsumitzen den energiari buruzko hausnarketa egin dugu eta baita nola kudeatzen den kontsumo hori.Hauexek dira galdetegi horretan behatzen ditugun puntuak: 

  •   Zer  energia mota kontsumitzen ditugun eta zertan Zenbat argi, elektrizitate eta    gasoleoa, kotsumitzen dugun pertsonako.
  • Argiaren faktura aztertu
  • Zenbat CO2 produzitzen dugun.

  • Plaka solarrak zenbat energia produzitzen duten.
  • Argiztapenaren azterketa eta honen erabilera
  • Ordenagailuen erabilpena, etengailuak.
  • Berogailuaren erabilera eta kontsumoak.
  • Ur beroaren erabilpena, dutxetan.
  •  Eskolarako bidean kontsumitzen dugun energia.

Behaketa eta galdetegia erantzun ondoren balorazioa egiteko eskatu eta ondorioak aterako ditugu. Azkenik hobetzeko proposamenak eta konpromisoak adostuz.

 

ECOEUSKADI 2020 ekimenean parte hartu dugu. Honen bidez garapen jasangarria lortzeko estrategia garatu nahi da.

Hirugarren urtez Ecoeuskadi ekimena burutzen ari gara egun hauetan; aurten,  2. batxilergoko Lurraren eta Ingurumenaren Zientzietako ikasleekin . Ecoeuskadi 2020 garapen jasangarrirako estrategia lantzeko, Eusko Jaurlaritzak gidatzen duen ekimena da  eta gai hauen zenbait alderdiri buruz gogoeta egiteko helburuarekin sortu da.

Egitasmo honen aurtengo helburua honakoa da:

  • Ecoeuskadi Garapen Jasangarriko praktika onen dekalogoa adostea prozesuan parte hartzen duten ikastetxe  guztien artean
  • Dekalogoan oinarrituta, ikastetxeko ekintza plana prestatzea, parte hartzen duten guztien kontzientziazioa bultzatuz

 

 ZEMENTOS REZOLARA BISITA

                         

Asteartean Abenduaren 4ean, 2. Batxilergoko kimikako ikasleak Añorgako Cementos Rezola lantegira joan ginen. Bertako museoa ezagutu genuen eta zementua lortzeko prozesua eta lantegiaren historia azaldu zizkiguten.

 EGUBERRIETAKO APAINGARRI  JASANGARRIAK

 

Beasaingo Udalak antolatuta, Loinazpeko ikasleek (plastikako orduetan) beste ikastetxetakoekin batera apaingarriak egin dituzte herriko hainbat txoko apaintzeko.Apaingarri hauen ezaugarri nagusia iraunkortasuna da eta erabilitako CD eta botilez egin dituzte.

Apaingarri hauek Udaletxe plazan, tren geltokian eta beste hainbat lekutan jarri ziren.

Loinazpe egoitzan ere ikasleek egindako apaingarriak jarri ziren ikastetxearen kanpoaldean.


 

EGUBERRIETAKO POSTALAK

·        Batxilergo artistikoko ikasleek eguberrietako postalak egin dituzte EA21ren gaiaren leloarekin. Postal horiek institutuaren izenean bidali dira

 



 

 

 

 

 

 

 

 IRTEERA URDAIBAIRA

Urtarrilaren 21ean  Batxilergoko Biologiako ikasleok eta irakaslea  Urdaibain izan ginen . Aurrena, Busturialdeako paduran zehar bisita gidatua egin genuen eta ondoren, Madariaga Dorretxean dagoen Biodibertsitatearen zentroa bisitatu genuen. Nahiz eta eguraldi kaxkarra egin zigun, interesgarria izan zen.



 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ZUHAITZ EGUNA 2013. Martxoan, zuhaitz eguna zela eta aurreko urteetan landatutako zuhaitzak ezagutu eta bisitatu egin ditugu.

 

ENERGIAREN KARTELAK

DBH2. mailakoek energia gutxiago kontsumitzearen aldeko kartelak egin dituzte. Ondoren kartel hauek gela eta pasabideetan jartzeko.

