DBH1 Testuliburuak eta araudia


2011/2012 ikasturtean 1.DBHn erabiliko diren testuliburuak eta materialak.

 

IKASGAIA

IZENBURUA

ARGITALETXEA

ISBN

EUSKARA

Euskara eta Literatura 1

IBAIZABAL

978-84-8394-030-3

EUSKARA

Eusk eta Lit1 Lan koadernoa

IBAIZABAL

978-84-8394-031-0

GAZTELERA

Lengua y Literatura 1

BRUÑO

978-84-216-6729-3

INGELERA

English Plus ST 1

OXFORD

978-0-19-470049-8

INGELERA

English Plus WB 1

OXFORD

978-0-19-484802-2

MATEMATIKA

Matematika 1

ANAYA

978-84-667-6038-6

GIZARTE

Geografia eta Historia 1

ZUBIA-SANTILLANA

978-84-8147-807-5

NATURA ZIENTZIAK

Natur Zientziak 1

ZUBIA-SANTILLANA

978-84-8147-809-9

MUSIKA

Crescendo DBH1

PEARSON ALHAMBRA

978-84-205-5310-8

 

 

 

2011/2012 ikasturtean, Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxe publikoetan Bigarren Hezkuntzako lehen mailan (DBH1)

ariko diren ikasleentzat Testuliburuen eta Curriculum-materialen Kudeaketa Solidarioa egiteko Programa garatuko da..

Programa honen onuradun diren ikasleek, ikasturtean zehar, zentroak aukeratutako testuliburuak eta/edo materialak

erabili ahal izango dituzte.

Berrerabil daitezkeen testuliburuak eta /edo material horiek Hezkuntza Administrazioarenak izango dira, eta,

ikasturtea amaitutakoan, ikastetxean bertan geratuko dira, hurrengo ikasturtean berriz erabiltzeko.

Programa hau finantzatzeko, 2011/2012 ikasturterako, Hezkuntza Sailaren ekarpena, ikasle bakoitzeko, 210 €koa

izango da eta ikasle bakoitzarena 40 €koa.

Programa honetan parte hartzeko, 40 € ordaintzeaz gain, derrigorrezkoa da ondoko arautegia onartzea eta betetzea.

 

ARAUTEGIA

 

1.Berrerabil daitezkeen testuliburu eta curriculum-materialak HezkuntzAdministrazioarenak izango dira, eta

ikasturtea amaitutakoan, ikastetxean bertan geratuko dira hurrengo urtean berriz erabiltzeko, behin ongi zaindu

direla eta hurrengo ikasturtean berriz erabiltzeko moduan daudela egiaztatuta; betiere zentroaren

antolaketarako eta funtzionamendurako arautegiak ezartzen duena aintzakotzat hartuta.

2. Programa honetan sartzen den familiak, testuliburu eta curriculum-material hauek erabiltzeko eskubidea

izateko,40€ ordainduko ditu.

3. Familiak testuliburuak eta curriculum materiala itsasten ez den forruarekin ongi forratuta mantentzeko

konpromisoa hartuko du.

4. Ikasturte amaieran edo arloko irakasleak eskatzen duenean, familiak material hori egoera onean itzultzeko

konpromisoa hartuko du.

5. Arloko irakasleak, itzulitako testuliburuak egoera onean daudela egiaztatzeko ondokoa hartuko du kontuan:

-Azala edo atzealdea osorik, garbi eta erabat bere tokian itsatsita izatea, identifikazio kodea agerian duela.

-Orriak osorik, garbi eta bere tokian erabat itsatsiak izatea.

-Testuliburu edota curriculum-materialen azaletan eta orrietan izenik, marrazkirik, oharrik… arkatzez nahiz

errotuladorez azpimarraketarik ez izatea.

6. Ikasturte amaieran edota arloko irakasleak eskatzen duenean, familiak materiala itzultzen ez badu,

testuliburu edota curriculum-material berriak balio duena ordaindu beharko du.

7. Liburuen eta material curricularren egoeraren inguruan familia eta arloko irakaslearen arteko desadostasunak,

batzordeak erabakiko ditu eta erabaki hori behin betikoa izango da.

9. Programa honetan parte hartzeko ezinbestekoa da familiak arautegi hau onartzea.

 

Salbuespena:  Ikasturte amaieran LAN KUADERNOAK itzuli beharrik ez dago.