Albisteak
2014-2015 ikasturteko otsaila arteko kontsumo nagusien jarraipena
Ikastetxeko jarduera dela eta ingurumenean eragina sortarazten duten aspektu garrantzitsuenak kantitate handiko materialen kontsumoak dira.
Kontsumo horien kantitatea ahal den txikiena izatea da gure helburu nagusienetako bat eta hori lortzeko jarraibideak ezarrita dauzkagu. Horrez gain, kontsumo horien bilakaeraren etengabeko jarraipena egiten dugu eta igoeren edo jaitsieren arrazoiak aztertzen ditugu, behar izanez gero neurri zuzentzaileak ezartzeko.
Txosten honen grafikoetan konparatzen dira iraila-otsaila periodoko azken hiru ikasturteetako datuak, bai kontsumo totalenak baita kontsumo erlatiboenak ere. Elektrizitatearen kasuan kontsumoa konparatzen da aste batean erabiltzen diren ikasgela kopuruarekiko, eta uraren eta fotokopien kasuan ikasle kopuruarekiko.
Datuak Txindokikoak eta Loinazpekoak dira. Loinazpeko datu batzuk azken bi ikasturtekoak dira.
ELEKTRIZITATEA:
Datu bati zein besteari begiratuta, joan den urtean baino elektrizitate gutxiago kontsumitzen ari garela ikusten da.
URA
Grafikoetan ikusten den bezala Txindokiko ur kontsumoak nabarmen gora egin du.
BEROGAILUETAKO GASOLIOA eta GASA
Ikasturte honetako kontsumoa aurreko urtekoa baino baxuagoa da.
FOTOKOPIAK
Kontsumo totalak eta ikasle bakoitzeko kontsumoak gora egin dute.
2014ko maiatza arteko kontsumo nagusien jarraipena
Ikastetxeko jarduera dela eta ingurumenean eragina sortarazten duten aspektu garrantzitsuenak kantitate handiko materialen kontsumoak dira.
Kontsumo horien kantitatea ahal den txikiena izatea da gure helburu nagusienetako bat eta hori lortzeko jarraibideak ezarrita dauzkagu. Horrez gain, kontsumo horien bilakaeraren etengabeko jarraipena egiten dugu eta igoeren edo jaitsieren arrazoiak aztertzen ditugu, behar izanez gero neurri zuzentzaileak ezartzeko.
Txosten honen grafikoetan konparatzen dira iraila-otsaila periodoko azken hiru ikasturteetako datuak, bai kontsumo totalenak baita kontsumo erlatiboenak ere. Elektrizitatearen kasuan kontsumoa konparatzen da aste batean erabiltzen diren ikasgela kopuruarekiko, eta uraren eta fotokopien kasuan ikasle kopuruarekiko.
Datuak Txindokikoak eta Loinazpekoak dira. Loinazpeko kontsumoen jarraipena joan den ikasturteko martxoan egiten hasi zen arren, aurreko ikasturtetako datu batzuk fakturetatik lortu ahal izan dira. Kontadoretik hartzen diren datuentzako azkeneko urtekoa besterik ez dugu.
ELEKTRIZITATEA:
Datu bati zein besteari begiratuta, joan den urtean baino elektrizitate gehiago kontsumitzen ari garela ikusten da.
URA
Bi grafikoetan ikus daiteke ur kontsumoak behera egin duela.
BEROGAILUETAKO GASOLIOA eta GASA
Ikasturte honetako kontsumoa aurreko urtekoa baino baxuagoa da.
FOTOKOPIAK
Kontsumo totala eta ikasle bakoitzekoa iazko antzekoa da.
2014ko otsaileko kontsumo nagusien jarraipena
Ikastetxeko jarduera dela eta ingurumenean eragina sortarazten duten aspektu garrantzitsuenak kantitate handiko materialen kontsumoak dira.
Kontsumo horien kantitatea ahal den txikiena izatea da gure helburu nagusienetako bat eta hori lortzeko jarraibideak ezarrita dauzkagu. Horrez gain, kontsumo horien bilakaeraren etengabeko jarraipena egiten dugu eta igoeren edo jaitsieren arrazoiak aztertzen ditugu, behar izanez gero neurri zuzentzaileak ezartzeko.