 

 

HITZALDIA: ERAIKUNTZA ERANGINKORRA

  Martxoaren 8an Mikel Arruabarrena , Institutuko ikasle ohia izan zen hitzaldia ematen.. Mikelek, arkitektura teknikoko ikasketak egin eta ondoren energia berriztagarrien masterra egin zuen. Gaur egun energia berriztagarrien munduan dabil eta Goienerreko partaidea ere bada.

 

 Hitzaldian eraikuntza eraginkorraren  ezaugarriak  azaldu zizkigun eta baita  horiek, energiaren kontsumoa murrizteko  eta ingurumenaren zaintzarako duten garrantzia ere. Honen adibide asko azaldu ditu eta atsegina eta interesgarria izan zen.


 

MENDI IRTEERA

 Martxoaren 21ean  Lur eta Ingurumen Zientzietako eta Biologiako ikasleek eta irakasleak mendi ibilaldia egin genuen Urkilagatik Agauntz mendira eta handik Lareotik  Lizarrustira. Bertan,  klasean landutako ekosistemak, landaretza, geologia… zuzenean ikusteko aukera izan genuen. Egun polita izan zen.

 

 

ZUMAIKO FLYSCH-A IKUSTERA IRTEERA, 1. Batxilerkoak.

 

Apirilaren 12an 1. batxilergoko Biologia-Geologiako ikasle eta irakasleek irteera egin genuen Zumaiako fllysch-a ikusi eta marea arteko zabalgunearen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzera.

Bertako harrien historia ezagutu eta dinosauroak desagerrarazi zituen meteoritoren hautsak utzitako geruza ikusi genuen.

Bestalde, itsas behera zegoenean izan ginenez,   marea arteko zabalgune handia agerian zegoen. Horri esker, marea arteko bizidun asko ikusi eta identifikatzeko aukera izan genuen, hala nola, olagarroa, aktiniak, anemonak, , holoturiak, karramarroak… Hala ere, arreta gehiena jaso zuena olagarroa izan zen, baina hainbeste jende ikusi zuenean izkutatu eta kitto gure poza.

Irteera oso interesgarria izan zen eta ikasleen jakin mina pizteko eta ikasgelan ikasitakoa ikusteko balio izan zuen.

Eguraldia ere primerakoa egin zuenez, egun polita pasa genuen.

 

HERRI MAILAKO DIAGNOSTIKOA.

Beasaingo herriak, energiari dagokionez,zer egoera duen aztertu dugu. Horretarako hainbat material edo tresna erabili ditugu: galdetegiak, interneten aurkitutako hainbat informazio eta herritarren jokabide eta iritziak ezagutzeko   inkesta.

 

Lanketa horien bidez energiarekin erlazionaturiko hainbat alderdi jorratu ditugu:

·        Beasaingo udaleko eraikinetan eta argiterian dagoen energia kontsumoa.

·        Ikasleek, udaleko eraikuntzetan energiarekiko dituzten ohiturak.

·        Herritarrek beraien etxeetan energiarekiko dituzten ohiturak.

·        Energia aurreztearekiko jendeak duen ezagutza maila.

·        Beasainen eta inguruetan energia berriztagarrien inplantazio maila.

·        Energia nola iristen den gure etxeetara….

Azterketa horretatik ondorioak atera eta konpromisoak eta proposamenak adostu ditugu.

        

  HAMAIKETAKO OSASUNTSUA

 Apirilaren 25ean atsedenaldian Txindoki egoitzako patioan Biologia-Geologiako ikasleek hamaiketako osasuntsua prestatu zuten ikasle eta irakasle guztientzat. Horren helburua elikadurak osasunean duen garrantzia gogoraraztea da.

 

        IBAIALDE PROGRAMA

 Urtero bezala udaberria iristean Ibaialde kanpainan parte hartu dugu

Beasaingo Oria erreka, Igartzako jauregi ondoko  zatia aztertu dugu. Maiatzaren 2an egin genuen irteera 1.Batxilerreko ikasleekin, Bio-Geo eta Laborategiko teknikak gaien arteko elkarlanean.

 Ibaiaren kokapena, inguruak, landaredia, fauna eta zenbait parametro fisiko-kimikoak aztertzen ditugu. Horrekin guztiarekin ibaiaren uraren kalitate-maila zein den jakin dezakegu. Guk bildutako informazioa eta EAEko hainbat tokitan bildutakoa oso balio handikoak dira gure ibaien egoera ezagutzeko.

Aurten, lanketa hau urte guztiko proiektu baten barnean egin dugu kurtso osoan zehar, Biologia-geologia eta Laborategi Tekniken ikasgaietan.Historiako eta Euskerako irakasleek ere lagundu digute.

 

 Lan hau guztia taldeka egin dugu eta blogg batean jaso dugu. Hona hemen talde batzuen lanak:

Lehenengo helbidean irteeraren bideoa dago.

 http://ibaiaztertzen.blogspot.com.es/  

 http://ibaialde2012-2013.blogspot.com.es/

 http://ibaieiburuzkolana.blogspot.com.es/

 

EA-21 Jarduerak 2011-12

 EA 21 2011-2012                                  Beasain BHI

KOORDINATZAILEAK:

 

Txindoki: Ixiar Eskisabel

Loinazpe: Josune Lopetegi

 

Orain arte egindako jarduerak honako hauek dira:

 

  • Urtean zehar astero 2 eraikuntzetako  koordinatzaileen arteko bilerak egin ditugu
  • Ikastetxeko egoitza bakoitzeko Ingurumen batzordeak, talde guztietako ordezkariekin, tarteka  bildu dira.
  • Irakasleen arteko koordinazioa ere burutu da bioaniztasunaren gaia , ikasgai desberdinetan lantzeko.
  • Web orrian atal berezi bat dago informazioa eskegitzeko.
  • DBHko gela guztietan tutoretzako 4 ordu dedikatzen zaizkio EA21 gaiari, gai ezberdinetan lantzen denaz gain. Zehazki aurten, biodibertsitatea gaia denez, ikastetxeko eta herriko diagnostikoa natur zientzietako klaseetan burutuko dute baita ere.

 Ohikoak diren jarduera horiez gain ondoko hauek dira aurten burutu ditugun beste jarduera batzuk:

  • Irailaren  autorik gabeko eguna antolatu zen mugikortasun jasangarriaren astearen barruan.
  • EA 21eko prestakuntza ikastaroa Beasain institutuan 

Beasain institutuko  Txindoki egoitzan bailarako ikastetxeetako irakasleei zuzendutako prestakuntza saioa izan da laborategian urriaren 4an. Saio hori irakasleek Oiangura, basoa aztertzera, egin zuten irteeraren osagarria da.

Praktika hauek Paki Aseginolaza eta Ixiar Eskisabel irakasleek bideratu zituzten eta bertan lurzorua aztertu zuten: alderdi biziduna eta bizigabea. Hauxe da praktika horien txostena.

 

 

  • Informazio eta sentsibilizazio saioak ikasleentzat:

Gelan, bioaniztasunaren gaineko bideo batzuk ikusi eta haien inguruko galdera batzuk egin ditugu. Galdera horiek aitzakiatzat hartuz gaian sakondu dugu.

·       AQUA proiektua DBHn

Natur zientzietako gaian DBHn Aqua proiektuaren barnean ingurumenarekin zerikusia duten unitateak modu praktikoan lantzen dira.

Horrela, 3. DBHn Hondakinen kudeaketa proiektua lantzen dute (16 ordu edo). Unitate honen hasiera Herritarren batzarra izaten da eta hor hondakinen kudeaketarako proposamen ezberdinak planteatzen dituzte: Zabortegi kontrolatuak, birziklapena, murrizketa jatorrian, erraustegia…etab. Proiektu honetan Gaikaoko araztegira irteera egiten dute.

 DBH 2an Substantzia arriskutsuen identifikazioa lantzen dute. Unitate hau  substantzia ezezaguna garraiatzen duen kamioi istripu batekin hasten    da.

 

  • Arriarango ur edangarrien araztegira DBH1 koak Urtarrilean.
  • DBH 1. mailako ikasleak Oñatira joan dira, ibilbide geologiko bat egitera. HELBURUA: Kareharrizko eta hareharrizko paisaiak bereiztea. Hiru egunetan joan dira, astelehenean, azaroak 14 bi talde joan ziren, azaroaren 17-an beste bi talde eta astelehenean, azaroaren 21ean  beste bi talde doaz.