Txosten honen grafikoetan konparatzen dira iraila-maiatza periodoko azken hiru ikasturteetako datuak, bai kontsumo totalenak baita kontsumo erlatiboenak ere. Elektrizitatearen kasuan kontsumoa konparatzen da aste batean erabiltzen diren ikasgela kopuruarekiko, eta uraren eta fotokopien kasuan ikasle kopuruarekiko.
Datuak Txindokikoak eta Loinazpekoak dira. Loinazpeko kontsumoen jarraipena joan den ikasturteko martxoan egiten hasi zen arren, aurreko ikasturtetako datu batzuk fakturetatik lortu ahal izan dira. Kontadoretik hartzen diren datuentzako azkeneko urtekoa besterik ez dugu.
ELEKTRIZITATEA:
Datu bati zein besteari begiratuta, joan den urtean baino elektrizitate gehiago kontsumitzen ari garela ikusten da.
URA
Bi grafikoetan ikus daiteke ur kontsumoak behera egin duela.
BEROGAILUETAKO GASOLIOA eta GASA
Ikasturte honetako kontsumoa aurreko urtekoa baino baxuagoa da.
FOTOKOPIAK
Kontsumo totala igotzen den arren, ikasle bakoitzeko kontsumoa iazko antzekoa da.
Ingurumen adierazleak. 2013-2014 ikasturteko lehenengo hiruhilekoa
ELEKTRIZITATEA: Elektrizitatearen lehenengo hiruhilekoaren kontsumo totalak, eta esanguratsuago diren astean ematen diren klase-saio kopuruarekiko kontsumoak.
Datu bati zein besteari begiratuta, elektrizitate gehiago kontsumitzen ari garela ikusten da.
URA: Uraren lehenengo hiruhilekoaren kontsumo totalak, eta esanguratsuago diren ikasle kopuruarekiko kontsumoak.
Bi grafikoetan ikus daiteke ur kontsumoak behera egin duela.
Uraren kontsumoen datua kontadoreetatik ateratzen da. Loinazpen 2013-2014 ikasturteko datuak besterik ez ditugu.
FOTOKOPIAK: Fotokopia kopuru totalak lehenengo hiruhilekoan, eta esanguratsuago diren ikasle kopuruarekiko fotokopia kopuruak.
Kontsumo totala igotzen den arren, ikasle bakoitzeko kontsumoa iazko antzeko da.
BEROGAILUETAKO GASOLIOA eta GASA: Ikasturte honetako kontsumoa aurreko urtekoa baino bajuagoa da.
Ingurumen adierazleak 2012-2013
Hona hemen, azken ikasturteetako ingurumen adierazle nagusien bilakaera.
2012-2013 ikasturtean Beasain Institutuko Txindoki Egoitzaren aktibitateetan eta instalazioetan aldaketarik eman ez baldin bada ere, ikasle kopuruan aldaketa handia eman da, 315etik 463ra. Igoera horrek aspektu askotan eragina duenez, aspektu horien jarraipena egiteko adierazle berriak definitu ditugu, batzuetan ikasle kopuruarekin erlazionatutakoak eta beste batzuetan emandako klase-saio kopuruarekin erlazionatuta.
Hondakin arriskutsuen kantitateak sailkatutako mota desberdineko hondakinen pisu totala da. Hondakin horiek dira: laborategiko hondakin organikoak eta inorganikoak, pintura ontzi hutsak, fluoreszente hondakinak, spray ontzi hutsak eta hondakin elektronikoak..
Beste hondakin arriskutsu batzuk jasotzen ditugu ikastetxean sortutakoak nahiz ikasle-irakasleek etxetik ekarritakoak: imprimagailuen tonerrak eta kartutxoak eta CDak eta DVDak.
Hiri hondakinak era sailkatu egiten ditugu bost multzotan: beira, plastikoa eta latak, papera, organikoa eta errefusa.
2013-2014 ikasturtean hasiko gara plastikoaren eta beiraren kantitatea pisatzen.