 

  • DBH 4.mailako Biologia-Geologiako ikasleak urriaren 10an Oñatira, karsta aztertzera eta bereziki Gesaltzako kobazuloa.

 

  • Bioaniztasunaren gaineko hitzaldia Txindoki. Abenduak 23an “Goierriko biodibertsitatea nola hobetu” hitzaldia izan  genuen areto nagusian. Hizlaria Mikel Olano basozaina eta Aranzadiko kidea izan zen.

Hitzaldian Goierri inguruko habitat ezberdinak, horien arriskuak eta hauetako biodibertsitatea hobetzeko zer neurri hartu behar diren aipatu zituen.

Bestalde inguru hauetan dauden bizidunen argazkiak erakutsi zizkigun eta zenbait hegaztien soinuak entzuteko aukera izan genuen.

Oso interesgarria izan zen eta ea naturarenganako zaletasuna pizteko balio duen.

 

 

 

  • Otsailaren 8an “Erosketarako irizpide ekologikoak: Erosketa berdea” hitzaldia antolatu genuen. Jarduera hau ontziratutako produktuak eta eskola/bulegoko materiala erosteko irizpide ekologikoak lantzeko saio teoriko-praktikoa izan zen.

            Gai honekin erlazionaturik, IHITZA aldizkaritik eskatu ziguten ikastetxean erosketa berdearen inguruan egiten genuena kontatzeko eta material osagarrietan jarri dizuet guk ikastetxean ditugun irizpideak.

 

 

 

 

·        Ikastetxeko bioaniztasunaren diagnostikoa. 

Ikastetxeko bioaniztasuna ezagutzeko 1. batxilerreko ikasleekin jarduera batzuk burutu ditugu eta horien bidez iazko diagnostikoan finkatutako proposamen eta konpromisoen jarraipena egingo da.

 Iaz ikastetxeko zuhaitz esanguratsuenak identifikatu eta argazki  batean kokatu genituen. Aurten argazki horretatik abiatuta eta zuhaitzen  irudien  laguntzaz horiek ezagutzeko joko moduko bat asmatu dugu, “zuhaitzaren bila” hain zuzen.

Gainera, galdera batzuen bidez, ikasleek ikastetxeko bioaniztasuna ezagutu dute.

 Irteeraren osagarri, ikasleek identifikatutako zuhaitz  horiei eta bertako animaliei buruzko informazioa aurkitu eta  bildu ondoren lan bat osatu dute.

 

  • Zuhaitz Eguna 2012. Martxoaren 2an, zuhaitz eguna zela eta zuhaitz bana aldatu genituen ikastetxeko 2 eraikuntzetan, Txindoki eta Loinazpen. Bestalde, ikastetxeko diagnostikoan erabakita bezala zuhaitzen izenak adierazten dituzten  kartelak jarri  genituen.

 

  

  • Tapoiak eta laten tiradoreak biltzeko kutxak. Bi kutxa jarri ditugu, bata plastikozko poteen tapoiak biltzeko eta bestea aluminiozko laten txapak gordetzeko. Tapoiak, Zumarragako Markeli laguntzeko, gaixotasun arraro bat du berak. Txapak berriz, Hego Ameriketako haurren hortzekotako brackets-ak egiteko.

 

 


  • Zumaiko Flysch-a ikustera irteera, 1. Batxilergoak. Martxoaren 9an 1. batxilergoko Biologia-Geologiako ikasle eta irakasleek egin genuen Zumaiako flysch-a ikusi eta marea arteko zabalgunearen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzera. Bertako harrien historia ezagutu eta dinosauroak desagerrarazi zituen meteoritoren hautsak utzitako geruza ikusi genuen.  

Bestalde, marea biziak zirenez eta itsas behera zegoenean izan ginenez, marea arteko zabalgune handiak agerian zegoen. Horri esker, marea arteko bizidun asko ikusi eta identifikatzeko aukera izan genuen, hala nola, itsaso-izarrak, aktiniak, anemonak, ofiurak, holoturiak, karramarroak...

Irteera oso interesgarria izan zen eta ikasleen jakin mina pizteko eta ikasgelan ikasitakoa ikusteko balio izan zuen.

Eguraldia ere primerakoa egin zuenez, egun polita pasa genuen.

  

·        Hamaiketako osasuntsua

Martxoaren 30ean atsedenaldian Txindoki egoitzako patioan Biologia-Geologiako ikasleek hamaiketako osasuntsua prestatuko dute ikasle eta irakasle guztientzat. Horren helburua elikadurak osasunean duen garrantzia gogoraztea da.

 

 

  • Herri mailako diagnostikoa.

Aurten berriro ere, bioaniztasuna gaiaren inguruan hainbat ekintza burutu ditugu eta horietatik ateratako ondorioetatik, konpromiso batzuk hartu eta proposamen batzuk egin dizkiogu udalari. Horien bateratzea eskolarteko foroan,  Beasaingo beste ikastetxetako ikasleekin egin genuen , apirilaren  24an eta maiatzaren  8an Udal audientzian azalduko dizkiote, alkateari eta harren bidez udalari.

Biodibertsitatearen gaiari dagozkien hainbat proposamen udalerrietako mugak gainditzen dituztela eta, Beasain, Lazkao eta Ordiziako batxilergoko ikasleek eskualde mailako azterketa egin dugu eta hemendik ateratako konpromiso eta proposamenak Goierriko Eskualdeko Garapen Agentziako ordezkariei aurkeztu dizkiegu maiatzaren 3an.

DBH 1 eta 2an, Oria erreka aztertu dugu 

DBH 3 eta 4ean. Beasaingo bioaniztasuna aztertu dugu “Gure herriko altxor berdea” izeneko  galdetegi bat osatuz.

Batxilergoek Goierriko naturgune babestuak ezagutzeko galdetegi bat osatu dugu.

 

  

  • “Hamaiketakoak hondakinik gabe”

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako ikastetxeetan hondakinak prebenitu eta birziklatzeko kanpaina bultzatu du. Horren inguruan, institutuak gurasoen laguntzaz, ikastetxean hamaiketakoen hondakinak murrizteko konpromisoa hartu du.  Horretarako, oihalezko poltsak banatu ditugu. Poltsak oihalezko bilgarri berrerabilgarriak dira, barrutik plastifikatuak eta zenbait hamaiketako tamainatara moldatzen direnak. Horien helburua erabilera bakarreko bilgarriak ordezkatzea da, aluminiozko bilgarriak, hain zuzen ere.

 

 

  • Ibaialde programa 

Urtero bezala udaberria iristean Ibaialde kanpainan hartu dugu parte Beasaingo Oria erreka aztertuz. Apirilaren 15ean egin genuen irteera 1.Batxilerreko ikasleekin, Bio-Geo eta Laborategiko teknikak gaien arteko elkarlanean.

 Ibaiaren kokapena, inguruak, landaredia, fauna eta zenbait parametro fisiko-kimikoak aztertzen ditugu. Horrekin guztiarekin ibaiaren uraren kalitate-maila zein den jakin dezakegu. Guk bildutako informazioa eta EAEko hainbat tokitan bildutakoa oso balio handikoak dira gure ibaien egoera ezagutzeko.

 

Aurten ere Igartzako jauregi ondoko erreka  zatia aztertu dugu. Ikasleek gogor aritu dira laginak hartu eta neurketak egiten, baita ikusten dituzten animali edo landareak sailkatu eta identifikatzen.

 

Lortutako emaitzak eta ondorioak Ibaialdeko txostenean laburbildu ditugu.

 

 

  • Ecoeuskadi 2020 ekimenean parte hartu dugu. Honen bidez garapen jasangarria lortzeko estrategia garatu nahi da.

1.batxilerko 2 gela aritu dira jarduera honetan. Aurtengo lana hauxe izan da;  helburuen artean garrantzitsuenak aukeratzea eta horretarako izan dituzten arrazoiak azaltzea.

2010-2011 ikasturteko jarduerak.